“Batu indarrak, urrutira goaz! Gure gorputzen eta lurraldeen burujabetzara!” lemapean hartuko du Bizkaiko hiriburuak Nazioarteko Topaketa.
Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak astearte goizean Bilboko Areatzan egin duen prentsaurrekoan jakinarazi dute bertan egingo dela Emakumeon Mundu Martxaren XI. Nazioarteko Topaketa. Luciana Alfaro eta Naia Torrealdai bozeramaileek jakinarazi dutenez, urriaren 22tik 28ra bitartean 40 herrialdetako 130 emakumek baino gehiagok hartuko dute parte bertan, herrialdeetako ordezkari gisara batzuk eta antolakunde aliatu moduan beste batzuk.
2016an Mozanbiken egin zitzaion Euskal Herriko Mundu Martxari topaketok bertan egiteko proposamena, eta Euskal Herriko mugimendu feministak egun duen indarra zein “Mundu Martxak herri honetan izan duen izaera herritarra eta aliantzak sortzeko gaitasuna” kontutan hartuta, erronka onartu zen Euskal Herriko Mundu Martxaren asanbladan.
Urriaren 22ko arratsaldean emango zaio irekiera Topaketari, ekitaldi ireki baten bidez. Euskal Herriko jendarte feministari bertan parte hartzeko gonbita luzatu diete. Behin hasiera emanda, egitarau propia izango du Topaketak. Urriaren 23tik 26ra Bilboko Bizkaia Aretoan bilduko dira herrialdeetako delegatuak eta antolakunde aliatuetako ordezkariak, testuinguru orokorraren eta honek emakumeongan duen eraginaren bueltan hausnartzeko batetik, eta V. Nazioarteko Ekintza antolatzeko bestetik. Aipatu ekintza honi dagokionez, 2015koa bezalako karabana feminista egitea aurreikusten dutela aurreratu dute, 2020an. “Karabana igarotzen den tokietan mugimendua aktibatu egiten da”, azaldu dute bozeramaileek, beronen garrantzia azpimarratuz.
“Herri feminista bat eraikitzeko prozesua kolektiboa da, ez dugu zalantzarik”, adierazi dute, “elkarrekin goaz emakume borrokalari askok ireki zuten bidean, eta esan dugun moduan urrutira heltzeko asmoa dugu: gure lurraldeen eta gorputzen burujabetzara!”. Bide horretan, bai Nazioarteko Topaketa zein Feministon Herria atzera bueltarik gabeko “urrats bat gehiago” izateko nahia adierazi dute.
Nazioarteko Topaketen testuinguruaz baliatuta Euskal Herriko emakumeen egun propioa ere antolatzen dabiltzala jakinarazi dute, Feministon Herria bezala izendatu dutena. Topaketen baitan egingo da Feministon Herria, urriaren 27an, Bilboko Areatzan sortuko den espazio ireki batean.
Euskal Herriko txoko ezberdinetako eragile eta talde feministak etengabeko alternatiben eraikuntzan murgilduta daudenez, Feministon Herria “alternatiba eta erresistentzia feministak erakusteko lekua izango da”. Herri eredu feminista baten alde egin, Emakumeon Mundu Martxaren plataforma osatzen duten sentsibilitate eta gorputz anitzak ikusarazi eta topaketan parte hartuko duten herrialdeetako ordezkarien eta Euskal Herriko mugimendu feministaren arteko elkartrukea bilatuko dute Feministon Herriaren bidez.
Etorkizun hurbilera begira Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak dituen proiektuak ez direla soilik urrira mugatzen argi utzi dute. Topaketetarako motorrak berotzen joateko, adibidez, sistema arteko indarkeriaren eta lurralde zein gorputzen burujabetzaren inguruan formazio jardunaldi bat egingo dute Iruñean irailaren 28 eta 29an. Horretaz aparte, beste zenbait proiektu ere badituzte esku artean: asanblada irekiak, erailketa sexisten kontrako protokoloa indartzeko eztabaida prozesu bat edo kolektibo anitzengana heltzeko protokoloaren askotariko euskarrien sorkuntza, besteak beste.
