Larunbatean Bilboko itsasadarrean burututako Red Bull Cliff Diving World Series jauzi lehiaketan egin zuten ekintzagatik zigortu dituzte Piztu Bilbo, Itzali MTV eragileko hainbat ekintzaile. Bederatziri Mozal Legea ezarri diete.
La Salve zubian jauzi lehiaketa burutu bitartean, “salto txapelketa propioa” egin zuen Piztu Bilbo, Itzali MTV eragileak. Pedro Arrupe zubitik “Bilbo erakusleihoari ez. Piztu Bilbo, Itzali MTV” lelodun pankarta bat zintzilikatu eta bi ekintzailek errekara salto egin zuten, Red Bull Cliff Diving World Series lehiaketa parodiatuz. Salto egin zuten bi gazteak eta uretan hauen zain zegoen beste bat identifikatu zituen Guardia Zibilak. Lehenengo biei “itsas segurtasunaren aurkako delitua eta desordena publikoak” leporatu dizkiete. Zubian zeuden bederatzi lagun ere identifikatu ditu Ertzaintzak, eta Mozal Legea aplikatu.
Eragileak, orain arte egin bezala, erakunde publikoek bultzatzen duten hiri eredu neoliberala kritikatu eta beste Bilbo bat jarri du balioan. Ekintza egin bitartean, “miseria soziala” salatzeko komunikatua irakurri zuten. “Industria turistikoak dakarren kapital espaniar eta mundialari ateak zabaltzeak Bilbon bizi garenontzat eskubideen urraketa sistematikoa” eragin duela salatu zuten. Ekintzarekin, makro-jaialdien aurrean “Bilbo bizia irudikatu eta exijitu” nahi izan dutela adierazi dute.
Larunbateko gertakariaz El Correo egunkariak hedatutako informazioa faltsua dela ere salatu du eragileak. Albistearen arabera Piztu Bilbo, Itzali MTVko parteideek erabilitako bengalek oinezko bat beldurtu zuten, eta horregatik bere burua errekara bota behar izan zuen. Oinezkoa Guardia Zibilak erreskatatu behar izan zuela dio albisteak. Ekintzaileek informazio hori gezurtatu dute: beldurrez itsasadarrera salto egin zuen oinezkorik egon ez zela, eta Guardia Zibilak uretatik ateratako norbanakoak “ekimeneko bi parte hartzaileak” zirela argitu dute.
Gaur egungo gizarte kapitalistan langileok geroz eta esplotatuago eta prekarizatuago bizi(raun) gara. Prekarietate horretan, lan arlotik harago, baldintza existentzial bilakatu den etxebizitzaren gaia premiazkoenetako eta kezkagarrienetako bat da.
“Salbuespen egoera gobernu paradigma nagusi bezala aurkezteko tendentzia gero eta ugariagoa da politika garaikidean”. (G. Agamben)
“Ez dago burges izutu bat baino faxista okerragorik” (B. Bretch)
Makro-ekimenen aurka protesta egin zuen Auzoetatik Piztu Bilbo eragileak. Ertzaintzak desordena publikoa egotzi zien hamaika gazteri, eta mozal legea ezarri. Asteazkenean, elkarretaratzea egin dute epaitegien aurrean.
'Basque Tour, Agencia Vasca de Turismo' enpresa izan da jomugetako bat, eta Areatza sinbolikoki prezintatu dute.
‘Piztu Bilbo, itzali eskaparate hiria!’ margotu dute People Rentals “Alquiler Vacacional” enpresako bulego baten leihoetan. Ekintzak “gentrifikazioa salatzea” du helburu.
Azaroaren 3an Bilboko San Mames estadioan antolaturiko MTVren kontzertuak eragindako gastuen berri eman du Bizkaiko Foru Aldundiko Lurralde eta Ekonomia Garapeneko diputatu Imanol Pradalesek.
AEBetako multinazionalaren ekitaldia egiteko Udalak 220.000 euro publiko jarriko zituela adierazi zuen. Barakaldoko PSE-EEk salatu duenez, kopuru horri gehitu behar zaizkio doan eskaini zaizkien zerbitzuak: urriaren 29ko kontzertuan lan egiten zuten 43 udaltzainak, garbiketa... [+]
2019ko udaberrian edo udan, Algortako Portu Zaharrean kontzerturen bat antolatzea negoziatzen ari dira Bizkaiko Aldundia eta MTV katea. Azken astean ia 70.000 ikusle bildu direla esan zuen, eta horretaz "harro" azaldu zen Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia.
MTV Music Week Bizkaia eta MTV EMA tarteko, aurreko astean egitarau oparoa eraman du aurrera eragileak, beste Bilbo bat aldarrikatuz. Makro-ekimenaren bueltako zurrunbiloa igarota, hitza hartu eta beste Bilbo bat eraikiz jarraituko dutela adierazi dute.
Ostegun iluntzean, Bilboko Alde Zaharrean egin zen Piztu Bilbo Itzali MTVren kalejiran Ertzaintzak pertsona bat atxilotu eta bi lagun identifikatu zituen.
Astelehenean Barakaldoko herriko plazako kontzertuak hasiera eman zion, segurtasun neurri zorrotzen artean, MTV Music Week delakoari. MTVren aurreikuspenak ez ziren bete eta giroa eguraldia bezain hotza izan zen. Instituzio publikoen alfonbra gorria jarrita, AEBetako... [+]
“Guztiok mobilizazioetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, guztion artean beste Bilbo bat eraikitzeko, behetik, herritik eta elkartasunez, MTVen, PNVren eta bere erakuslehio den hiriaren aurka eta haratago”. Ostegunetik igandera bitartean ekintza ezberdinak... [+]
Ostiral honetan hasi eta igandera bitarte, MTVk castingak antolatu ditu Barakaldoko BECen "Bizkaiko eta Espainia osoko musikaren fan-ik gogotsuenak" aukeratzeko. Diru publikoz lagundutako azaroaren 4ko sari banaketaren lehen lerroan zein egongo den, MTVren epai-mahai... [+]