Egun osoko egitarau zabalaz gozatu ahal izan dute neska* gazteek Lizarran urriaren 5ean. Ekitaldi hunkigarriarekin eman diete amaiera topaketei. Salda Badago jardunaldi feministei begira itzuli dira gazteak herri eta auzoetara.
Goiz esnatu da gaur eguna Lizarran, 8etarako ozen entzun baita musika Ikastolako geletan. Esnatu, jaiki eta norbere trasteak bildu, dena txukundu eta 9etan elkartu dira gazteak La Bota Elkartean gosaltzera. Kafe eta gaileta artean eman diote hasiera aurretik daukaten egun luzeari.
10etan eman diete hasiera egitarau ofizialari Foruen plazan, autodefentsa feministaren inguruko hausnarketarekin. Hasteko, hausnarketaren kokapen orokor bat egin nahi izan dute, eta horretarako Emagineko kide den Aiora Epelde gonbidatu dute Lizarrara. Epelde autodefentsaren inguruan Euskal Herriko mugimendu feministak izan dituen jardun eta praktiken inguruan eta honek izan duen bilakaerari buruz jardun du. Ondoren Egin Dezagun Topako Maialen Uribek neska* gazteek azken hilabeteetan garatu duten parte hartze prozesuaren inguruko nondik norakoen berri eman du. Ondorio nagusiak aurkeztu ditu, eta besteak beste egungo autodefentsa ereduak topea jo duela eta neska* gazteen jarduna askotan horretara mugatzen dela aipatu du. Ondorio hauek Durangoko jardunaldi feministetan ponentzia moduan aurkeztuko dituzte, eta ponentzia hori zehazteko partehartze prozesuaren ondorioak taldeka eztabaidatu dituzte jarraian.
Eztabaida honekin bukatu dute neskek* lantaldekako dinamika, eta ondoren aukerazko hitzaldietan parte hartzeko aukera izan dute. Marxismoa eta feminismoaren arteko harremanaz jardun du Oihane Garciak. Interes handia piztu du hitzaldiak, eta aretoa beteta ekin dio Garciak hitzaldiari. Marxismoa eta feminismoa izan ditu hizpide Garciak, eta egungo Euskal Herriko zein munduko testuingurua kontuan hartuta, ekin dio marxismoaren bilakaeraren historia labur bat egiteari. Azkenik, eta marxismo kritikoan sakonduz, zapalkuntza interdependiente eta anizkoitzei buruz jardun du Garciak, eta bi terminoen arteko gatazkan zentratu baino, bakoitzak askapen prozesuei eskaintzen dioten horretan jarri du arreta.
Aldi berean, Zauria(k) dokumentala proiektatu dute, eromena eta gorputzak ikuspegi feminista batetik lantzen dituen pieza. Gaztetxean, aldiz, dekolonialismoaren inguruko hitzaldia eman du Tania Sirianyk. Azkenik Autodefentsa Feministan sakontzeko aukera ere izan dute neskek*, aurrez emandako partehartze eta eztabaida prozesuan atera diren ondorioei lasaitasun handiagoz heltzeko.
Goizeko tailerren ondoren, berriro elkartu dira gazteak Foruen plazan, eta goizekoaren sintesi bat egin ondoren, azaroan Durangon ospatuko diren Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministetara dei egiteko argazkia atera dute denek batera. Bazkaltzeko txanda izan da ondoren, eta eguzkitan bazen ere, giro onaz eta janari goxoaz gozatu dute neska* gazteek. Topa ere egin dute, eta denen artean trasteak bilduz bukatu dute bazkaria.
Arratsaldeko 4ak aldera ekin diete berriz egitarauari. Bazkalosteak ezin zuen bestelakoa izan, eta sormen tailerrak izan dira egitarauko eskaintzarik gehiena. Halakoak izan dira Bertsohop, Kartelgintza, Kantudefentsa eta Sormen Jolas Zirkuitoa tailerrak, modu ezberdinetan sormena askatuz feminismoari kolore, soinu eta sentipenak jartzeko bidea. Hitzaldietan, aldiz Euskal Herrian bollera izateari buruz jardun du Kattalin Minerrek, ekintza zuzenari buruz teorizatzeko aukera izan da gaztetxean eta Salda Badago jardunaldiei begira jarri dira Jardunaldietaruntz tailerrean.
Arratsaldeko bigarren zatian, aldiz, egungo feminismoa zeharkatzen duten beste borroka batzuek hartu dute protagonismoa, eta hala, langile, bollera, lodi, antiespezista, ekologista, landa eremuko eta hezkuntzako subjektu feministei buruz jardun dute hitzaldi ezberdinetan.
Azkenik, egunari amaiera emateko, ekitaldia egin dute Foruen plazan. Topaketetan emandako hausnarketak balioan jarri eta aurrera begira bihotz eta ahots propioz jarduteko hautua berretsi dute. Autodefentsa feministan sakondu eta herri zein auzoetan autodefentsa edonolako erasoen aurreko defentsa mekanismo bezala hedatzeko deia egin dute, eta azaroko jardunaldi feministetan parte hartzeko gonbita ere luzatu diete neska* guztiei. Ilusioa eta zirrara nabariak izan dira ekitaldian zehar, batez ere Kantudefentsa tailerrean egin duten kantua kantatu dutenean. Jendea dantzan jarri du urteko ekintzak biltzen zituen bideoaren musika dantzagarriak, eta pozik eta norberak bere herri eta auzoetan borrokan jarraitzeko gogoz amaitu dituzte topaketak.