Mugimendu Feministak biktimak izandako babesgabetasun egoera salatu du. Iruñean, Donostian eta Bilbon astearte arratsaldean deitu ditu mobilizazioak Emakumeen Mundu Martxak.
Feminist Asylum kanpaina abiatu dute Europa mailako hainbat mugimendu, talde, elkarte, alderdi eta sindikatuk. Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak bat egin du kanpainarekin, eta herritarrei dei egin die berau babestera.
42 urteko gizon batek 37 urteko emakume bat hil du Gasteizen, eta bere buruaz beste egin ostean. Hilketa matxistaren aurrean mobilizazioak deitu dituzte Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Honekin, bost dira aurten Euskal Herrian indarkeria matxistak hildako emakumeak.
Zubi guztien gainetik, mugarik ez! Transnazionalik ez! lelopean iazko urrian abiaturiko Emakumeen Mundu Martxaren Euskal Herriko V. ekintzari bukaera eman diote 400 bat lagunek martxoaren 6 honetan. Manifestazio koloretsu baten bidez Hendaia eta Irun lotuz eta muga... [+]
Dani Blanco ARGIAko argazkilariak argazkitan jaso du Emakumeen Mundu Martxako Nazioarteko V. ekintza.
Zubi guztien gainetik, mugarik ez! Transnazionalik ez! lelopean iazko urrian abiaturiko Emakumeen Mundu Martxaren Euskal Herriko V. ekintzari bukaera eman diote 400 bat lagunek martxoaren 6 honetan. Manifestazio koloretsu baten bidez Hendaia eta Irun lotuz eta muga... [+]
Martxoaren 6an egingo du Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak V. Nazioarteko Ekintzaren amaiera ekitaldia, Irun eta Hendaia artean. Azaldu dutenez, "planteamenduan hainbat aldaketa egin ondoren, mugen eta transnazionalen kontrako mobilizazioa deitzea" erabaki dute... [+]
Larunbatean hasi zen ibilaldia herriz herri ibiliko da hilaren 27ra arte. V. Nazioarteko Ekintzari martxoaren 6an emango zaio itxiera Irun eta Hendaia arteko mugan.
Migrazio politikak eta transnazionalen jarduna salatuko ditu Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak aurten, Nazioarteko V. Ekintzaren harira.
Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan elkarretaratzeak egin dituzte urtarrilaren 22an, Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak deituta. Aintzane Pujanarena hasi berria den urteko lehen hilketa matxistatzat hartua izan da.
Emakumeen Mundu Martxaren Nazioarteko V. Ekintza abiatu dute larunbatean Irun eta Hendaia arteko mugan, martxoaren 6a bitarte herriz herri ariko dena. Transnazionalak, mugak eta migrazio-politikak ikusmolde dekolonialetik behatzera animatu dituzte herritarrak.
Psikologia ogibide duen feminista brasildarra da Nalu Faria. Emakumeen Mundu Martxako nazioarteko komiteko kidea eta mugimenduak bere herrialdean daukan koordinazio taldeko partaide da. Urrian Bilbon egin den nazioarteko topaketaren baitan, Bolsonaro Brasilgo pesidentziara heldu... [+]
Imajinatu sistema kapitalista heteropatriarkalean bizitzeak eragiten duen zamarekin, eta arnasa hartzeko premia larriz, oheratzen zarela ostiralean. Larunbata izan arren inguratzen zaituen egitura zapaltzailea bihar ere hortxe egongo dela jakin badakizu, baina asteburuaren... [+]
Aste osoan Bilbo jasotzen ari den Emakumeen Mundu Martxaren XI. Nazioarteko Topaketaren ekitaldi nagusia izanik, guztion indarrak batu eta askotariko alternatiba feminista erakustea izango du helburu ekimenak.