Bilboko Solokoetxeko Hijas de la Cruz ikastetxearen itxieraren aurrean hainbat mobilizazio deitu dituzte

  • Ikasturte amaieran Solokoetxeko eskaileretan 162 urte daramatzan Hijas de la Cruz ikastetxea itxiko dutenaren albistea eman zuen joan den astean bertako zuzendaritzak. Honen aurrean familia eta langileek mobilizazioak deitu dituzte, egoerak familien artean "egonezina eta nahasmena" sortu duelako. Ikastetxearen aurrean egunero elkarretaratzeak egingo dituztela azaldu dute, goizeko 08:15ean eta 16:45ean.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko urtarrilaren 21an - 09:13
(Argazkia: Ecuador Etxea)

Joan den astean eskolako zuzendaritzak adierazitakoaren arabera, 2020-2021 ikasturte amaieran itxiko ditu ateak Hijas de la Cruz eskolak, azken urteetan eman den matrikulazioen beherakada narbarmenagatik. Ikastetxeak guztira 204 ikasle ditu, 2 urteko gelatik DBH 4. mailara arte. Emandako datuen arabera, haur hezkuntzan 21 ikasle baino ez daude eta lehen hezkuntzako lehen zikloan ordea 19.

Ikastetxeko ahalik eta langile gehienek lanean jarraitzeko aukera izan dezaten, zuzendaritzak esandakoaren arabera, Kristau Eskolari irakasleen birkokapena errazteko lan-poltsa bat sortzea eskatu diote. Bertan lan egiten duten 33 langileen artean, 29 irakasleak dira, 4 administrazio lanetakoak eta gainontzekoak mantentze lanetakoak.

Hala ere, itxieraren albisteak hautsak arrotu ditu bertako familien eta langileen artean. LAB sindikatuak eta ikastetxearen enpresa komiteak azaldu dutenez ikastetxeko langileek urtarrilaren 14an egindako asanbladaren ostean, “atsekabea eta haserrea adierazi” eta konponbide bat eskatzeko hainbat mobilizazio eramango dituzte aurrera.

Izan ere, hauen ustez, ikastetxearen jarraipena bermatzeko aukerak ezkutatzen ari da zuzendaritza, eta horrek “familien artean egonezina eta nahasmena sortu du”, besteak beste, ikasleen etorkizunerako aukerarik onena zein den erabakitzeko “denborarik ez dutelako”.

Horiek horrela, hezkuntza proiektuari bide emango dion konponbide bat bilatzeko eskatu diote alde batetik EAEko Jaurlaritzako hezkuntza arduradunei baita eskolako ikasleen zein langileen bizitza akademikoan parte hartzen duten eragile guztiei. Erantzun bat jaso arte, printzipioz mobilizazioak deitu dituzte egunero ikastetxearen aurrean, goizeko 08:15ean eta arratsaldeko 16:45ean.

STEILAS sindikatuak, bere aldetik, ikastetxearen titularrari zein Kristau Eskolari arduraz joka dezaten eskatu die, “langileak eta familiak asebeteko dituen konponbidea emate aldera. Halaber, egoerari irtenbide bat emateko asmoz aukera ezberdinak ikertu ditzala eskatu dio Eusko Jaurlaritzari, publifikazioa barne: “Kasu honetan benetako konpromiso soziala agertu duen ikastetxe itundu honen publifikazio aukerak sakon aztertzea eskatzen diogu Hezkuntza Sailari, Euskal Eskola Publikoaz Harro Hezkuntza Topaguneak adierazitako bidean eta Kataluniako gobernuak garatutakoaren antzeko araudi bati eutsiz”.

Historia luzeko ikastetxea

1859. urtean zabaldu zituen ateak Solokoetxen kokatuta dagoen Hijas de la Cruz ikastetxeak. Inguruko neska babesgabeei harrera egiteaz gain, hauei doako hezkuntza ere eskaintzen zien kongregazioak. Pobrezia egoeran zeuden ikasleekin batera, hiriko zein inguruko herrietako neskatoak ere joaten ziren ikastetxe honetara, ekarpen ekonomiko baten truke. Horrela, Bilbo osoko lehen emakumeen ikastetxea bihurtu zen.

Egitate horrek hirira “iraultza txiki” bat ekarri zuela diote bertakoek, izan ere, garai hartan oso ohikoa zen emakumeak joskintzara edo antzeko lanetara bideratzea. Gizonezkoek jasotzen zituzten ikasgai berdinak eskaini zitzaizkien Bilbo zein inguruko herrietako emakumeei.

Paulí Dávila Balserak idatzitako Lengua, escuela y cultura: el proceso de alfabetizacion en Euskal Herria, siglos XIX y XX liburuan agertzen diren datuei erreparatuta, 1860. urtean Bizkaiko emakumeen %16,2ak irakurtzen eta idazten zekien, gizon alfabetatuen ehunekoa ordea altuagoa zen, %37,2. Hala ere, analfabetatze ehunekoak luze handiagoak ziren, gizon zein emakumetan.

Denborak aurrera egin ahala, hainbat aldaketa jasan zituen ikastetxeak, hala nola 70. hamarkadan eraikina berriztu eta ikasleen kopurua handitzea ahalbidetu zuen. Hamar urte geroago ikasketa eredua aldatu eta hezkuntza mistoari hasiera eman zioten. 

