Aldarrikapena publiko egin dute berriz ere: bikotekiderik gabe guraso izatea erabakitzen dutenei amatasun baimena baino ez dagokie Hego Euskal Herrian, umea duten bikoteek epe luzeagoa eskaini diezaioketenean haurra lehen hilabeteetan zaintzeari. Guraso bakar direnentzako diskriminatzailea eta jaioberrien kaltetan dela salatu dute.
Colectivo Ronda kooperatiba juridikoak kontatu du El Salton. Bikotekidea hiltzen bada, adibidez, bizirik den gurasoak eskubidea du bien baimena hartzeko, “bi gurasoak bizirik balira umeak jasoko lukeen arreta baino txikiagoa ezin baitzaio eskaini umeari”, dio legeak Espainiako Estatuan. Argudioak, ordea, ez du balio biologikoki, adopzioz edo harreraz guraso bakarrik izan nahi duenarentzat.
Legeak onartzen ez duena, epaitegiek bai
2020an, EAEko Auzitegi Nagusiak ebazpen aitzindaria eman zuen: bikotekiderik gabeko amari 24 asteko amatasun baimena aitortu zion –garai hartan amari 16 asteko baimena eta bikotekideari 8 astekoa zegokion, Espainiako legediaren arabera–. Fiskaltzak helegitea jarri dio ebazpenari eta Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi edo ezeztatu behar du. Bitartean, EAEko Auzitegi Nagusiaren bidea jarraitu dute beste hainbat ebazpenek ere, eskatu duten amei bikote bati dagokion baimena onartuz.
Epaitegietara jo behar izan gabe, baina, legeak eskubide hori aitortu beharko lukeela gogoratu du Colectivo Rondak, “umearen ongizatearen onbeharrez dela ulertuta eta haur hauek tratu diskriminatzaile bat jaso ez dezaten”.
Arratsaldez eta gauez lan egiten duen jendea dagoela argudiatuta, 0-3 urteko umeentzat 24 orduz zabalik egongo diren haur-eskolen beharra planteatu du Espainiako Enplegu ministroak. Erreakzio-katea berehalakoa izan da eta agerian utzi du nola ulertzen dugun kontziliazioa, zeren... [+]
Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]
Seme-alaba jaioberria zaintzeko baimen ordainduaren zati bat aiton-amonei edota gertuko beste norbaiti eman diezaiekete gurasoek Suedian, uztail honetatik aurrera.
Irati Mogollon soziologoak (Lezo, 1991) hausnarketa saioa bideratu du asteazkenean Laudioko Lezeaga Aretoan. Zaintzaren antolakuntzari buruz hausnartu eta etorkizunera begira jartzea proposatu du, bai jendarte moduan zein banaka.
Gurean ere agerikoa den errealitatea islatzen dute Kataluniako datuek: guraso elkarteetan, eskolako bilera eta zereginetan, gurasoei zuzendutako tailerretan… emakumeak dira gehiengoa. “Haurrak heztearen funtzioa amek hartzen dute eta sentsazioa dute gainezka... [+]
Zergatik dago hain gizon irakasle gutxi 3-6 urteko umeekin, Haur Hezkuntzan? Zer esanik ez 0-2 urteko umeekin, haur-eskoletan. Genero rolez, zaintzaz, errezeloez eta umeentzako ereduez mintzatzeko bi belaunaldirekin bildu gara: erretiratu zen arte Haur Hezkuntzan irakasle aritu... [+]
Euskarazko murgiltzea duten haurtzaindegiak aukeratzen dituzten guraso askok ez du horretarako aukerarik Ipar Euskal Herrian, eskaintza txikiagoa baita eskaera baino. Eskaera horri aurre egin nahian, langile bat gehiago behar dute, baina dirulaguntza publikorik lortu ez dutenez... [+]
Eskolako lehenengo egunetan haurrei bidea egiten laguntzeko zenbait urrats eman ditu Amaia Biurrun irakasle eta pedagogo sistemikoak.
Iraultza txikien akanpadan parte hartu nuen uztailean, zaintzari buruzko hausnarketa egiteko. Mahaiaren inguruan bost emakume eseri ginen: Arabako etxe- eta zainketa-langileen elkarteko Laura eta Shirley; Denon bizitzak erdigunean taldeko Paula eta Ainhoa; eta Kukuso taldeko... [+]
Galderaz betetako gurasoa joan da hitzordura: nola eragiten diete haurrei gure espektatibek? Nola gestionatu gatazkak, mugak eta gure beldurrak? Ama eta aitaren rolak aldatu al dira urteotan? Gaizki egiten ari garen sentimendurik al dugu? Nola lortu gure seme-alabak zoriontsu... [+]
Berdintasun Ministerioak Estatuko Zainketen Estrategia martxoaren erdialdean aurkeztea aurreikusten du, Gizarte Eskubideen Ministerioarekin lankidetzan. Legegintzaldia amaitu aurretik, alderdi aurrerakoiek zaintza-sistemaren ibilbide-orria ezagutarazi nahi dute. Gaiari... [+]
Mugimendu feministak epe luzerako prozesu bat jarri du martxan, zaintza sistema iraultzeko helburuarekin. Mobilizazio-prozesu gisa planteatu dute, eta lehen mugarria Martxoaren 8an jarriko dute.