Azaroan Durangon ospatuko diren Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministetara begira amaitu dituzte Egin Dezagun Topa! topaketak. Egun hauetan Lizarran egin dituzten hausnarketak eta adosturiko bideorriak, jardunaldietan islatuko dituzte tailer batean eta ponentzia baten bidez. Bertan autodefentsa eta neska* gazte subjektua izango dira landuko dituzten gai nagusiak, eta neska* guztiei bertan parte hartzeko deia egin diete amaiera ekitaldian.
Laura Macayaren liburua ekarri du euskarara Katakrakek. Amaia Astobizak itzuli du, feminismoaren baitako eztabaidak ireki eta beste begirada batzuetatik ekiteko helburuarekin.
Indartsua, irribarretsua eta oso langilea. Helburu pila bat ditu esku artean, eta ideia bat okurritzen zaionean buru-belarri aritzen da horretan. Horiek dira Ainhoa Jungitu (Urduña, Bizkaia, 1998) deskribatzen duten zenbait ezaugarri. 2023an esklerosi anizkoitza... [+]
Pippi Kaltzaluzeren istorioak lehenengoz kaleratu zirenetik 80 urte bete direla-eta, leku berezia eskaini diote Boloniako Nazioarteko Haur eta Gazte Liburu Azokan. Azkarra, independentea, errebeldea, lotsagabea, menderakaitza, apur bat basatia, sormen handikoa, ausarta eta... [+]
Gozamen aparta bezain deskribatzeko zaila dakar, norbaiten hitzak irakurri edo entzun ostean, zera pentsatzeak: “Horixe zen neu aurreko hartan azaltzen saiatu nintzena!”. Idazlea eta itzultzailea da María Reimóndez, eta galegoz aritzen da, hizkuntza... [+]
Bai ikastetxeek antolaturiko eskolaz kanpoko jarduerek, bai aisialdiari loturiko ekintzek eta udalekuek desgaitasunen bat duten haurrak kanpoan uzten dituzte maiz, eta hain justu, jarduera horiek bereziki onuragarriak dira premia bereziak dituzten haurrentzat. Hala dio... [+]
Orain arte desgaituak ez diren pertsonekin lehiatu da Uharteko Ipar Eski Taldeko Eneko Leyun eskiatzailea (Iruñea, 1998). 2024-2025 denboraldian, lehenengo aldiz parte hartu du Adimen Urritasuna duten Pertsonentzako Iraupeneko Eskiko Espainiako Txapelketan. Urrezko... [+]
Joan den urte hondarrean atera da L'affaire Ange Soleil, le dépeceur d'Aubervilliers (Ange Soleil afera, Aubervilliers-ko puskatzailea) eleberria, Christelle Lozère-k idatzia. Lozère da artearen historiako irakasle bakarra Antilletako... [+]
Endometriosiaren Nazioarteko Eguna izan zen, martxoak 14a. AINTZANE CUADRA MARIGORTAri (Amurrio, 1995) gaixotasun hori diagnostikatu zioten urtarrilean, lehen sintomak duela lau urte nabaritzen hasi zen arren. Gaitz horri ikusgarritasuna ematearen beharraz mintzatu da.
Duela aste batzuk, gurean egon ziren El Salvadorko eta Kanarietako emakumeen eskubideen aldeko hainbat aktibista. Sexu- eta ugalketa-eskubideez eta eskubide horiek urratzeak emakumeengan dituen ondorioez aritu gara; hala nola El Salvadorren berezko abortuak izanda homizidio... [+]
Zuberoako ohiturei buruzko bi liburu ditut gogoan. Batek XX. mendean aritu izan diren 180 dantzari eta soinulari aipatzen ditu. Haien artean, emakumezkorik ez da agertzen. Besteak, pastoralei egiten die errepasoa eta hor emakumeak aipatu aipatzen dira, baina omisio esanguratsuak... [+]
1984an ‘Bizitza Nola Badoan’ lehen poema liburua (Maiatz) argitaratu zuenetik hainbat poema-liburu, narrazio eta eleberri argitaratu ditu Itxaro Borda idazleak. 2024an argitaratu zuen azken lana, ‘Itzalen tektonika’ (SUSA), eta egunero zutabea idazten du... [+]
Donostiako Tabakaleran, beste urte batez, hitza eta irudia elkar nahasi eta lotu dituzte Zinea eta literatura jardunaldietan. Aurten, Chantal Akerman zinegile belgikarraren obra izan dute aztergai; haren film bana hautatu eta aztertu dute Itxaro Bordak, Karmele Jaiok eta Danele... [+]
Antifaxismoari buruz idatzi nahiko nuke, hori baita aurten mugimendu feministaren gaia. Alabaina, eskratxea egin diote Martxoaren 8ko bezperan euskal kazetari antifaxista eta profeminista bati.
Gizonak bere lehenengo liburua aurkeztu du Madrilen bi kazetari ospetsuk... [+]
Pertsona lodiek lodiak izateagatik bizi izan duten eta bizi duten indarkeriaren inguruan teorizatzeko espazio bat sortzea du helburu ‘Nadie hablará de nosotras’ podcastak. Cristina de Tena (Madril, 1990) eta Lara Gil (Fuenlabrada, Espainia, 1988) aktibista... [+]