Gaztelania hutsean zegoen komuneko kartel bat euskaraz ere jartzeko proposatu zioten jatetxeko arduradunari, eta haren erantzuna izan zen "alemanez eta frantsesez ere" jarri beharko zukeela euskaraz ere jarri beharko balu. Euskara hizkuntza ofiziala dela esatean jazo zen erasoa, euskara gaztelaniaren dialektoa dela esatea. ARGIAk bezero horiekin hitz egin du.
Igande eguerdian, Bilboko Goiko Grill jatetxera bazkaltzera joan ziren Orhi Xabier eta bere familia. Bazkaria "ondo" joan zela kontatu dio ARGIAri Orhi Xabierrek, eta amaieran gertatu zela euskaldunen aurkako erasoa, bere aita komunera joan zenean. Gizonezkoen eta emakumezkoen komunak gaztelera hutsean bereizten ditu Goiko Grill jatetxeak –ellas eta ellos formula darabil–, eta bezeroa jatetxeko arduradunari zuzendu zitzaion euskaraz ere jarri zezatela eskatzera. Haren erantzuna, Orhi Xabierren iritziz "tonu nahiko mespretxagarrian", honakoa izan zen: "Euskaraz jarri behar badut, alemanez, frantsesez... ere jarri beharko dut".
Orduan, euskara, gaztelerarekin batera, hizkuntza ofiziala dela gogorarazi zioten jatetxeko arduradunari, eta Espainiako Konstituzioan horixe bera jasota dagoela. Itxura guztien arabera, "gehiago asaldatu" zuen iruzkin hark, eta "euskara gazteleraren dialekto bat" dela esan zuen. Orhi Xabierrek kontatu du "bigarren mailako herritar" sentitu zela. Irtetean, "agur" eta "hasta luego", bakoitzak berearekin segitu zuen.
Osakidetzan egun, ez dago bermatuta euskarazko zerbitzua. Zerbitzu gehienetan ez dago hizkuntza irizpiderik eta herritar euskaldunek bere burua nabarmendu beharra daukate, egoera oso zaurgarrian, euskarazko zerbitzua jaso ahal izateko.
Kutxa Banku Fundazioak adierazi du Kutxabankeko presidentearen adierazpenek ez dutela fundazioaren pentsamoldea islatzen, "Hizkuntza aniztasuna beti da aberastasun iturri, nekez izan daiteke oztopo", argudiatu dute.
Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]
Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]
"Poloniar bat etortzen bada eta bost urte pasako baditu proiektu batean, joder agian ez zaio egoki irudituko seme-alabek euskaraz ikastea, ezta?", bankuko lehendakari Anton Arriolak adierazi duenez. Euskalgintzako eragileek gogor kritikatu dute eta esandakoa... [+]
Ba al dakizue frantses batzuk harritu egiten direla mugaren alde honetan ere euskaldunak bagaudela jakitean? Ba bai, harrigarria bada ere, behin, Donostian, frantses batzuei entzun nien sinetsi ezinik beren buruari galdetzen: “Saint-Sébastien est au Pays... [+]
Gasteizko 1 zenbakiko Auzitegi Kontentzioso-Administratiboak emandako epaia berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. Lan poltsan parte hartzeko euskara maila altuenaren baliokide diren 3. eta 4. eskakizunak indargabetu zituen Gasteizko Auzitegiak.
Euskal Herrian Euskarazen arabera, Tolosako tren geltokiko segurtasun agente batek eraso egin zion militante bati, agenteari euskaraz hitz egiteko eskatu ziolako. Tolosako alkateak "kezka" adierazi du eta azalpenak eskatuko dituela jakinarazi.
Euskarazko B2 eskakizuna zuten bi udaltzain lanpostu baliogabetu zituzten epaileek iazko urtarrilean, euskara eskatzea "diskriminatzailea" izan zitekeela iritzita; eta aitzineko astean, Donostiako Udalak aurkezturiko helegitea ez aztertzeko erabakia hartu du EAEko... [+]
Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]
Eusko Jaurlaritzak isunak kendu dizkie ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortuak izan ziren Donostiako herritarrei. Manex Ralla eta Amaia Abendaño dira herritar horiek, isunak kendu dizkietela baieztatu diote hedabide honi.
Ostegun honetako Udal Osoko Bilkuran eztabaidatu eta bozkatuko dira Amurrioko Udaleko 2025erako aurrekontuak eta, beste behin ere, Udal Gobernuak uko egin dio Aiaraldea Komunikabidearen hitzarmen eta dirulaguntza berrezartzeari.
Arkitektoen elkargoaren helegitea dela eta, Donostiako Udalak atzera bota du kontratazio espedientea.