Joan den astean iragarri zuen Unai Rementeria ahaldun nagusiak "Bizkaian XXI. mendean egingo den jarduketarik garrantzitsuena". Bi obra handi dira. Batetik, Ibaizabal aspitik pasako den tunela eta, bestetik, Supersur gisa ezagutzen den errepidearen luzapena. Azken lan honen aurka hainbat gizarte eragile agertu dira.
Bilbo metropolialdeko trafikoaren dentsitate handiak sortzen dituen auto-ilaren arazoa konpontzeko plan integralaren barruan kokatzen dira bi proiektuak. Unai Rementeria ahaldun nagusiaren arabera, "soluzio orokor honek mugitzeko modu berriak sortuko ditu, eta errepide-sarea eraberrituko du". Batik bat, trafiko-arazo "larrienak" izaten diren hiru guneak askatzeko: Arrontegi (137.000 ibilgailu egunean), Max Center (127.000 ibilgailu) eta La Avanzada (114.000 ibilgailu). Tunela eraikitzen eta Supersur errepidea luzatzen 580 milioi euro inbertituko ditu Bizkaiko Foru Aldundiak.
Aldundiak onartu du jada Supersur edo metropolialdeko hegoaldeko saihesbidea osatzeko (bigarren fasea) obraren lizitazioa. Horrela, eginda dagoen tarteak AP-68 autobidearekin bat egingo du Arrigorriagan, eta "hasieratik zeukan zentzu osoa bereganatuko du", Rementeriaren hitzetan. Saihesbidearen bigarren fasea 2023rako edo amaituko dela aurreikusi du Aldundiak. Osatuta dagoenean, azterlan teknikoen arabera, saihesbidetik 24.000 ibilgailu pasatuko dira egunean.
Hainbat gizarte eragile eta talde ekologistek Ampliación Supersur Ez! plataforma aurkeztu dute Bizkaiko Foru Aldundiak Peñaskaleko bidesaritik Betelu bitarteko zatiraino Supersurra handitzeko duen proiektuaren aurka egiteko.
Plataformaren ordezkariek emandako datuen arabera, luzatuko den kilometro bakoitzeko 47 milioi euroko gastua aurreikusten da eta proiektuak, besteak beste, eragin kaltegarria izango luke Bolintxuren aranean, Pagasarriko babes berezia duen zonaldea.
Proiektuaren aurka azaltzeko emandako arrazoien artean, "gizarte, ekonomia eta ingurugiro ikuspuntuetatik aztertuta, lanak justifikatzea ezinezkoa dela", argudiatu dute. Beraien esanetan "ez dago bide azpiegituren gabeziarik; baizik eta mugikortasunaren nahiz lurralde eta hirigintza planifikazioaren kudeaketa arazo larria".
Datorren maiatzaren 20an, igandean, ibilaldia antolatu dute Bolintxu eta inguruetatik Ampliación Supersur Ez! plataformako kideek. Ekintza honen helburua eraiki nahi den Supersurraren luzapenak zeharkatuko lituzkeen guneak bisitatzea eta "zentzurik gabeko obraren aurka" daudela adieraztea da.
Martxa 9:00etan hasiko da Zabalburuko plazan. Gehienez, bi orduko iraupena izango du, eta bukaera Buiako auzoan izango da. Buiako jaiak direla eta, hainbat ekintza antolatu dituzte egunean zehar.
Albiste hau Uriola.eus-ek argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu
Autobidea igarotzeko tunel batean izaten ari diren etengabeko leherketek etxebizitzei eta ondare arkitektonikoari eragin diete. Bilboko Bolintxu haraneko herritarrak kexu dira eta Supersur handitzearen kontrako plataformak publiko egin du salaketa.
Autobideko lanak areagotzeko eta Bolintxu haranaren barrenean lanak hasteko gisan, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak COVID-19 izurriteaz eta alarma egoeraz baliatu direla salatu du Supersur Handitzeari Ez plataformak. Gaur egungo egoera sozio ekonomiko zein... [+]
Larunbatetik iganderako gauez hondeamakina bati sua eman diote. Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi du ez dela lehen sabotaje ekintza.
Supersur Handitzeari Ez plataformak deitutako manifestazioak ehundaka pertsona bildu ditu larunbatean Bilbon. Oraindik garaiz delakoan, obrak gelditzeko eskatu dute.
Supersur Handitzeari Ez! plataformak iragarri du manifestazioa. Proiektua geldiaraztea oraindik posible dela sinetsirik, kautelazko neurri gisa obrak geldiaraztea eskatuko dute.
"Egun bat Bolintxu salbatzeko" izeneko jardunaldia antolatu dute maiatzaren 11n, larunbata. Jardunaldi honetan era guztietako jarduerak egingo dituzte: informatiboak, jolaskoak eta aldarrikatzaileak, Bilboko bailara horren egoeraz kontzientziatzeko.
Urtarrilaren 26an Arriagatik irtengo da manifestazioa. Bertan, 'Supersur' autobidearen anpliazioa alde batera uztea eta Bolintxu gune naturala mantentzea eskatuko dute.
Urtarrilaren 26an Arriagatik irtengo da manifestazioa. Bertan, 'Supersur' autobidearen anpliazioa alde batera uztea eta Bolintxu gune naturala mantentzea eskatuko dute.
‘Ampliación Supersur Ez!’ plataformak egin du deialdia, Ingurumenaren Nazioarteko Eguna baliatuz Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidearen handitzearen aurka protesta egiteko.
Peñascaleko bidesaria eta Betelu artean Bilbo Hegoaldeko Saihesbidea handitzea proposatu du Bizkaiko Foru Aldundiak. “Ampliación Supersur Ez!” plataformak proiektuaren aurkako argudioak eta mobilizaziok zabaldu ditu.
Getxo eta Portugalete artean tunel bat eraiki eta Bilbo Hegoaldeko saihesbidea AP-68arekin lotuko du obrak.
AHTren aurkako protestarengatik auzipetutako bederatzi lagunen artean den Xabi Jimenezekin solastatu gara protesta ekimenaz, prozesu judizialaz eta tren lasterraren aurkako borrokaren egungo egoeraz.
Gezurra dirudi porlana nagusi den hain inguru handian Bolintxu moduko berdegune natural batek bizirauteak. Zoritxarrez, laburrerako izan daiteke Bizkaiko Foru Aldundiak Supersur errepidea luzatzeari ekiten badio. Momentuz ez da eperik zehaztu, baina proiektua onartuta dago... [+]