Bilboko gotzaindegiak hiriaren erdian egin nahi duen negozio urbanistikoa salatu du eskola publiko bateko guraso-elkarteak

  • Bilboko Cervantes eskola publikoko guraso elkarteak salatu duenez, Bilboko gotzaindegiak negozioa egin nahi du Abandon daukan orube batekin eta Udalak operazio urbanistikoa babestu du, aldatu egin duelako lur horien erabilera-mota.


2019ko maiatzaren 29an - 09:41
Operazio urbanistikoak guztiz hartuko luke gaur egun orubea den espazioa (irudia: AMPA Cervantes).
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Gotzaindegiak Mutualia enpresari saldu dio Abandon zeukan orubearen parte bat, Barrainkua eta Heros kaleen artean. Bertan “Bizkaiko ospitalerik handiena” eraikitzeko asmoa dute eta horretarako 30 milioi euro gastatuko dituztela aurreikusten da.

Cervantes eskola publikoaren ondoan dago orube hori, Magisteritzako eskola unibertsitarioaren parean. Hasierako proiektua, eskola horretako guraso-elkarteak bere blogean azaldu duenez, elizaren zerbitzuak eraikin bakarrean batzea zen. Proiektu hori aurkeztuta aldatu zuen Bilboko Udalak orubea, irakaskuntzako ekipamenduak baimenduta zeuden lurra izatetik “beste ekipamenduetarako” ere baimendutako lurra izatera.

Mugimendu horren atzean operazio urbanistiko bat dagoela salatu du guraso elkarteak, apezpikutzak lortu duen eraikitzeko eskubidearen ia erdia Mutlaiaren eta Murias eraikuntza-enpresaren esku geratuko delako haien esanetan. “Alegia, udalak apezpikutzari mesede egin dio erabilera-aldaketa bat onartuz, honek gero hirugarren bati sal diezaion, horrela irabazi ekonomiko ikaragarriak lortuz”.

2.033 metro koadro ditu polemikaren erdian dagoen orubeak eta abuztuan hastekoak dira obrak, nahiz eta, guraso elkarteak salatu duenez, ez beraiek, ez bizilagunek, ez daukaten informaziorik gertatuko denaz. “Tamaina honetako obra bat (zortzi solairu eta bost soto) ezin da atzeko atetik onartu, gardentasunik gabe; are gutxiago kontuan izanda proiektuak eragingo lukeen ingurumeneko eta gizarte mailako inpaktu handia”, dio guraso elkarteak.

“Proiektu hau eraikiko balitz, galdu egingo litzateke Abando auzoan dagoen azken aukera gertutasun-espazio publiko bat sortzeko (etxeetatik 300 metro baino gutxiagora) eta horren premia handia dute adineko pertsonek eta inguruko haurrek, baita Cervantes Ikastetxe publikoko ikasleek ere, zeinak ez daukan espazio handirik aire librean jolaserako”, gaineratu du guraso elkarteak.

Operazio urbanistikoaren aurka mobilizatzen jarraituko dutela iragarri dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bilbo
2025-03-11 | Gedar
Burlatako eta Errekaldeko gaztetxeen defentsan, indarrak batzera deitzen ari dira

Iruñerrian bat egin dute hainbat Gazte Asanbladak, Burlatako Gaztetxearen alde. Etxarriren desalojoa gelditzera deitzeko, bestalde, manifestazio bat antolatu dute Bilbon hilaren 28rako.


