Bihurguneei so, bidea aztergai

  • Itziar Ugarte kazetari eta idazleak luzatutako hariak harilkatu dituzte Uxue Apaolaza idazleak eta Ines Osinaga musikariak. Mahaiaren bueltako elkarketari jarritako izenburua: “Bihurguneak eta bideak elkarrizketan”. Aitzakiak: Apaolazaren Bihurguneko nasa (Susa, 2021) eta Osinagaren Itsasoa da bide bakarra proiektua. Literatura eta musika, sormena ardatz. Besteak beste Modelon hizketagai, Literaturiaren eskutik, zein ahots eta zein izatetatik kontatu eta zein pertsonaia eraiki, oholtzan eta paperean. Jende dezente gerturatu da asteburuan Zarautzen zegoen –bereziki kirol– eskaintzarako.

Igande eguerdian egin den mahai ingurua Zarautzen, Modelo Aretoan, Literaturiaren barruan. Ezkerretik eskuinera: Itziar Ugarte, Uxue Apaolaza eta Ines Osinaga. (Argazkia: ARGIA / CC BY-SA)

2023ko maiatzaren 08an - 07:30
Azken eguneraketa: 11:16

Itzultzeko, lehenik egon egin behar da, ondoren joan, eta atzera ere bueltatu. Hamar urte pasatu ziren Uxue Apaolazak Mea culpa (Elkar, 2011) argitara eraman zuenetik, eta 2021ean publikatu zuen hurrengoa, Bihurguneko nasa, Susaren eskutik (Euskadi Literatura Saria irabazi zuen). Itzultzeko, esandakoa, lehenago “egon” egin behar da, baina Apaolazak argi dio ez dela lehenago “idazle sentitu”. Areago: “Ez daukat denbora idazle izateko”. Gakoa, dena den, bitarte horretan ezagutarazi diren idazle gazteagoek eman diela esan du: “Danele Sarriugarte, Kattalin Miner... Atera ziren esatera gu esatera ausartu ez ginen hori: ‘Idazlea naiz’. Eta ni ez naiz inoiz idazle sentitu... Berriago hauek ahaldundu gaituzte lehenagokoak garen idazle emakumeak, eta ahaldundu ditu emakume irakurleak”.

Ines Osinagak hartu du mikrofonoa, eta kantatzera mugatu beharra zeukala zioen arren, heldu dio hariari: “Nik ere estimatzen dut, izugarri, ondorengo emakumeek egindakoa. Elkarri autoritatea eman diogu”. Eta musikara ekarrita, horren adibide, J Martina talde bizkaitarraz mintzatu da. Osinagak ikusi du “zerbait aldatu dela” eszenan, diskurtsoan, eta auzi jakin batzuetan abegikortasun gehiago ala gutxiago izanda ere, eskerrak eman dizkie J Martinakoei. Osinagak, tartean-tartean ahoratzen zuen ardo beltz kopa mahaian utzita, sandaliak kendu, oinutsik jarri, erdi belauniko eta erdi eserita kokatu, eta play eman dio autotuneari. Elektronika nahasketa interesgarrian, Gazte baten ametsak kanta bertsionatu du.

Apaolazak, cover bikainaren ostean, hitz egiteko gai ez zela aitortuta, honela ekin dio: “Diskurtso oso potentea da, oso aplastantea. Iristen zara orain ditudan 42 urteetara eta esaten duzu: ‘zein ziren nire gaztetako ametsak’. Eta egia esan, orain hemen egotea ez nuen amesten (barre egin du). Askotan esaten da, ‘saiatzen bazara egingo duzu’ eta horrelakoak... Kaka zaharra. Botereak ez du utziko botere izateari, eta gu gara peoiak. Mikroeraikuntza batzuk egiten ditugu hemen, baina erabat suntsitu ditzake botereak”.

