Urriaren 19an familia bat etxegabetua izateko arriskuan zegoela jakinarazi zuen duela astebete Bilboko AZET Alde Zaharreko Etxebizitza Sindikatuak. Etxegabetze aginduaren data iritsita, ez da kaleratzerik gauzatu. Sindikatuak larunbatean jakinarazi zuen antolakuntzaren eta lan sindikalaren bidez Bilboko Udal Etxebizitzak-ek etxegabetzea bertan behera uztea lortu zutela.
Urriaren 10ean sare sozialen bidez jakinarazi zuen Bilboko AZET Alde Zaharreko Etxebizitza Sindikatuak familia bat etxegabetua izateko arriskuan zegoela. Sindikatuak publiko egindako informazioaren arabera, Bilboko Udal Etxebizitzak urriaren 19rako agindu zuen etxegabetzea, eta San Frantzisko auzoko Gorte kalean bizi den familia bat zen kale gorrian geratzeko arriskuan zegoena.
Azaldutakoaren arabera, familiak hamabi urte daramatza etxebizitza berean bizitzen, eta duela urte batzuk zorpetu egin ziren, ordainketa batzuk ezin ordaintzeagatik. Zorra kitatzeko xedez akordio batera iritsi ziren Udal Etxebizitzakekin, "ordainketa konpromisoa" adostuz. Akordio hori indarrean denetik familiak alokairuaz gain zorraren zati bat ordaindu du hilero, baina halere udaran etxegabetze agindua jaso zuten. Jakinarazpen judizialarekin batera, adierazi zitzaien akordioak ez zuela etxegabetzea geldiarazten, zorrari zegokiolako eta ez etxegabetzeari.
"Beste behin ere aurrean izango gaituzue, elkarrekin eta antolatuta". Adierazpen horrekin, etxegabetzea geratzeko asmoa agertu zuen AZET sindikatuak. Urriaren 15ean jakinarazi zuten etxegabetzea bertan behera geratzea lortu zutela: "Lan sindikalari esker Udal Etxebizitzak etxegabetze eskaera erretiratzea lortu dugu. Carmen eta familia auzoan geratuko dira! Antolakuntza da bizirauteko dugun berme bakarra".
? U-19ko ???????????? ?????? ??????!
Lan sindikalari esker Udal Etxebizitzak etxegabetze eskaera erretiratzea lortu dugu. Carmen eta familia auzoan geldituko dira!
Ankolaluntza da bizirauteko dugun berme bakarra. Zeuena bioloentzia, geurea autodefentsa!? pic.twitter.com/nWkUVQsa0C
— AZET Etxebizitza Sindikatua (@AzTaldea) October 15, 2022
Lau urte eta erdira arteko kartzela-zigorrak eta 25.000 eurorainoko isunak eskatzen dituzte auzipetuentzat. Duela lau urte, etxe-kaleratze bat gelditzen saiatu ziren Herrandarren kalean.
70 urteko emakume bat eta bere biloba bota zituzten euren etxetik, baina hura bereganatu dute berriz. Etxea defendatzeko konpromisoa azaldu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak.
Genero-indarkeriaren biktima den emakume bat eta haren bost seme-alabak, horietatik hiru hemezortzi urte beherakoak, etxetik bota nahi izan dituzte ostegunean. Erabakia aurrera eramateko baldintzarik ez zegoela argudiatuta ez dute kaleratzea burutu, baina beste data bat... [+]
Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, gizarte-zerbitzuek ez dute bestelako aukerarik eskaini, kaltetuak eskaera bat baino gehiago egin badu ere. “Legearen, erasotzailearen eta erakundeen aurrean” emakume horrek pairatzen duen erabateko babesgabetasuna... [+]
Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.
Auzoko familia bat etxea galtzeko arriskuan dagoela salatu du Berriozarreko Hipotekak Kaltetuen plataformak, hipoteka 600 eurotik 1.150 eurora igo eta gero. Familiarentzako irtenbide bat eskatu du plataformak.
Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]
Palestinatik aberriratu eta urtebetera, Espainiako Gobernuak jakinarazi du familien harrera programa ez duela gehiago finantzatuko eta aterpetxe eta hostaletako egonaldia abenduaren 31n etengo diela. Urtarriletik aurrera Gasteizko Udalak Gazako bost familien ostatuaren gastuak... [+]
Lau hilabeteko eta lau urteko bi ume dituen familia bat etxetik bota dute astelehen goizean Bilbon. AZET Etxebizitza Sindikatua azken egunotan etxegabetzea bide judizialetik geldiarazten saiatu bada ere, astelehen goizean bota ditu poliziak etxetik. Manifestazioa deitu dute... [+]
Polizia etxegabetzea geratu nahi zituzten herritarren aurka oldartu da eta hainbat lagun zauritu ditu. Azkenean, etxegabetzea atzeratu duela jakinarazi du epaitegiak.
Enplegua izanik ere hipoteka ordaindu ezin dutelako Laboral Kutxak etxegabetuko dituela salatu du Auzoan Bizik. Ostegun goizean "erresistentzia” egitera deitu du etxebizitza sareak.
Mailegu enpresa batek emakumeari "iruzur" egin diola salatu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, eta mobilizatzeko deia egin du Astrabuduako etxegabetzea gelditzeko. 10:30ean agertu dira segizio judiziala eta Ertzaintza etxegabetzea gauzatzeko,... [+]
Iruzur baten biktima izan da emakume bat, eta horren ondorioz bota nahi dute bere etxetik. Kaleratzeari aurre egitera deitu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak: asteartean, 09:00etan, Astrabuduako Aldaieta Bideko 7. zenbakian elkarretaratuko dira.
Berakah fundazioa “baliabiderik ez duten pertsonei laguntzeko” sortua bada ere, aurten familia bat baino gehiago kalean utzi du. Urriaren 31n izan da azken etxegabetzea, Gasteizko familia bat kaleratu dute parrokoak etxegabetze demanda firmatu ostean.