12:30ak aldera genuen hitzordua Maria Diaz de Haro eta Kale Nagusiaren artean. Semaforoan zain ginela ikusi ditugu kalearen beste aldean, Maddalen Iriarte eta Jasone Agirre, haiek ere zain. Gu geunden aldean, berriz, Idoia Mendia eta Patxi López. Goizalde eta biok elkarri begiratu diogu eta: “Non agurtuko dira?”, pentsatu dugu. Semaforoa berde jarri da. Ez ditugu elkar agurtzen ikusi, baina esan digute baietz, elkar agurtu dutela. Berehala jarri da semaforoa atzera gorri eta bakoitzak alde batera egin dugu. Zain genituen Bego, Olatz eta Josune. Elkarrekin joan gara manifestaziora gehitzeko leku aproposago baten bila, bide bazterrak emakumez lepo betetzen ari zirela. Geroxeago ikusi ditugu Lander Martinez, Nagua Alba eta Rosa Martinez ere; hauek ere bakoitza alde batetik.
Hasiera ordutik bost bat minutu pasata ekin dio manifestazio-buruak, emakumearen ikur erraldoia aurrean zeramatela, Jesusen Bihotzetik udaletxerako martxan. Motel, oso geldo. Auzoetatik atera diren emakume-zutabeak gehitzen joan zaizkigu bidean eta manifestazioa geroz eta jendetsuagoa izanik, are eta motelago egin dugu ibilbidea.
Morez kale nagusiak. Morea eskuz eta mimoz egindako pankarta txikietan, kartulina moreetan, besoetako zintetan, lepokoetan, banderatxoetan, umeek zeramaten puxiketan eta baita buruko apaingarrietan ere: txanoak, pelukak, diademak, mototsa-zintak, ehunka estilotako zapiak... Zenbatezinak Bilboko kaleetan batu diren emakumeek zeramatzaten apaingarri moreak. Bakoitzak berea, bere estilora, bere eginda; baina guztiek harrotasunez erakutsi dute jantzitakoa. Goizaldek eta biok ez dugu kolore moredun ezer topatu gure armairuetan, eta Olatz jantzi da gure partez morez: peluka zoragarria!
Pankartak ere ehunka. Kaleak alderik alde hartzen dituztenei gehitu zaizkielako neska gazte askok eskuak altxatuta eraman dituztenak. Kartoizko euskarriak gehienak, hori ere aldatu baita manifestazioetan: plastikoa gutxitu da eta ingurumenari keinu eginez, pankartak biodegradagarriak dira. Eta, leloak! Hori aniztasuna: "Hezkuntza feminista eraikitzen", "Zure ondoan dituzun emakumeak omendu", "Matxismoaz entzuteak nekatzen bazaitu imajinatu berarekin bizitzea egunero", "Errebeldia eta borroka ereiten gabiltzan emakumeak gara", "Barkatu eragozpenak, baina gu hiltzen ari dira", "Ez dut ausarta izan nahi, libre baizik", "Ez nintzen emakume jaio, emakume izateagatik hiltzeko", "Ez ezetz da, bai besterik ez da bai", "Berdintasuna, egite gehiago eta berba gutxiago", "Etorkizuna feminista da", "AskoE maite zaitut", "Nik ere emakumeak ditut gustuko, baina ez ditut jazartzen", eta askoz gehiago, baina Meatzaldeko emakumeek zeramaten pankartak laburbiltzen zuenez: "Zutik eta elkarrekin", horixe erakutsi dugu emakumeok Bilboko kaleetan. Bakoitzak bere berbekin, bere aldarrikapenarekin, baina guztiak ere oihu berarekin: Gora borroka feminista! Gaurkoan, hala ere, oihu gutxi entzun dugula iruditu zait. Musika entzuten zen tarteka, eta batukadaren bat ere sumatu dugu Moiuatik alde egiten gu hara iritsi garenean. Hain justu hantxe entzun ditugu sei bat neska edukiontzietara igota, garrasika: "Luego diréis que somos cinco o seis!" Ez ba! Milaka gara!
