Etxebizitza Sindikatuak autodefentsarako tresna berri bat aurkeztu du aste honetan, etxebizitza turistikoen auziari aurre egiteko.
Asteartean, abenduaren 12an, Espainiako Auzitegi Gorenak auzokideen erkidegoek euren eraikinetan etxebizitza turistikoak debekatu ahal izatea onartu zuen. Hala, arlo zibileko salak Oviedoko eta Donostiako bi auzokide erkidegok aurkeztutako helegitei erantzuna emanez, gisa honetako etxebizitzak areagotzea zaildu egin du eta etorkizuneko kasuei begira aurrekari bat ezartzen du.
Alde horretatik, etxebizitza turistikoen auzia inoiz baino presenteago dagoen honetan, aipatzekoa da aste honetan bertan Bilboko eragile baten kasua. AZET Etxebizitza Sindikatuak astelehenean aurkeztu zuen “Etxebizitza Turistikoen Aurkako Gida”. Eragileko kideek azaldu dutenez, gida honek “material erabilgarria eskaintzen du komunitate batean pisu turistikoak agertzea legez eragozteko edo jada existitzen diren pisu turistikoei tasak igotzeko”.
Ibilbide luzea darama AZETek Bilboko auzokideen behar materialei erantzuten. Beraien helburu edo motibazioaren inguruan galdetuta, honela erantzun zigun, Uriolarako joan den otsailean egindako elkarrizketan, eragileko kidea den Ane Salvadorrek: “Uste dugulako horrela borrokarako baldintzak sortu ditzakegula eta klase borroka gure auzoetan territorializatu dezakegula; alegia, borroka zabalago bati ekarpen bat egitea. Hortaz, gure helburua elkarrekin borrokatzen duen komunitate politiko bat sortzea eta apurka herri boterea eraikitzen joatea izango litzateke”. Era horretan, auzokideek duten etxebizitzaren behar materialari erantzuna ematen saiatzen dira.
Aurkeztu duten gidara itzulita, turistifikazioren eragin nagusietako bati aurre egitea du helburu, etxebizitza turistikoena hain zuzen. Gogorarazi dutenez, mota horretako etxebizitzek ondorio lazgarri batzuk dakartzate: “alokairuen prezio igoera; turisten bizimodua bultzatzea, langile klaseko auzokideen bizimodua ordez; eta, azken batean, auzokideok bizi garen auzoetatik kanporatzea”.
Gidaren aurkezpenerako Twitterreko kanalera bideo bat igo dute eta gida bera deskargatzeko QR kode bat sortu dute. Horretaz gain, hurrengo asteetan horiek banatzen ibiliko dira eta hainbat ekitaldi egingo dituzte gida aurkeztu eta martxan jartzeko.
????????????? ?????? ????? ??? ????????? ????: ???? ??????????? ??????? ????! pic.twitter.com/CPnIpobu4T
— AZET Etxebizitza Sindikatua (@AzTaldea) December 11, 2023
Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]
Palestinatik aberriratu eta urtebetera, Espainiako Gobernuak jakinarazi du familien harrera programa ez duela gehiago finantzatuko eta aterpetxe eta hostaletako egonaldia abenduaren 31n etengo diela. Urtarriletik aurrera Gasteizko Udalak Gazako bost familien ostatuaren gastuak... [+]
Lau hilabeteko eta lau urteko bi ume dituen familia bat etxetik bota dute astelehen goizean Bilbon. AZET Etxebizitza Sindikatua azken egunotan etxegabetzea bide judizialetik geldiarazten saiatu bada ere, astelehen goizean bota ditu poliziak etxetik. Manifestazioa deitu dute... [+]
Abenduaren 14an etxebizitzaren negozioaren aurkako manifestazioa egingo dute Bilbon, etxebizitza sindikatu nagusiek deituta. “Doako eta kalitatezko etxebizitzaren alde eta politikarien eta instituzioen fartsaren aurka” mobilizatzera dei egin dute. Ane Salvador... [+]
Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk antolatuta, manifestazio bat izan zen ostegun arratsaldean Iruñeko Alde Zaharrean. "Etxebizitzaren negozioaren aurrean, eta hura sustatzen duten politikarien aurrean, etxebizitza eskubide unibertsalaren benetako defentsa... [+]
Abenduaren 14an Bilbon etxebizitzaren negozioaren aurkako mobilizazio nazionala antolatu dute Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak. Ia 200 izan dira auziarekiko elkartasuna adierazi duten eragileak.
Horren nabarmenki izan ez bada ere, Gipuzkoako gainontzeko lurraldeetan ere gora egin du etxebizitzaren prezioak. Modu berean higiezinen salerosketa ere handiagotu egin da, antza inflazioaren eta interes tasen jaitsiera dela eta, Gipuzkoako Higiezinen Jabetzako Agenteen Elkargo... [+]
Alokairuen bidezko espekulazioa oztopatzeko neurria azaroaren 25etik goiti izanen da indarrean Ipar Euskal Herrian. Momentuko, tentsiopean diren Lapurdiko 24 herriei eraginen die: Ahetze, Angelu, Arbona, Arrangoitze, Azkaine, Basusarri, Baiona, Biarritz, Bidarte, Biriatu,... [+]
Tanta hotzak Valentzian eragindako hondamendiak irudi lazgarriak utzi dizkigu; batetik, izan dituen berehalako ondorioengatik, eta, bestetik, nolako etorkizuna datorkigun aurreratu digulako: halako fenomeno klimatiko muturrekoak gero eta ugariagoak eta larriagoak izango direla,... [+]
Polizia etxegabetzea geratu nahi zituzten herritarren aurka oldartu da eta hainbat lagun zauritu ditu. Azkenean, etxegabetzea atzeratu duela jakinarazi du epaitegiak.
Enplegua izanik ere hipoteka ordaindu ezin dutelako Laboral Kutxak etxegabetuko dituela salatu du Auzoan Bizik. Ostegun goizean "erresistentzia” egitera deitu du etxebizitza sareak.
Lanaren Ekonomiaren 8. denboraldia etxebizitzaren gatazkari helduz hasi da, Karla Pisano, Roser Espelt, Miguel Virizuela eta Argiako Jon Tornerrekin. Bi barikutan behin 11:00tan izango da irratsaioa.