Bilboko hainbat oholtza dramaturgiaz josiko ditu Lautan Hiru antzerki jaialdiak

  • Bosgarren edizioa izango du ekimenak, eta otsaileko lau ostegun iluntzetan hainbat areto, oholtza edo elkarte bisitatuko dituzte. Euskarazko antzerkia hauspotzea da egitasmoaren helburua, eta antzerkilariei plaza berrietan aritzeko modua ematea.

Ezkerretik eskuinera, Koldo Narbaiza, Lutxo Egia, Patxo Telleria, Andres Urrutia eta Mikel Martinez. (Argazkia: Lautan Hiru)

2023ko urtarrilaren 25ean - 07:00

Lau ostegunez antzerkiz blaitu asmo dute Bilboko Alde Zaharra, bosgarren urtez. Hain zuzen ere, BIRA Kulturgunea, Café Bar Bilbao, 7Katu Gaztetxea, Kalderapeko Kulturgunea eta Euskaltzaindiaren egoitza bisitatuko dituzte aurten. Sei antzerki-lan programatu dituzte, irakurraldi bat eta solasaldi performatibo bat; egun bakoitzean bina saio eskainiko dira.

Iazkoari segida emanez, Ikusle Kluba ere antolatuko dute aurten, Euskal Herriko Antzerkizaleen Elkartearen laguntzaz. Esperientzia ona izan zela-eta, oraingoan, ikusle talde batek Maren Basterretxearen Igaro antzezlana aztertuko du 7Katu gaztetxean, eta bizipenak eta sentsazioak partekatuko dituzte bertan.

Dagoeneko salgai daude sarrerak eta bonuak, Bilboko Plaza Berriko Café Bar Bilbao establezimenduan eta Erronda kaleko BIRA Kulturgunean. Emanaldi bakoitzeko sarrerak lau euroren truk eskuratuko ahalko dira eta bonuak, berriz, zazpi eurotan.

EGITARAUA

Otsailak 2

19:00etan, Euskaltzaindian: Txizatoki bat eszenatokian (Patxo Telleria) 40'

20:00etan, Kalderapekon: Nire zigilua (Alain Lersundi) 35'

Otsailak 9

19:00etan, 7katu gaztetxean: Igaro (Maren Basterretxea) 30'

20:00etan, BIRAn: Zuri (Goitibera konpainia: Gaizka Chamizo, Saioa Iribarren, Ander Basaldua) 30'

Otsailak 16

19:00etan, Euskaltzaindian: Solasaldi eszenaratua (Jokin Oregi, Aizpea Goenaga, Eneritz Artetxe, Matxalen de Pedro) 50'

20:00etan, Café Bar Bilbaon: XX. Cafe Bar Bilbao saria (Lutxo Egiaren Hamalau: Irakurketa dramatizatua, Mikel Martinezen eskutik) 20'

Otsailak 23

19:00etan, Euskaltzaindian: Raska Nazka (Aitor Vinagret) 25'

19:30ean, Euskaltzaindian: Ganbila bildumaren aurkezpena (Oier Guillan)

20:30ean, BIRAn: Daisy Crazy (Pez Limbo konpainia: Josune Vélez de Mendizabal eta Ane Gebara)


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antzerkia
Interview. Urez eta hondarrez
Lurra zapaltzeko moduak

Interview. Urez eta hondarrez
Egileak: Telmo Irureta eta Mireia Gabilondo.
Aktoreak: Telmo Irureta eta Dorleta Urretabizkaia.
Zuzendaria: Mireia Gabilondo.
Konpainia: Tentazioa.
Noiz: apirilaren 2an.
Non: Victoria Eugenia Klub Aretoan,... [+]


'Errealitatearen harribitxiak'
Arreta galdu barik

ERREALITATEAREN HARRIBITXIAK
Nork: Josu Iriarte, Nerea Lizarralde, Jare Torralba eta Amets Larralde. Mikel Martinezek zuzenduta eta Jokin Oregiren testuetatik abiatuta.
Noiz: otsailaren 21ean.
Non: Bilboko 7katu... [+]


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

2025-02-03 | Euskal Irratiak
Antton Luku
“Egiazko urtats da inauterien momentua”

Duela hemeretzi urte berpiztu zen libertimenduen usadioa Donibane Garazin. Antton Lukuk abiatu zuen mugimendu hori, eta bi hamarkadetan, Ipar Euskal Herriko herri desberdinetara ez ezik, Hegoaldera ere hedatu da.


Eguneraketa berriak daude