Bilbo Berriro Gris Bihurtu: Niko Vazquezen irudi sorta

  • Niko Vazquez ilustratzaile, grafista eta irudigile azkar bat da, bere garaian musika egiteagatik ere ezaguna (MCD, Motorsex), azken asteetan nabarmendu dena adimen artifizialaren bidez unibertso bisual oso berezi bat egiteko: Make Bilbao Grey Again, Bilbo Berriro Gris Bihurtu, 1980. urtearen inguruko atmosfera ilun eta gatazkatsuko hiri bat sortu du. Zehaztu gabeko irudigintza artifizialari // Midjourney eta Leonardo.ai tresnen emaitzari Photoshop ukituak gehitzen dizkiola azaldu du Vazquezek (lehen bertsioaren gaineko zuzenketa).

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2023ko apirilaren 21ean - 07:00
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

ETBrentzako elkarrizketa honetan azaltzen duenez, oinarrian adimen artifizialeko irudigintza tresnaren bat erabiltzen duela aitortzen du. Irudiak sortzeko testu deskripzioak erabiltzen dituela bai aipatzen du, hori baita bidea tresna horiekin lan egiteko metodoa. Eta adimen artifizialak ematen dion emaitza (Midjourney eta Leonardo.ai bidezkoa) Photoshoparekin ukitzen duela aipatu du Twitterren.

Adimen artifiziala tartean egongo da, baina Vazquezen irudimena ere bai, eta emaitzak ikusgarriak dira. 1975-1985 urteen arteko Bilbo Handi ilun, gatazkatsu eta primitibo samar bat berregitea lortu du proiektuak. Nostalgia ukitu bat ere bai tartean, esango genuke: irudi sorta ez da iraganaren arbuio bat, nolabaiteko erreibindikazio bat ere badago hor.

Ikusi ale ikusgarri batzuk:

Niko Vazquez.
Niko Vazquez.
Niko Vazquez.
Niko Vazquez.
Niko Vazquez.
Niko Vazquez.
Niko Vazquez.
Niko Vazquez.
Niko Vazquez.

 

Vazquezen lan hauek aurki daitezke:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kultura
2025eko abenduaren 10
Koldo Otamendi, Kojo musikaren errepidean
"Niretzat, musikak funtzionatu behar du argiak itzalita"

2025eko abenduaren 10
‘Ekaitz in da house’-etik ‘All in da house’-era
10 urte murruen aurka eta euskaratik estilo librean errimatzen

2025eko abenduaren 10
Barra warroak
Dena ez da hain guaia

Eguneraketa berriak daude