Radio Euskadi komunikabidean eman du horren berri Joseba Segura gotzainak berak. Hamalau kasu horiez gain, gehiago ere badaudela adierazi du elkarrizketan.
Bilboko Gotzaintzaren ikerketa batzordeak abiatutako ikerketaren berri eman du Radio Euskadi irratian Joseba Segura gotzainak. Hamalau apaiz ikertzen ari dira sexu abusuen aferarekin lotuta. "Hamalau kasu izatea ez zait gutxi iruditzen, baina badakit gehiago ere daudela", gotzainaren hitzetan. Sekula jakingo ez direnak ere badaudela dio, "biktima batzuk ez dutelako horri buruz hitz egin nahi edo galdu egin direlako".
Ondokoa ere nabarmendu nahi izan du Elizako kargudunak: "Garrantzitsuena biktimei beren historia adierazteko aukera ematea da, beren egia ez zalantzan jartzea eta kontatzeko ausardia aitortzea". Puntu honetan, argi geratu da erabateko sinesgarritasuna ematen diela prozesu honetan bildu diren biktimei.
2019an sortu zuen Adingabeak Babesteko eta Sexu Abusuak Prebenitzeko Batzordea Bilboko Elizbarrutiak, eta batzorde hori ari da salaketak ikertzen.
Hainbat emakume-langile esplotatu eta horiei sexualki eraso egin dieten jabeen taberna pinturaz margotu zuten ezezagunek domeka gauean Getxoko Areeta auzoan. Pinturaz gainera, aldarri bat ere margotu zuten ondoko horman: "Erasoen aurrean klase batasuna".
Ertzaintza gertaera ikertzen ari da, eta oraingoz ez dago atxiloturik. Bestalde, Erandion gizon bat atxilotu dute bere bikotekidea nasatik trenbidera botatzeagatik. Nafarroako Probintzia Auzitegian berriz, astelehenez hasiko da bikotekide ohiari sexu erasoak egiteaz akusatutako... [+]
Gasteizko sententzia horrez gain, asteburuan gutxienez beste lau sexu eraso salatu dituzte; hiru Gasteizen eta bat Donostian.
Ehun bat pertsona bildu ziren larunbatean Luhusoko plazan Itaia emazte antolakundeak eta Luhusoko besta komiteak jakinarazi duten bortxaketa salatzeko.
Neska gazteak agertzen dira irudietan eta Telegram bidez zabaltzen dituzte. Irailaren 1ean kanpaina bat abiatuko dute sare sozialen bidez, gobernuak neurriak hartu ditzan.
Hil arte bizirik sentitzearen beharraz ari da Olatz Mercader. Gaixorik egon izan delako bere bertsio gutxitua hurbilegi ikusi duenak badaki zein garrantzitsuak diren konpromisoa, grina eta desioa.
Gertaera abuztuaren 18ko goizaldean izan zen Donostiako Alde Zaharreko kalezulo batean, Ertzaintzak adierazi duenez. Egun horretan emakume batek beste sexu-eraso bat salatu zuen Donostian, gizon batek “diskoteka baten inguruan ukituak egin zizkiola” esanez.
Joan den astean izan ziren Burlatako jaiak eta aste honetan jakin da adingabeko neska gazte batek izandako sexu erasoa. Espainiako Poliziak, halaber, jakinarazi du erasoarekin lotutako 18 urteko gazte bat atxilotu zuela joan den igandean.
Tuteran 30 urteko gizon bati 23 urteko bikotekideari erasotzea leporatu diote, eta Ondarroan 31 urteko gizon bati lankide bati ukituak egitea, herriko osasun etxean. Bilboko jaietan bi sexu eraso salatu dituzte, eta Donostian 20 urteko gizon bat atxilotu dute, hiriaren... [+]
Zortzi pertsona atxilotu dituzte Nafarroan, beste biak, berriz, Gasteizen. Horrez gain, Algortako Portu Zaharreko jaietan gertatutako sexu eraso bat salatzeko elkarretaratzea egin dute, astelehenean.
Bi bortxaketa eta beste sei erasoren salaketa zuzenak jaso ditu Gasteizko Mugimendu Feministak. Elkarretaratzea egin du erasoak salatzeko txosna gunean, ostegunean. Gasteizko Udalak elkarretaratzea ostiralean 11:00etan egin du. Erasoen harira ez dute inor atzeman, momentuz.
Komunikabideek hainbatetan kontatzen dute halako herritan haur bati sexu abusuak egin dizkiola entrenatzaileak. Beste zenbaitetan entzuten dugu haur baten aitona atxilotu dutela bilobari sexu abusuak egiten zizkiola egotzita. Gutxiagotan argitaratzen da umeari erasoa egin diona... [+]
Indarkeria fisikoa eta sexuala jasan izana salatua duten Betharramgo Notre Dame ikastetxeko kasik ehun ikasleei beste 26 salaketa batu berri zaizkie. Horien artean, oraindik ikastetxean lanean ari den begirale baten kontrakoa dago: 12 urteko mutikoa bortxatu zuela frogatu... [+]
Iruñeko alkateak balorazio positiboa egin badu ere, nabarmendu du 24 eraso erregistratu eta 23 pertsona atxilotu dituztela. Baionan ere, bestetan hamaika eraso salatu dituzte.