Gazteak, gaztetxoak izan baitira gaur ere alde guztietan. Guztiek nahi izan dute protagonista izan, askok aurpegian ikur feministak margotuta... Oihuka, barreka, pozik guztiak. Eta nire artean pentsatu dut, adin horretan ni ez nintzela emakumeen eskubideen aldeko manifestazioetan egoten. Sentsazioa daukat gutxi batzuen borroka zela. Ez nuela premia sentitu; ez nuen, antza denez, berdintasun eza identifikatzen jakin. Bizi izan genuen nire belaunaldikook, borroka zaharkitua zela berdintasunaren aldekoa. Akatsa, sinetsi genuen hura ez baitzen benetakoa. Eta oraindik ere bidea jorratu beharra dago, berdintasun errealera bidean asko dagoelako egiteko, tartean, kaleak hartzea, espazio publikoa gurea ere badelako; oraindik, tamalez, hain agerikoa den hori esan beharra dugulako. Guk egin ezean, ez duelako inork gugatik egingo.
“Heterosexualitatea da klase antagonikoarekin kolaborazionismoa, hau da, gizonen klasearekin”. Uma Ulaziak Euskal Herriko greba feministak, diskurtsoaren analisia feminismo materialistatik (Lisipe, 2024) argitaratu berri du. Euskal Herrian egin ziren bi greba... [+]
Indarkeria matxistari buruzko testigantzak jasotzeko Instagram kontua 2024ko azaroan jarri zuen abian emakume talde anonimo batek. Espainiako Estatuan Cristina Fallarás kazetariak abiatutako #Cuentalo egitasmoan oinarritu dira. Emakumeek, testigantza anonimoen bidez,... [+]
Fiskaltzak hamalau urteko espetxe zigorra eskatu du Mario López saskibaloi entrenatzaile ohiarentzat. Akusazio partikularrak hemezortzi urtekoa eskatu du. Gernika-Lumoko Sare Feministak elkarretaratzea deitu du Bilboko epaitegi aurrean. Lópezi 1998 eta 2001 artean... [+]
Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).
Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.
Tesia amaituta, pozik dago Lore Lujanbio. Militantziarako denbora gehiago du, besteak beste. Mugimendu transfeministaren erronkez galdetuta, hauek identifikatzen ditu: neoliberalismoak mugimenduaz egin duen apropiazioari heltzea, faxismoaren eta erreakzio heteropatriarkalen... [+]
Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]
Askotariko edoskitze ereduak ikusarazten ditu Todas las lactancias (Txalaparta) liburuak. Erakundeek bularra ematea gomendatzen dute, baina ez dituzte nahikoa baliabide eskaintzen eskubide hori bermatzeko. Ondorioz, edoskitzea nahi dutenek zein biberoia ematea erabakitzen... [+]
Fernanda Callejasek, Tatiana Romerok, Leo Bueriberik eta Vanessa Uyiguosak parte hartu dute Pikara Magazinek antolatutako "Emakume migratuen lana eta egoera ekonomikoa" eztabaida-mahaian.
Hiru hilabetez iraun du Mazango auziak, Gisèle Pelicotek irekitakoa, zeineten ikertu duten urte luzez senarrak somniferoz drogatu eta berak zein beste dozenaka gizonek 200 bat aldiz bortxatu izana. 51 gizon epaitu dituzte, eta senar ohi Dominique Pelicotentzat 20 urteko... [+]
“Ikertzaileen esperientziak komunikabideekin eta sare sozialekin duten harremanean” izeneko txostena argitaratu du FECYTeko Science Media Centre Españak (SMC), EHUko Gureiker ikerketa-taldearekin lankidetzan egindako inkesta batean oinarrituta. Emaitzen... [+]
Erasoen aurrean “kikilduko ez direla” eta "nazkaturik" daudela adierazi dute Lezo eta Errenteriako feministek eta autodefentsa feminista eta ekintza zuzena aldarrikatu dituzte.