Langile Autodefentsa Sarea sortu berri dute Bilbon (Bizkaia). "Borroka elkartasunean antolatzeko tresna kolektibo" modura aurkeztu dute sare berria; "batuz, babes sareak sortuz, kapitalaren erasoetatik defendatuko gaituzten garaipenak lortzeko antolatzea" ipar.
Hala, azaldu dute "langileriaren interesetan aurrera egitea" dutela helburu, "haren autonomiatik abiatuta eta antolakuntzaren bitartez klase kontzientzia handitzeko". "Borroka bera posible egiteko eta hura protagonista izango duen iruditegia osatzeko" lanetan ere murgilduko dira autodefentsa sareko kideak.
"Sistema kapitalista dago krisi egoeran"
"Badakigu ez ditugula joan eta etorri egiten diren krisialdiak bizi, baizik eta sistema kapitalista dagoela etengabeko krisi egoeran; eta langile klaseak pairatzen dituela krisialdi horiek gainditzeko burgesiak gidaturiko berregituraketak". Autodefentsa sareko kideek testuinguru horretan kokatu dute haren jaiotza: "Bilbok ere bizi izan du hiri industrialen berregituraketa, eta kontsumorako gune bilakatu da bereziki, turismo sektorearen eta aisialdiaren arropak jantzita", azaldu dute.
Berregituraketa horrek "langileriaren bizi-baldintzen prekarizazio osoan" eragin duela diote; hala nola, "etxebizitza lortzeko zailtasuna, lan baldintzak kaskartzea, elkartasun eta sustengu sareen suntsiketa, baita indibidualismo eta kontrol sozial handiagoa ere". "Nabarmen ageri da gu desjabetuta esplotazioa handitzeko burgesiaren estrategia, haren agente eta instituzioen bidez: bankuak, ostalaritzako patronala, higiezinen enpresak, edota nagusia", gehitu dute.
Ondorioz, "lantoki dispertsatuetan isolatuta bizi garela" nabarmendu dute, "bizi baldintza txiroekin; eta gainera, iritzi dute "gero eta zailagoa zaigula gure defentsa antolatzea". "Sarri sentitzen dugu sistema honen aurka egiteko ezintasuna", diote. Hori guztia iraultzeko asmoz jaio da Bilboko Langile Autodefentsa Sarea.
Lubaki Langile Elkartasun Sarearen aurkezpena, iragan astean
Joan den astean Bergaran (Gipuzkoa) aurkeztu zuten Lubaki Langile Elkartasun Sarea. "Klase batasuna oinarri", krisi testuinguruak sortutako "desoreka eta segurtasun ezaren aurrean, elkar babestea" izango du ardatz Lubakik. Hala, "saretzearen beharra" azpimarratu zuten.
Iruñerriko Laneko Autodefentsa Sareak The Champions Burger jardunaldian langileek pairatzen dituzten lan-baldintza kaxkarrak salatu zituen aurreko astean The Champions Bugerrek langileak esplotatzen ditu lelopean.
Krisiaren Seme-Alabak Sare Sozialistaren arabera, oinarrizko elikagaien eta produktuen bankuan “lan boluntarioa” eta “ekarpen materialak” indartu nahi dituzte kanpaina berriarekin.
Bizi baldintza geroz eta gordinagoek eta indibidualismoak ezaugarritzen duten jendartean, langileei beren eskubideak defendatzea zaila zaie sarri, eta sistema kapitalistari aurre egiteko ezintasun sentipena ohikoa izan ohi da. Horren aurrean, langileen autodefentsa antolatzea du... [+]
Koronabirusaren hedapenaren aurrean eta gobernuek ezarritako neurri indibidualisten oso bestelako logikaz, asko dira larrialdi egoerari kolektiboan eta elkartasuna oinarri hartuta erantzuteko hautua egin dutenak. Horren adierazle argienak dira tokian toki hedatzen ari diren... [+]
“Ludopatiatik aske diren auzoak nahi ditugunak gero eta gehiago garelako, eta badakigulako kaleak hartuta baino ez dugula irabaziko”, ostiralean manifestazioa deitu du Bilboko Eragin elkarteak, “apustu etxeak itxi arte”.
Otsailaren 28an apustu etxeen eta joko aretoen aurkako manifestazioa deitu du Eraginek Bilbon. Jokoaren negozioaren aurka kaleak hartzeaz gain, gutxieneko aldarrikapenak eta eskakizunak ere jarriko dituzte mahai gainean.
Eragin Bilboko gazte prekarizatuen asanbladak Last Tour enpresak antolatzen dituen jaialdietan izan ohi diren lan baldintza txarrez ohartarazi du. Asanbladak berak jakinarazi duenez, enpresak salaketarekin mehatxatu ditu.
"Apustu etxeak kanpora" edo "zuen aberastasuna, herriaren miseria" leloak dituzten pankartak jarri dituzte Arrasateko Jaiki taldeko kideek Codere apustu etxe batean. Jokoaren mendekotasunaren inguruan antolatu duten hitzaldira bertaratzeko deia egiten... [+]
Dantzatuz salatu dute Donostiako Gogoko Goxuak kafetegian bertako hainbat langileri ez zaiela ordaintzen. Dozena bat lagun sartu ziren maiatzaren 1aren bezperan kafetegian, bafle batetik “Ojalá que llueva café” doinua jarrita, konga dantzatzen, kafe... [+]
Eraginek salatu duenez, lan baldintza kaskarretan aritu dira bertako langileak: "Ez zaie zor zaiena ordaindu, tratu umiliagarria, aldi baterako kontratu faltsuak...". Igande eguerdian elkartu dira Gran Viako Foster's Hollywooden aurrean.
Iazko uztailaren amaieran Iruñean Koi Sushi jatetxeak zor zion guztia ordaindu zion Migueli, jatetxeko banatzaileetako bati. Garaipen hura ez zen lortuko Miguelek bere eskubideak aldarrikatzeko Langileon Autodefentsa Sarera jo izan ez balu, eta erakunde honek hilabete eta... [+]
Larunbatean protesta egin du Donostiako Babes Sareak, Gipuzkoako Plazan dagoen 'Gogoko Goxuak' kafetegian. Hainbat langileri ez diotela ordaindu salatzen ari dira ia larunbatero egiten ari diren protestetan.
Gazteek lan arloan bizi duten prekarietateari aurre egiteko tresna berrien beharra zeukatela ikusita erabaki zuten antolatzea, bertako kide den Garazi Castañoren hitzetan. 2017ko uda aurretik, Uliako Lore Baratzetan lehenik eta Txantxarreka gaztetxean egin zituzten... [+]