Bilboko Erribera kaleko 9. zenbakiko bizilagunak eta AZET Etxebizitza Sindikatuak agerraldia egin dute, salatzeko hiru familia etxe kaleratu dituztela. Eraikina etxejabe handi batek erosi zuen orain hilebete batzuk, eta alokairu kontratuak iraungituta zeuzkaten familiei ez dizkiete berritu; azpimarratu dutenez, hori ere etxe kaleratzeko modu bat da. Eraikinean bizitzen jarraituko duten bizilagunek exijentziak helarazi dizkiote etxejabe berriari, borrokan jarraitzeko prest daudela adieraziz.
Bilboko Erribera kaleko 9. zenbakiko bizilagunek eta AZET Etxebizitza Sindikatuak agerraldia egin dute asteazken goizean. Hain zuzen ere, Erriberako 9. zenbakiaren parean egin dute hitzordua, etxejabe handi batek erosi duen eraikinaren ateetan. Salerosketaren ondorioz, urteetan beren etxebizitza izandakoa utzi beharko dute hiru familiek asteazkenean. Etxe kaleratzeak direla salatu eta jabe berriari zenbait exijentzia helarazi dizkiote, bertan bizitzen jarraituko baitute hiru familiak.
Orain hilabete eman zituen ezagutzera kasuaren zehaztapenak AZETek: Erribera kaleko 9. zenbakia jabe handi batek erosi ostean, bertan bizi ziren bizilagunak arriskuan ziren. Batzuk iraungitako alokairu kontratuak zituzten, eta jabe berriak ez dizkienez berritu, epe-laburrean alde egin eta bizitzeko alternatiba bat bilatu beharrean ikusi dira. Hiru familiaren kasua da hori, eta abenduaren 15ean alde egingo dute beren orain arteko bizilekuetatik. Gainontzeko hiru familien kasuan, kontratuak indarrean dituzte, baina beren etorkizun hurbilari dagokionez ziurgabetasuna da nagusi; "Itxura guztien arabera, jabetza berriak edozer egingo du haiek botatzen saiatzeko, haien alokairuak (kasu batzuetan alokairu zaharrak direnak) alokairu altuagoengatik ordezkatuz", adierazi zuen azaroan AZETek. Hala bada, beren etxebizitzak ere arriskuan egon zitezkeenaren susmoarekin, AZET sindikatura batu eta borroka abiatu zuten.
Borroka horren baitan egin dute asteazkenenko agerraldia, hiru familiak beren gaur arteko etxebizitzetatik alde egingo duten egunean, gertakaria bistaratu asmoz. Familia horien egoera jarri dute lehen lerroan, salatzeko etxe kaleratuak izan direla. Izan ere, azaldu dute etxe kaleratzeak gauzatzeko modu askotarikoak daudela, eta honakoa horietako bat dela, sotilagoa bada ere. "Gure kasua estatistika ofizialetan agertuko ez den etxe kaleratzea izan da, beste hainbat bezala. Etxegabetze sotilak dira, oharkabean pasatzen direnak, inpunitate osoz gauzatzen direnak eta instituzioen babes osoarekin exekutatzen direnak", salatu dute.
Salerosketan bitartekari lanak egin izanagatik Somera higiezinen-agentzia ere seinalatu nahi izan dute. "Jabe handiak, higiezinen-enpresak eta espekulatzaileei alfonbra gorria jartzen dieten instituzioak txanpon beraren aldeak baino ez dira".
Alde Zaharreko "enegarren espekulazio operazioa" salatzetik harago, eraikinaren jabe berriari exijentziak helarazteko ere baliatu dute agerraldia. "Borrokan eta tinko jarraitzen dugula adierazteko ere bagaude hemen". Hiru familiak eraikinean bizitzen jarraituko dutenez, eskatu dute horien aloikairu kontratua bere horretan errespetatzea, bai iraupenari dagokionez, bai alokairuaren prezioari dagokionez. Kontrako kasuan gertatuko litzatekeena argi adierazi dute: "Ez dugu ezkutuko beste etxegabetzerik onartuko, ezta alokairuaren prezioaren igoerarik ere". Horrekin batera, eraikina birkalifikatzeko eta eraberritzeko obra guztiak egungo auzokideekin adostea ere exijitu dute, "bizitza eta egunerokotasuna oztopatu gabe".
Lau urte eta erdira arteko kartzela-zigorrak eta 25.000 eurorainoko isunak eskatzen dituzte auzipetuentzat. Duela lau urte, etxe-kaleratze bat gelditzen saiatu ziren Herrandarren kalean.
70 urteko emakume bat eta bere biloba bota zituzten euren etxetik, baina hura bereganatu dute berriz. Etxea defendatzeko konpromisoa azaldu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak.
Genero-indarkeriaren biktima den emakume bat eta haren bost seme-alabak, horietatik hiru hemezortzi urte beherakoak, etxetik bota nahi izan dituzte ostegunean. Erabakia aurrera eramateko baldintzarik ez zegoela argudiatuta ez dute kaleratzea burutu, baina beste data bat... [+]
Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, gizarte-zerbitzuek ez dute bestelako aukerarik eskaini, kaltetuak eskaera bat baino gehiago egin badu ere. “Legearen, erasotzailearen eta erakundeen aurrean” emakume horrek pairatzen duen erabateko babesgabetasuna... [+]
Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.
Auzoko familia bat etxea galtzeko arriskuan dagoela salatu du Berriozarreko Hipotekak Kaltetuen plataformak, hipoteka 600 eurotik 1.150 eurora igo eta gero. Familiarentzako irtenbide bat eskatu du plataformak.
Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]
Palestinatik aberriratu eta urtebetera, Espainiako Gobernuak jakinarazi du familien harrera programa ez duela gehiago finantzatuko eta aterpetxe eta hostaletako egonaldia abenduaren 31n etengo diela. Urtarriletik aurrera Gasteizko Udalak Gazako bost familien ostatuaren gastuak... [+]
Lau hilabeteko eta lau urteko bi ume dituen familia bat etxetik bota dute astelehen goizean Bilbon. AZET Etxebizitza Sindikatua azken egunotan etxegabetzea bide judizialetik geldiarazten saiatu bada ere, astelehen goizean bota ditu poliziak etxetik. Manifestazioa deitu dute... [+]
Polizia etxegabetzea geratu nahi zituzten herritarren aurka oldartu da eta hainbat lagun zauritu ditu. Azkenean, etxegabetzea atzeratu duela jakinarazi du epaitegiak.
Enplegua izanik ere hipoteka ordaindu ezin dutelako Laboral Kutxak etxegabetuko dituela salatu du Auzoan Bizik. Ostegun goizean "erresistentzia” egitera deitu du etxebizitza sareak.
Mailegu enpresa batek emakumeari "iruzur" egin diola salatu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, eta mobilizatzeko deia egin du Astrabuduako etxegabetzea gelditzeko. 10:30ean agertu dira segizio judiziala eta Ertzaintza etxegabetzea gauzatzeko,... [+]
Iruzur baten biktima izan da emakume bat, eta horren ondorioz bota nahi dute bere etxetik. Kaleratzeari aurre egitera deitu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak: asteartean, 09:00etan, Astrabuduako Aldaieta Bideko 7. zenbakian elkarretaratuko dira.
Berakah fundazioa “baliabiderik ez duten pertsonei laguntzeko” sortua bada ere, aurten familia bat baino gehiago kalean utzi du. Urriaren 31n izan da azken etxegabetzea, Gasteizko familia bat kaleratu dute parrokoak etxegabetze demanda firmatu ostean.