Lehendabiziko liburua 23 urterekin argitaratu zuen Apaolazak. “Teorikotik asko idazten duzu, generoak, klaseak... Baina, orain, uste dut, 42 urterekin, biografikoa dela dena”. Aipatu dute kultur sistema aldatu dela, “zeozer”, eta feminismoa aldatu dela ere bai, literatur munduan nabaritu den bezalaxe. Hala ere, izenik eman gabe baina “denak oso majoak” direla esanda, broma giroan baina kritikarako asmoz, “hainbat gizonei” gogoratu die: “Emakumeoi emakume izateagatik gehiago argitaratzen digutela esaten duten horiei... Aizu, gezurra da. Nik baino hiru-lau aldiz publiko gehiago daukazu. Ez egin negar”.

Hitza eta ahotsa

Bigarren liburuan, Mea Culpa-n, Lur-en ahotsean kontatzen ditu kontatu beharrekoak Apaolazak. Autoestimu falta duen eta atzera botata dagoen pertsona da Lur, sarri kulpa ardatz duena.

Baina, Lur, ez da edonolako pertsonaia. Apaolaza: “Niri oso pegatuta dagoen pertsona da Lur. Nire mozorroa da, ez naiz ni, baina esaten ditu nik esango nituzkeen gauzak. Mozorro horren bidez asko askatzen dut, eta fikzioak beti uzten du marjina. Uste dut, Lur beharrean Uxue jarriko banu, asko manipulatu beharko nukeela beste guztia, eta ingurukoei ez niekeela testurik pasako aurrez. Beno, orain ere nahiko kontuz (barre egin du)”.

Osinagari zuzendu zaio iritzi eske, haren esperientziaren berri izateko gogoz zelako Apaolaza, idazle baten posiziotik oholtza gaineko abeslari emakumezkoaren bizipenak ezagutzeko. Honelako zerbait izan da elkarrizketa:

Ines Osinaga: Nik Goseko Inesi inbidia eduki diot. Plano intimoenean esango ez nituen gauzak esaten nituen oholtza gainean. Errespetua ematen du oholtzak, baina boterea ere bai, noski.

Uxue Apaolaza: Baina esposizioa handia da ere bai, ala?

I.O.: Terapia orduak ere asko izan dira.

U.A.: Fikziorik ez dago oholtza gaineko Ines horretan?

I.O.: Ez, ez... Ezta autofikziorik ere. Performancea da.

U.A.: Nik Lur bizi dut nire pertsonaia baten moduan; nire egiaren espazioa da, fikzioa da.

I.O.: Ni neu gorpuzten naiz oholtzan. Askotan nuen buruan, lortu nahi nuena zera zela, desiragarri atera beharrean oholtzara, desiradun irtetea.

Hirugarren eta azken kanta abestu duena Osinagak, garai zaharretako Goseren Rimmel abestia izan da. “Urte pila batean ezin nuen kantatu. Zilegitasunik gabe, bota zuririk gabe...”. (Inork interesik balu, interesgarria da Goseko Inesi buruz Gipuzkoako Hitza-n kontatu zituenak). Aurrez, baina, beste tarteren batean, Mamá, no quiero ir al colegio kantua ere eskaini du Osinagak, Apaolazak espresuki proposatua emanaldirako. Depresioa, ohetik altxatzeko ezinak, izanak, hizketagaietako batzuk ere izan dira Modelo Aretoan ginenon gozamenerako.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Literaturia
2024-05-27 | ARGIA
Euskal letren asteburua egin du Literaturiak Zarautzen

Ostiraletik igandera Literaturia jaialdia egin dute Zarautzen (Gipuzkoa) (B)egia izenburupean. Booktegi webgunea omendu dute antolatzaileek. Hiru ikuskizun estreinatu dituzte, denak Literaturiarako beren beregi sortuak.


2023-05-04 | ARGIA
Asteburu honetan ospatuko dute Literaturia Zarautzen

Ostiral honetan hasi eta igandera arte egingo da Zarautzen Literaturiaren 10. edizioa. Lege Zaharren Enparantzan irekiko da karpa nagusia eta bertan aurkeztuko dira hamabost bat liburu. Doinuele Euskarazko Plazen sorrera dela eta, aurtengoa berezia izango dela iragarri dute.


Literaturaz blaituko da Zarautz maiatzaren hasieran

Maiatzaren 5etik 7ra ospatuko da Literaturia. Aurtengo gaia Eten izango da, pandemiako etenaldiaren erruz sortzaileek "asko sufritu" dutelako. Zarauzko Garoa liburu dendan egin dute aurkezpena.


