Erronda kalea 'Kale bat baino askoz gehiago' dela erakutsi nahi dute berriro Erronda kaleko lau tabernek eta 7Katu gaztetxeak, eta horretarako 25 bertsolari gazteren partaidetzarekin bertso txapelketa antolatu dute. Iaz egin zuten bezala, seinaka antolatuta (La Villan zazpi izango dira), lau kanporaketaren ostean, finala 7 Katu Gaztetxean jokatuko dute martxoaren 15ean.
Lehen kanporaketa saioa datorren astean izango da, otsailaren 6an, Errondabide tabernan eta bertan sei bertsolarik kantatuko dute 20:00etatik aurrera: Markel Baroja, Uxue Elgorriaga, Jon Gurrutxaga, Maialen Akizu, Urko Arregi eta Nahia Ibarzabal izango dira partaideak lehenengo kanporaketan.
Hurrengoa otsailaren 20an izango da, Adaxka tabernan. Paule Loizaga, Igor Galarza, Iker Apraiz, Mikel Aiartzaguena, Garazi Navarro eta Iraitz Mateo bertsolariak egongo dira lehian.
Otsailaren 27an, La Villan, 7 bertsolariren txanda izango da: Unai Mendiburu, Ander Anakabe, Aitor Irastorza, Lurdes Ondaro, Aissa Intxausti, Maider Barañano eta Jon Ander Oregi.
Amaitzeko, martxoaren 6an, azkenengo kanporaketa ospatuko da Bira! tabernan. Han izango dira: Enare Muniategi, Ander Urcelay, Lierni Rekondo, Maddalen Ruesgas, Asier Urkiza eta Kerman Diaz.
Final handia Zazpi Katu Gaztetxean izango da, martxoaren 15ean.
Albiste hau Uriola-n argitaratu da eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta
81 urterekin zendu da. Bere aita Fernando Aire 'Xalbador' bezalaxe, bertsolaria eta artzaina izan zen Mixel Aire.
Urtarrilaren 25ean ospatuko dute bertsozaleek urteroko hitzordua. Honakoa Bortzirietako Bertso Eskolak eta Bertsozale Elkarteak antolatuko dute elkarlanean. Goizeko 10:00etan ibilbide bat eginez hasiko da, arratsaldean XXI mende 25 (H)ilbeltz izenburua jarri dioten bertso... [+]
Astearte goizean aurkeztu dute Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala, Illunben (Donostia) bertan. Larunbatean, abenduaren 14an, izango da saioa, 17:00etatik aurrera.
Gutxi ateratzen naiz azken urteetan. Askotan esan dut, badakit, baina badaezpada ere. Bertso saio batera joan naiz gaur. “Bejondeizula”. Bai, horregatik abisatu dut gutxi ateratzen naizela, pentsatzen dut zuek kultur ekitaldi askotara joaten zaretela, eta... [+]
19 urte ditu Maddik, Matematika Gradua ikasten ari da Leioan, EHUko Zientzia eta Teknologia fakultatean, musika ikasketak eginak ditu, eta gazteagatik ere, bertsolari iaioa da. Eta bertsolari ona baino hobea izateko zumitzak ditu, bateko eta besteko plazetan ikusi dugunez... [+]
Musika ondare tradizionala “berreskuratu, zaindu eta transmititzeagatik” irabazi du Eusko Ikaskuntzaren 2024ko saria Beltranek. Urte luzeetako “dibulgazio lan multidimensionala” aitortu nahi izan dio epaimahaiak.