Kristau eskolaren barnean

Bilboko beste 23 ikastetxerekin batera, Kristau Eskola sarearen baitan dago gaur egun Hijas de la Cruz ikastetxea. Hala ere, eskola honekin batera, gutxi dira XIX. mendean ateak zabaldu zituztenak. Adibidez, Deustuko La Salle, Santutxuko Angeles Custodiosos, Escolapios eta Uribarrin kokatuta dagoen Maria Inmaculada ikastetxeak dira mende bat baino gehiago zabalik daramatenak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
2024-07-24 | Tere Maldonado
Hezkuntza sailburuari gutun irekia I

Pedrosa andere agurgarria:

Zorionak, Hezkuntza sailburu izendatu zaituztelako. Ez da ardura berria zure gainean izango duzuna aurrerantzean. Ederto ezagutu behar duzu Hezkuntza Saila, lau urte sailburuorde eman ostean. Ikasturtea bukatuta, kontu batzuk gogoratu nahi nizkizuke... [+]


Emakume katedradunen kopurua nabarmen handitzea izango da EHUren helburua datozen lau urteetan

Lan kategoria altuenetan %22 dira emakume katedradunak gaur egun, eta soldata arrakala %7koa da. Berdintasunerako IV. Plana aurkeztu dute, eta Eva Ferreiro errektoreak adierazi du EHU “erreferentea” dela genero politiketan.


2024-07-10 | Bea Salaberri
Zer egin nahi duzu geroan?

Badirudi hamasei urteko semea buruhauste handirik gabe ari zaigula batxilergoaren ondotik jarraituko duen bideari buruzko gogoetak egiten. Batean, batxilergoko gai berezien hautaketari buruz hitz egiten digu, bestean, egin beharko dituen pausu administratiboei buruz, galderarik... [+]


Ikasmateriala erosteko familientzako laguntzak DBHko bigarren ziklora zabaldu ditu Jaurlaritzak

DBH 3 eta 4. mailako ikasleek datorren ikasturtean beharko dituzten ikasmaterialak diruz lagunduko ditu Eusko Jaurlaritzak lehenengo aldiz, EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Guraso Elkartearen aldarrikapen historikoari erantzunez. Seme-alabak maila horietan dituzten familiek, beraz,... [+]


Hamar urtetan EAEko ikastetxeen %20 ixteko arriskua dagoela ohartarazi dute

EAEko ikasleen erdiak baino gehiagok eskola partikularrak jasotzen dituela eta jatorri migratzaileko ikasleak gehien segregatzen dituen Espainiako Estatuko bigarren erkidegoa EAE dela ere adierazi du Esade EcPol erakundeko Lucas Gortazarrek, EHUren udako ikastaroetan.


Gazteak teknologiaren ikuspuntu kritiko eta arduratsuan hezteko proiektuaren alde bozkatzeko azken eguna

Gazteen artean teknologia libreen ezagutza zabaltzeko “Digitalizazio arduratsua” proiektua prestatzen ari dira Baionako Etxepare Lizeoa eta Iametza. Gipuzkoako Foru Aldundiaren “Ideiak2024” aurrekontu parte-hartzaileetara aurkeztu dute egitasmoa. Gaur da [+]


2024-07-09 | UEU
Katixa Dolhare Zaldunbide
“Literatura hezkuntzaren zimendua da”

Euskara eta euskal literatura, programaketatik ikasgelara jardunaldia antolatu dute elkarlanean Seaskak eta UEUk Baionan, Udako Ikastaroen barruan, eta bertan parte hartuko du Katixa Dolhare Zaldunbidek. Ezpeletan sortu zen 1982an, Lapurdin, eta familiarekin Nafarroa Beherean... [+]


Barañaingo Alaitz BHIk Batxilergoko D ereduko bigarren lerroa izanen du datorren ikasturtean

Hezkuntzak aurreikuspena zuzendu eta onartu du institutuak Zientzia, Humanitate eta Gizarte Zientzien Batxilergoko lehen mailan bi talde izaten jarraitzea.


Hezkuntza Sailean, euskara eskubide?

Ekain amaieran, Hezkuntza Sailak ehunka irakasle funtzionario izendatu ditu: praktikaldia egitea falta dute, bai eta, irailetik aurrera, mediku-azterketa ere.

Azkeneko deialdian, mediku-azterketa azpikontratatu egin zuen Hezkuntza Sailak. Azpikontratatu zuenean,... [+]


“Haurren parte-hartzeak ezin du izan eserita eta hitzaren bidez bakarrik”

Zein egitura behar ditugu herrian, haurrek herriko erabakietan parte har dezaten edota beharren bat badute bideratzen jakin dezaten? Galderari tiraka esperientzia pilotua egin dute lau herritan eta emaitza ezberdina izan da lauretan. Prozesua gidatu duen Oinherri Herri... [+]


Lan kontuekiko (des)konexio digitala nola kudeatu irakasleek?

Irakaslea zara eta lanordutan nahiz lanorduz kanpo, berehala erantzun beharreko mezuz josten zaituzte ikasleek, haien gurasoek, ikastetxeko zuzendaritzak, lankideek? Deskonexio digitalaren beharraz gogoetatu dugu, Aitor Idigoras irakaslearekin: "Ateak ixten eta mugak... [+]


Eguneraketa berriak daude