2022-05-18 | Peru Iparragirre
Euskal letren plaza bilakatuko da Zarautz maiatzeko azken asteburuan

Maiatzaren 27tik 29ra izango da aurtengo Literaturia. Askotariko ikuskizunak eta mahai-inguruak egingo dituzte Zarauzko euskal letren plazan. Dagoeneko eskuragarri daude emanaldietarako sarrerak.


2018-05-25 | Zebrabidea
Zarautz literaturaren erdigune bilakatu du Literaturiak

Zarautz literaturaren erdigune bilakatuko da gaurtik igandera bitarte. Literaturia bueltan da, eta literaturzaleentzako topaleku bilakatuko da, euskal idazle, argitaletxe eta irakurleak bertan izango baitute literaturaz gozatzeko topagunea. Ana Galarraga izan da Bilbo Hiria... [+]


Literaturia 2016: larrutuko zaituzte bideo hau ikusten ez baduzu

Literaturia izango da Zarautzen maiatzaren 19tik 21era eta, hitz egin dezagun lanak merezi duen terminoetan, ikus-entzunezko obra honekin iragarri dute.


Literatura eta larrua maiatzean Zarautzen: zer gehiago eska dezakezu?

"Larrua" izango da aurtengo Literaturiaren gaia, "plazer hutsa" jarri diote azpititulu. Zarautz maiatzaren 19tik 22ra literatur-saltsaren erdigune bihurtuko da ekitaldiz beteriko programari esker.


Literaturia
Aurten galdu ezin dituzun bost zita

Maiatzaren azken asteburuan ospatuko da aurten euskal letren plaza Zarautzen, bigarrenez iaz Larrabetzutik hona salto egin ostean. Lehen aldiz gai baten bueltan osatu dute egitaraua: Ardoa. Huts eginez gero, literaturzale, galdu izanaz damutuko zaren bost proposamen bildu ditugu... [+]


2014-05-22 | Myriam Garzia
LITERATURIA 2014
Euskal letren plaza berezitua Zarautza aldatu da

Udaren atarian heldu da Literaturiaren 6. edizioa. Aurtengoan, Larrabetzu utzi eta Zarauzko herriak egingo dio tokia euskal literaturaren hitzorduari, urtetik urtera hazi den ekimena izaki, azpiegitura hobea behar duelakoan. Auzolana du oinarri Literaturiak, eta... [+]


Oier Guillan: “Kultura behetik eta modu aktiboan bizitzeko aukera da Literaturia”

Literaturaz oro har, poesiaz, antzerkiaz eta sorkuntzaz solasean aritu berri gara Oier Guillanekin. Aurki argitaratuko den elkarrizketaren aurrerapena da ondoren datorrena.


Danele Sarriugarte, idazle eta itzultzailea: “Gero eta lausoago ikusten dut sortzearen eta itzultzearen arteko muga”

Literaturiak ekitaldi ugari proposatuko ditu hiru egunez, maiatzaren 31tik ekainaren 2ra bitartean. Igandeko menuko plater nagusia, kasura, mahaiaren bueltan eskainiko da, 11:00etatik hasita. Euskarazko itzulpengintzaren erronkak gaur egun izenburupean antolatu den solasaldiak... [+]


Euskal literatura kale gorrira, bosgarrenez

Maiatzaren azken egunetik hasi eta ekainaren 2rako tartean iragango da Literaturia 2013, letrak kale gorrira ateratzea helburu duen ekimena. Bosgarrena dugu aurtengoa, eta betiko legez, Larrabetzuko herria hartuko du plazatzat.


“Orain da literaturaren bitartez ere mundu eredu berria proposatzeko ordua”

Maiatzaren azken egunetik hasi eta ekainaren 2rako tartean iragango da Literaturia 2013, letrak kale gorrira ateratzea helburu duen ekimena. Bosgarrena dugu aurtengoa, eta betiko legez, Larrabetzuko herria hartuko du plazatzat. Errezitalak, aurkezpenak, antzerki saioak,... [+]


Eguneraketa berriak daude