'Gaztetxeak Bertsotan'
“Gazteon ahots kritikoa entzunarazi nahi dugu, txapelketaren formak determinatu gabe”

Asteburu honetan hasiko da Gaztetxeak Bertsotan egitasmo berria, Itsasun, eta zazpi kanporaketa izango ditu Euskal Herriko ondorengo hauetan: Hernanin, Mutrikun, Altsasun, Bilboko 7katun eta Gasteizen. Iragartzeko dago oraindik finala. Sariketa berezia izango da: 24 gaztez... [+]


2025-03-07 | Uriola.eus
Iker Egiraun, Etxebarrieta Memoria Elkartea
“Bizi dugun testuingurua urteetan emandako borroken ondorioa dela sinbolizatu nahi dugu”

Bilbo Hari Gorria dinamikarekin ekarriko ditu gurera azken 150 urteetako Bilboko efemerideak Etxebarrieta Memoria Elkarteak. Iker Egiraun kideak xehetasunak eskaini dizkigu.


2025-03-06 | Gedar
Apirilaren 4an desalojatu nahi dute Bilboko Etxarri II Gaztetxea

Errekaldeko Gaztetxearen aurkako huste-agindua heldu da jadanik. Espazioa defendatzera deitu dute bertako kideek.


2025-03-05 | Leire Artola Arin
Zaintza eskubidea aldarrikatuko dute sindikatuek ostegunean

Martxoaren 6an 11:00etan Bilbon eta Iruñean mobilizazioak egingo dituzte sindikatuek, patronalak eta Eusko Jaurlaritza zein Nafarroako Gobernua interpelatzeko, zaintza eskubide kolektiboari dagokionez.


2025-03-04 | Gedar
Bilbon eta Iruñean, hiru ikastetxetara sartu da Polizia

Ikasleen lan politikoa jazartzeko asmoz, Iruñeko Iturraman eta Biurdanan nahiz Bilboko Unamunon izan dira polizia-indarrak, IAk salatu duenez.


2025-02-28 | ARGIA
“Erdalduntzeko makina” salatzeko kanpaina abian jarri du Bilboko Guka mugimenduak

Gukak “Bilbo erdalduntzen duen makina” ikusaraziko du kanpainaren bidez. 24 orduz martxan dagoen makina salatuko dute, eta berori “elikatu eta olioztatzen dutenek” ardurak hartzea eskatuko dute. Euskararen aldeko mekanismoak aktibatzea aldarrikatuko dute.


'Errealitatearen harribitxiak'
Arreta galdu barik

ERREALITATEAREN HARRIBITXIAK
Nork: Josu Iriarte, Nerea Lizarralde, Jare Torralba eta Amets Larralde. Mikel Martinezek zuzenduta eta Jokin Oregiren testuetatik abiatuta.
Noiz: otsailaren 21ean.
Non: Bilboko 7katu... [+]


Bilboko kultur zerbitzuen pribatizazioaz hausnarketa partekatua sustatu nahi dute liburuzainek

Bilboko Udalak zerbitzu publikoak pribatizatzen jarraitzen duela salatu du Bilboko Liburuzainen kolektiboak, besteak beste, kulturari loturiko zerbitzuak. Horren harira, mahai-ingurua antolatu dute martxoaren 3an Bidebarrieta liburutegian, Kulturaren pribatizazioa izenburupean.


Bederatzi pertsonari lau eta hamar hilabete arteko kartzela-zigorrak ezarri dizkie Voxen kontra protesta egiteagatik Bilbon

Atxuri auzoan 2019ko azaroaren 5ean Voxen kontra egin zuten bederatzi pertsonaren kontrako epaia iritsi da. Akusatuek ez dute espetxean sartu beharko.


Carrefourren kontrako boikot eguna antolatu du larunbaterako BDZk

Gizarte palestinarrarekin elkartasunean luzatutako Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak kanpainak "baterajotze nazionalera" deitu du otsailaren 15erako Carrefourrek Hego Euskal Herrian dituen bost merkataritza zentrotan. 


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


Iñigo Cabacas Herri Harmaila
“Jazarpena azken urte eta erdian areagotu da”

Iñigo Cabacas Herri Harmaila taldea eta Athleticen arteko harremana nahaspilatuta dago azkenaldian. Iñigo Cabacas Herri Harmailako Iñigorekin hitz egiteko aukera izan dugu astelehenean.


Eguneraketa berriak daude