Bilboko zezenketen kontrako manifestaziora joateko deia, eskuak gorriz tindatuta

  • Larunbatean manifestazioa antolatu du Bizkaiko zezenketen kontrako kolektibo animalistak, Bilboko Aste Nagusian Chopera enpresak udalaren kontzesioz bederatzi egunez jarraian Vista Alegre zezen-plazan antolatu dituen animalien hilketak salatzeko.


2018ko abuztuaren 23an - 13:29
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Manifestazioa Amezola plazatik irtengo da eta horren aurretik, arratsaldeko 17:00etan, bilkura egingo dute zezen-plazaren aurrean.  Kolektiboak nabarmendu du zezen-plazako gestio pribatuaren esleipena aurten amaituko dela eta momentu giltzarria dela Bilbo “zezenketen kontrako hiri” izendatzeko.

Azaldu dutenez, zezenketak ez dira ekonomikoki bideragarri hirian, 2016tik hona 50.000 eurotan gutxitu ditu bere sarrerak Choperak eta azken hiru urteetan 500.000 euroko laguntza publikoa behar izan du. “Herritarrak gehiengoz ari dira eskatzen gizarte justu eta enpatikoagoa animalien sufrimenduarekiko”, azaldu dute, eta zezenketa guztien “abolizioa” eskatu dute.

Manifestaziora joatea eskatzeko, zenbait aktibistek bilkura egin dute eskuak gorriz tindatuta.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Animalien eskubideak
Zezenketarik gabeko Aste Nagusia aldarrikatu dute Donostian

Gipuzkoako Plataforma Antitaurinoak deitu zuen mobilizazioa, “Ez da kultura tortura da” lelopean. Donostiako Aste Nagusian zezenketak egongo dira aurten ere, jaietako egitarautik kanpo bada ere, hiru ikuskizun eskainiko dituzte abuztuaren 15,16 eta 17an Illunbeko... [+]


Kolonbian zezenketak debekatu dituzte, “No más olé” legearen bitartez

Zezenketez gain, burtzikatzeak, zekorketak eta haztegiak debekatuko dituzte 2027. urtetik aurrera. “Erabaki historikoa” izan dela adierazi du Kolonbiako presidente Gustavo Petrok.


Zezenketen kontrako estrategiak Sanferminetan

Zezenketarik gabeko besten inguruan mintzatu dira zenbait eragile, Zaunk! Iruñerria antiespezista eragileak Iruñeko Laban antolaturiko 'Zezenketen bidegurutzeak' solasaldian. Alternatibak indartzearen garrantziaz, peñen erantzukizunaz eta legeak... [+]


Aurten ere zezenketak egingo dituzte Donostiako Aste Nagusian

Zezenak torturatu eta hilko dituzte aurten ere Donostiako Aste Nagusian, hiru egunez. Arte y Cultura BMF enpresak iragarri ditu Illunben aurten egingo dituzten zezenketak, eta Aste Nagusiko bigarren asteburuan izango dira, abuztuaren 15ean, 16an eta 17an (18:00etan).


Zezenketarik gabeko sanferminak posible izan daitezen “laguntza” eskatu die Iruñea Antitaurinak Peñen Federazioari

"Zezenketarik gabeko sanferminetarako trantsizioa errazteko" eskatu die Iruñea Antitaurina kolektiboak Peñen Federazioari. "Festa giroan zezenen presentzia egon behar den edo ez aztertzeko" garaia iritsi dela uste du kolektibo horrek eta ... [+]


Animalien askapena EHUn ikergai

Antiespezismoa akademiara hurbiltzeko asmoz zenbait ikertzaile eta ikasleren artean ‘Animalia ikasketa kritikoen EHU/UPVko I. kongresua’ antolatu dute martxoaren 20tik 22ra Leioan. 


2023-09-06 | ARGIA
1.761 ekitalditan zezenak erabili dituzte Hego Euskal Herriko festetan

Herriko festetan, zezenak erabiltzen dituzten ekitaldietan udalek zenbat diru gastatzen duten ikertu dute AnimaNaturalis eta CAS International elkarteek. Hego Euskal Herriko datuei erreparatuz gero, Azkoien eta Azpeitia nabarmendu dituzte.


Ka… ttuk!

Ez nuen usteko egun batean zozoarekin komunikatzeko gai izango nintzenik. Miraria duela bizpahiru urte gertatu zen. Atarian geundela, zozo bat zalapartan entzun zen baratzean, zer arraio zen begiratzera joan eta erdiko pasabidean katua, ondoan tomate-makila gainetik txoria... [+]


2023-07-05 | Ilargi Manzanares
Sanferminetako zezenketen aurkako protesta egingo dute gaur Iruñean

AnimaNaturalis eta PETA erakundeak antolatu dute protesta, Udal Plazan 12:00etan, festak hasi baino egun bat lehenago. Nafarroako, Espainiako eta Europako aktibistak elkartuko dira. Manifestazioa AnimaNaturalisen “odolik gabeko Sanfermin” kanpainaren barruan dago.


2023-06-19 | Ilargi Manzanares
Zezenketen aurka manifestatu dira ehunka lagun Bilbon

Joan den larunbatean, ekainaren 17an, Bilbon, Animalistak kolektibo antiespezistak Azken erasoaldia lelopean antolatu zuen manifestazioa.


Eguneraketa berriak daude