Datu ofizialen arabera, hildakoei dagokienez, 364 dira Estatuaren biktimak, talde polizial eta parapolizial desberdinek eragindakoak –GAL, BVE, Triple A edo polizia ezberdinak–. Biktima horien artean argitu gabe dauden kasuak "agenda politikoan" sartzea galdegin du Foro Sozialak.
Datu ofizialen arabera 364 dira GALek, BVEk, Triple Ak eta polizia mota ezberdinek hildako euskal herritarrak. Horietatik %38 argitu gabe daude oraindik, eta hori da biktima horiei buruzko "diskriminazio adierazpenik nabarmenenetako bat" Foro Sozialaren ustez. Biktima guztiei buruzko egia jakiteko gisan, hauena ere agenda politikoan kokatzeko proposamena luzatu du Foro Sozialak.
"Egiaren batzorde bat" sortzeko beharra azpimarratu dute "Bizikidetza demokratikoaren Itun Sozial eta Instituzionalerako Oinarriak" izeneko dokumentuan: Bidea eta helburua argiki azaldu ditu foroak: "Txosten ofizialak, [Espainiako] sekretu ofizialen lege berria eta abar bezalako mekanismoetan sakontzea, biktima guztiek egia jakiteko aukera izan dezaten eta beren mina sendatzen aurrera egin dezaten".
Mota guztietako biktimekiko bereizkeria, hitzezkoa edo ekintzazkoa, gainditzea urgentetzat dauka Foro Sozialak. Erreparaziorako politika publikoetan erakundeak "eredugarriak" izatea nahi du. Hala ere, horretaz "oso urrun" gaudela deitoratzen du foroak. Hori horrela, bereizkeria horiek "haustura sakona" dakarte estatuaren biktimek politika instituzionalarekiko duten konfiantzan, eta Justiziarekiko "mesfidantza" ere areagotzen dute. Horren adibide da EAEko 12/2016 legea, zeinaren bidez biktima horiek aitortza jaso behar zuten. Espero baino biktima gutiagok egin zuten kalte ordaina jasotzeko eskaera.
Hamahiru urte pasa ditu preso Atristainek, iragan abendutik hirugarren graduan zegoen eta martxoaz geroztik zigorra etxean betetzen ari zen kontrol telematikoarekin.
ETAko presoek espetxetik ateratzen direnean, egindako mina onartzeaz gain, "eragindako kaltea injustua" izan zela aitor dezaten lan egingo du Jaurlaritzak, María Jesús San José sailburu sozialistaren arabera.
Bere sorterri Ataunen hil da Maximo Aierbe Muxika, 74 urterekin. Euskaldunon Egunkariaren sortu aurreko eta ondoreneko urte malkartsuetako eginahaletan parte hartu zutenek gogoratuko dute proiektu berriaren akziodun bila hainbeste lan egindako gizon hura. Disziplina eta... [+]
1991n zauritu zuen larri ke pote batekin Espainiako Poliziak Iruñean eta 31 urte ondoren lortu du instituzio publiko baten aitortza biktima gisa. Espainiako Gobernuak ere kalte-ordaina ordaindu behar izan zion, baina ez da kasuagatik poliziarik zigortu.
Altsasuko Iortia Kultur Guneko Areto Nagusiaren harmailak jendez beteta zeudela egin da asteazkenean Arg(h)itzen dokumentalaren estreinaldiko emanaldia. Torturak Sakanan utzi duen aztarnaren kontakizuna da film hau, eta egun aproposa aukeratu dute lehen aldiz publikoki... [+]
Plataforma herritarrak gaur egun arte lortutakoaren balioa nabarmendu du, eta adierazi du gizarteak “bultzada bat” eman behar duela “oraindik erbestean eta deportazioan daudenak” etxeratzeko. Etorkizuneko belaunaldiei gizarte hobeago bat uzteko garrantzia... [+]
Jose Miguel Etxeberria Naparra 1980ko ekainaren 11n ikusi zuten azken aldiz Ziburun eta bere heriotzaren nondik norakoak ez dira argitu gaur arte. Lizartzako Igarolabekoa baserrian egin diote oroimen ekitaldia eta desagerpena argitzea eskatu du familiak aurten ere.
Bi edizio baino ez zaizkio geratzen elkartasun jaialdiari. Antolakuntzak iragarri bezala, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an, eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten ostean, agur esateko une gazi-gozoa helduko da. Aritz Colio Hatortxuko antolakuntzako... [+]
2024ko abenduan eta 2025eko uztailean egingo dituzte euskal preso politiko, iheslari eta deportatuekiko elkartasuna ardatz duen musika jaialdiaren azken bi edizioak. “Hatortxu badoa, baina erreminta berriei bide emateko”.
Motibazio politikoko lehen hamabi biktimarentzat aitortza eta erreparazio ekitaldia egin da maiatzaren 30ean Iruñeko Baluarte aretoan. Ekitaldia urtero egiteko asmoa agertu du Gobernuak.
Palestinako umeek ere galdera hori buruan ote duten pentsatu dut gure liburua eskuartean dudala. Zenbat lo falta ote diren genozidioa amaitzeko. Zenbat haur hil ote behar dituen oraindik Israel estatu sionistak munduko estatuen konplizitatearekin.
Beraien amei luzatuko ote... [+]
Frantziako Ministerio Publikoak hamar egun zituen Parisko auzitegiak harturiko erabakiari helegitea jartzeko, baina ez du halakorik egin. Hortaz, ETAren armagabetzean lagundu zuten Beatrice Molle eta Jean Nöel Etcheverry Txetx bakegileek ez dute zigorrik jasoko, epaimahaiak... [+]