Luberri Konpartsak salatu du Mugimendu Sozialistarekin duen harremanagatik debekatu diola Bilboko Konpartsen Federakundeak parte hartzea, eta dei egin dio "erabakia birpentsatu" dezan. Ezker Abertzalea seinalatu dute ezarritako debekuaren "erantzule politiko" gisara.
Luberri Konpartsak asteartean eman du azken asteotan Aste Nagusiko Jai Batzorde motorrean eta konpartsa guztien koordinadoran hartu diren erabakien berri, sare sozialetan zabaldutako oharraren bidez. Luberriri Bilboko Konpartsen Federakundeak sarrera debekatu izana salatu dute, eta horren arrazoia “Mugimendu Sozialistak bertan duen parte-hartze aktiboa” izan dela adierazi. Ezker Abertzalea seinalatu dute “erantzule politiko” gisara eta Luberriren sorreratik euren kontrako “difamazio kanpaina” aurrera eramatea leporatu diete, baita konpartsen “barne-erabakiak baldintzatzea” ere.
Ia urtebete igaro da Luberrik Bilboko Konpartsen Federakundean sartzeko eskaera egin zuenetik. Hala, maiatzeko konpartsen koordinadoran eztabaidatu zuten Luberriren sarrera, oharrean adierazi dutenez: “Gehiengoak Luberriren sarreraren aldeko iritzia adierazi zuen. Hori ikusita, Ezker Abertzaleak eztabaida blokeatu zuen, erabakia gehiengoz hartu ordez kontsentsuz hartu behar zela argudiatuta”. Hori dela eta adostu zuten erabakia atzeratzea eta bitartean Luberrirekin “elkarlan-harreman” bat abiatzea. Ordutik, Luberri Konpartsako kideek adierazi dute Bilboko Konpartsen egitarauetan parte hartzen, txandak egiten eta hainbat konpartsekin harremana estutzen aritu direla, “eskatutako guztia betez”.
Egoera ikusita, Ezker Abertzaleak euren aurkako "difamazio-kanpaina indartu" izana salatu dute, aldeko bozkak "aldatzeraino iritsiz" eta Luberriren sarreraren aldeko konpartsak "presionatuz". Hala, behin-betiko erabakia hartzeko bozketa egitean ezezkoa gailendu da.
Baldintza berdinetan parte hartzeko eskubidea
Debeku horren aurrean, Luberrik gainontzeko konpartsen baldintza berdinetan parte hartzeko eskubidea defendatzen jarraituko duela adierazi du: “Luberrik Bilboko Konpartsen estatutuetako irizpide guztiak betetzen ditu, eta erabakia hartzeko momentuan, ez direla maiatzean hasitako elkarlan-harremanaren balorazioan oinarritu salatu nahi dugu”. Bestetik, Luberriri leporatu zaion “izaera erasokorra” gezurtatu dute, horren adibide jarriz “orain arte Bilboko konpartsa, asanblada zein gaztetxeekin eramandako elkarlana”.
Egoera honetan, Luberrik eskerrak eman dizkie azken egunotan “debekuaren kontra” egin duten konpartsa eta norbanakoei eta “elkarlanerako prest” jarraitzen dutela berretsi dute. Hori dela eta, dei egin die Bilboko Konpartsen Federakundeari erabakia “birpentsatu” dezan: “Luberritik beto politiko hau altxatzen laguntzeko lanean jarraitzera bultzatzen zaituztegu: Bilboko Konpartsen eta Aste Nagusiaren aniztasuna eta izaera parte hartzailea daude jokoan”.
Palestinarekin Elkartasuna ekimenak antolatu du Aste Nagusian Israel borrokatu lelopean. Bilboko Aste Nagusiaren bezperan, ostiralean, 19:00etan, egingo dute mobilizazioa.
2024ko Aste Nagusiko Txupinera eta Pregoilaria nortzuk izango diren iragarri du, gaur arrastian, Bilboko Jai Batzorde mistoak. Nagore Ugarte eta Itziar Ituño izango dira, hurrenez hurren, aurtengo Txupinera eta Pregoilaria.
Azken asteetan txosnen harira eztabaidaren erdian egon diren Mugimendu Sozialistako eragileek –Gasteizko GKS eta Etxebizitza Sindikatuak, eta Bilboko Luberri konpartsak– prentsaurreko bateratua eman dute ostegun goizean Gasteizen. Nahiz eta ukatu egin dituzten... [+]
Lehengo astean Gasteizko Txosna Batzordeak egin bezala, Bilboko Konpartsen federazioak ere erantzun egin dio duela bi aste 150 kulturgilek sinatutako manifestuari. Bertan, Bilboko Konpartsetan eta Gasteizko Txosna Batzordean Mugimendu Sozialistari parte hartzen uzteko publikoki... [+]
Elkarlan Uholdea kanpainaren ekitaldi nagusia egin dute larunbatean. Elkarlanari eustera deitu dute, Lurraren beroketaren ondorioz ugaritu litezkeen muturreko klima gertakarien aurrean.
Iazko jaietatik %50 bat igo dira atxiloketak, eta Bilboko alkateak “poliziaren presentzia handiarengatik” dela dio. Konpartsek polizia indarkeriaren ondorioz egindako salaketaren inguruan, Juan Mari Aburtok adierazi du ez duela haiekin hortaz hitz egin behar.
Udaletxearekin duten harremana guztiz aldatu dela eta iaz ez bezala, "konpartsen festa ereduaren aurkako erasoak" jasan dituztela salatu dute. Besteen artean, manteroen aurkako erasoak, propaganda politikoa kentzea eta kalez jantzitako polizien mehatxuak salatu... [+]
Milaka pentsionista atera dira kalera astelehenean, txistulariekin eta konpartsekin batera, Bilboko Aste Nagusiaren oihartzuna aprobetxatuz. Hainbat erreibindikazio egin dituzte, hala nola 1.080 euroko gutxieneko pentsioa.
Urteroko erantzukizunei aurre egiteko erreleboaren faltan, Bilboko Mamiki Konpartsa Feministak erabaki du 43 urteko ibilbideari amaiera ematea. Mamikik utziko duen hutsunea betetzeko asmoa duenik bada, konpartsa feminista berri bat sortzeko eraikuntza prozesua abiatu baitu... [+]
Dignidad y Justicia elkarteak jarritako salaketa tramiterako onartu du Ismael Moreno epaileak, eta konpartsaren jarduna ikertzea eskatu dio Espainiako Poliziari, Bilboko Aste Nagusian "terrorismoa goretsi" ote duen ebazteko.
Emakume batek salaketa jarri du, asteartean Bilbotik abiatutako tren batean ondoezik eta goizaldean gertatutakoa gogoratu ezinik esnatu ostean. Medikuen behaketak sexu erasoaren hipotesia indartu du, eta gertatutakoa ikertzen ari da Ertzaintza. Jaiak hasi zirenetik erasoak... [+]
Bilboko mugimendu feministak agerraldia egin du asteartean, Aste Nagusiko lehen egunean gauzatutako manifestazio feministaren aurka egindako eraso matxistak salatzeko. Gertakariek, kikildu ordez, borrokan berretsi dituztela adierazi dute. Autodefentsa feministaren aldarria... [+]
Manifestari feministek Bilboko Aste Nagusiko lehen egunean kaleak hartu zituzten, eta Arriagako zubitik Arenalerainoko bidea egin zuten Temblad cabrones! Beldurrak gurekin jai! lemapean. Bada, haietako batzuek salatu dutenez, Moskotarrak txosnatik pasatzen ari zirela edariak eta... [+]