Bilboko Hijas de la Cruz eskolako langileek greba egingo dute ostegunean

  • 162 urteko ibilbidea duen Hijas de la Cruz ikastetxeak ikasturte amaieran ateak itxiko dituela adierazi zuen urtarrilaren hasieran. Bertako langileek greba eguna deitu dute martxoaren 25ean, lanpostuen defentsan eta ikastetxearen itxiera ekiditeko.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko martxoaren 24an - 09:58

Bilboko Hijas de la Cruz ikastetxeko arduradunek urtarrilean adierazi zutenez, 2021eko abuztuaren 31n ikastetxea itxiko dute "azken urteetan eman den matrikulazioen beherakadagatik". Itxierak orotara 200 familia eta 41 langile kalean utziko dituela salatu du LAB sindikatuak eta konponbide bat bilatzeko asmoz, ikastetxea publifikatzeko prozesua abiatzea eskatu dute. 

Ikastetxeko hezkuntza komunitateak eskatuta, ostegunean itxieraren inguruko mozioa eztabaidatuko dute Bilboko Udalaren osoko bilkuran. Itxieraren alternatiba bezala ikastetxea publifikatzea proposatu du LAB sindikatuak, baita Bilboko EH Bilduk ere. Izan ere, "barrutiak gaur egun duen hezkuntza eskaintza publikoa oso murritza da, Mujika eta Atxuriko eskolak beteta baitaude". 

Itxieraren albistea heldu zenetik, hainbat agintari eta gizarte eragilerekin bildu da Hijas de la Cruz ikastetxeko hezkuntza komunitatea konponbide bat bilatzeko asmoz. Hala ere, hauen arabera, Hezkuntza Sailak, ikastetxeko kongregazioak eta Kristau Eskolak ez diete proposatutako alternatibari baiezkorik eman. Hori dela eta, itxieraren aurkako greba eguna deitu dute martxoaren 25ean. 11:30ean manifestazioa abiatuko dute San Anton elizatik Udaletxeraino, eta 12:30ean aurkeztutako mozioa bozkatu arte hainbat ekintza antolatu dituzte Udaletxe alboan dauden tingladoetan, irakurketa erraza tailerra eta munduko dantzak besteak beste.

EH Bilduren proposamena

Bilboko Alde Zaharreko eskaintza publikoa indartzea helburu, EH Bilduk Hijas de la Cruz ikastetxea erostea proposatu dio Hezkuntza Sailari, "eraikinari orain arte izan duen erabilera ematen jarraitu ahal izateko, betiere oinarri publiko eta euskaldunak izango dituen hezkuntza proiketu berritzaile eta erakargarri bat diseinatuz".

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
2024-07-24 | Tere Maldonado
Hezkuntza sailburuari gutun irekia I

Pedrosa andere agurgarria:

Zorionak, Hezkuntza sailburu izendatu zaituztelako. Ez da ardura berria zure gainean izango duzuna aurrerantzean. Ederto ezagutu behar duzu Hezkuntza Saila, lau urte sailburuorde eman ostean. Ikasturtea bukatuta, kontu batzuk gogoratu nahi nizkizuke... [+]


Emakume katedradunen kopurua nabarmen handitzea izango da EHUren helburua datozen lau urteetan

Lan kategoria altuenetan %22 dira emakume katedradunak gaur egun, eta soldata arrakala %7koa da. Berdintasunerako IV. Plana aurkeztu dute, eta Eva Ferreiro errektoreak adierazi du EHU “erreferentea” dela genero politiketan.


2024-07-10 | Bea Salaberri
Zer egin nahi duzu geroan?

Badirudi hamasei urteko semea buruhauste handirik gabe ari zaigula batxilergoaren ondotik jarraituko duen bideari buruzko gogoetak egiten. Batean, batxilergoko gai berezien hautaketari buruz hitz egiten digu, bestean, egin beharko dituen pausu administratiboei buruz, galderarik... [+]


Ikasmateriala erosteko familientzako laguntzak DBHko bigarren ziklora zabaldu ditu Jaurlaritzak

DBH 3 eta 4. mailako ikasleek datorren ikasturtean beharko dituzten ikasmaterialak diruz lagunduko ditu Eusko Jaurlaritzak lehenengo aldiz, EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Guraso Elkartearen aldarrikapen historikoari erantzunez. Seme-alabak maila horietan dituzten familiek, beraz,... [+]


Hamar urtetan EAEko ikastetxeen %20 ixteko arriskua dagoela ohartarazi dute

EAEko ikasleen erdiak baino gehiagok eskola partikularrak jasotzen dituela eta jatorri migratzaileko ikasleak gehien segregatzen dituen Espainiako Estatuko bigarren erkidegoa EAE dela ere adierazi du Esade EcPol erakundeko Lucas Gortazarrek, EHUren udako ikastaroetan.


Gazteak teknologiaren ikuspuntu kritiko eta arduratsuan hezteko proiektuaren alde bozkatzeko azken eguna

Gazteen artean teknologia libreen ezagutza zabaltzeko “Digitalizazio arduratsua” proiektua prestatzen ari dira Baionako Etxepare Lizeoa eta Iametza. Gipuzkoako Foru Aldundiaren “Ideiak2024” aurrekontu parte-hartzaileetara aurkeztu dute egitasmoa. Gaur da [+]


2024-07-09 | UEU
Katixa Dolhare Zaldunbide
“Literatura hezkuntzaren zimendua da”

Euskara eta euskal literatura, programaketatik ikasgelara jardunaldia antolatu dute elkarlanean Seaskak eta UEUk Baionan, Udako Ikastaroen barruan, eta bertan parte hartuko du Katixa Dolhare Zaldunbidek. Ezpeletan sortu zen 1982an, Lapurdin, eta familiarekin Nafarroa Beherean... [+]


Barañaingo Alaitz BHIk Batxilergoko D ereduko bigarren lerroa izanen du datorren ikasturtean

Hezkuntzak aurreikuspena zuzendu eta onartu du institutuak Zientzia, Humanitate eta Gizarte Zientzien Batxilergoko lehen mailan bi talde izaten jarraitzea.


Hezkuntza Sailean, euskara eskubide?

Ekain amaieran, Hezkuntza Sailak ehunka irakasle funtzionario izendatu ditu: praktikaldia egitea falta dute, bai eta, irailetik aurrera, mediku-azterketa ere.

Azkeneko deialdian, mediku-azterketa azpikontratatu egin zuen Hezkuntza Sailak. Azpikontratatu zuenean,... [+]


“Haurren parte-hartzeak ezin du izan eserita eta hitzaren bidez bakarrik”

Zein egitura behar ditugu herrian, haurrek herriko erabakietan parte har dezaten edota beharren bat badute bideratzen jakin dezaten? Galderari tiraka esperientzia pilotua egin dute lau herritan eta emaitza ezberdina izan da lauretan. Prozesua gidatu duen Oinherri Herri... [+]


Lan kontuekiko (des)konexio digitala nola kudeatu irakasleek?

Irakaslea zara eta lanordutan nahiz lanorduz kanpo, berehala erantzun beharreko mezuz josten zaituzte ikasleek, haien gurasoek, ikastetxeko zuzendaritzak, lankideek? Deskonexio digitalaren beharraz gogoetatu dugu, Aitor Idigoras irakaslearekin: "Ateak ixten eta mugak... [+]


Eguneraketa berriak daude