Gaurko iragarrita zegoen Bilboko Errekaldeko Etxarri II Gaztetxearen aurkako hustutze agindua eta ostiral goizean hala egiten saiatu dira. Halere, idazkari judiziala ez da gaztetxera azaldu eta beraz prozesua geldituta geratu da oraingoz.
"Auzoaren beharrei kolektiboki erantzun nahian" okupatu zuten 2014ko udan egun Etxarri Gaztetxea izenez ezaguna den espazioa. 2016ko azaroan Bilboko Udalak gaztetxea ixteko agindua luzatu zuen, espazio horrek "segurtasun-neurriak betetzen ez zituela leporatuta". 2018ko martxoan ordea, gaztetxea "berreskuratzea" lortu zuten.
Urriaren hasieran jaso zuten berriz lekua husteko agindua, gaurko iragarrita zegoen eta gaur goizean Ertzaintza eta hainbat udaltzain gaztetxe ingurura hurbildu dira hustea egiteko asmoz, gaztetxeko kideek jakinarazi dutenez.
Une batean udaltzainak bertaratu badira ere, idazkari judiziala ez da agertu oraindik. Jende ugari bildu da Etxarri gaztetxearen kanpoaldean. pic.twitter.com/SzqrxbAMCP
— Gedar.eus (@GedarLangileKZ) October 23, 2020
Goizean goiz gaztetxe inguru babesa adieraztera hurbiltutako jendez hurbildu da, gaztetxeko kideen deialdiari erantzunez. Gaztetxea husteko agindua jakinarazi behar zuen idazkari judizialaren zain orduak egin dituzte, eta azaldu ez denez "gaurkoz desalojoa gelditzea" lortu dutela adierazi dute Etxarri gaztetxeko kideek. Hurrengo ordu eta egunetan zer gertatuko den ez dakitela gehitu dute.
ADI!!!
— ETXARRI 2 GAZTETXEA (@Etxarri2gaztetx) October 23, 2020
ETXARRIREN AURKAKO DESALOJO AGINDUA BABES ANTOLATUARI ESKER GAURKOZ GELDITZEA LORTU DUGU‼️
Eskerrik asko azken egunotan elkartasuna adierazi duzuen guztiei, eta adi hurrengo deialdietara! pic.twitter.com/w35NQnEJLr
"Indarrak batu, Etxarri Gaztetxea defendatu" lelopean, kontzentrazioa egin zuten ostegunean.
Ehun pertsonatik gora elkartu gara Etxarriren aldeko kontzentrazioan. Hemen argazki eta bideo batzuk👇🏻👇🏻
— ETXARRI 2 GAZTETXEA (@Etxarri2gaztetx) October 22, 2020
Eskerrik asko etorri zareten guztiei! Eta GOGORATU, BIHAR GOIZEAN ZEHAR ADI DEIALDIEI!!
Etxarri aurrera!! Langile kontrolpeko guneak defendatu! pic.twitter.com/15BJzlsHZ8
Bilboko Administrazio Auziko epaitegietan "Errekaldeko Etxarri gaztetxearen aurka Bilboko Udalak aurrera eramandako desalojo jarduketaren kontrako demanda" aurkeztu du Bilboko Okupazio Bulegoak (BOM). Aipatutako demandak "udal jarduketaren baliogabetasunaren... [+]
Preso gaixoen aldeko elkarretaratzea debekatu egin du Espainiako Gobernu ordezkaritzak, eta hura egiteko nahia adierazi du taldeak. Fernando Lizeaga eta Joxean Kortadi preso ohiek 18 egun daramatzate greban.
Uda osoa auzolanean emango dute Bilboko Errekalde auzoko Gazte Asanbladako kideek “Etxarri” gaztetxean lan egiten. Info7 irratiak gaztetxeko kideekin hitz egin du, txukuntze lanak nola dihoazen jakiteko.
Ostegun gauean zabaldu da albistea sare sozialetan: "Bilboko Errekalde auzoak gaztetxe berria lortu du".