Duela hogoi urte sortzen zen Biharko Lurraren Elkartea (BLE). Joan den ostiralean, Irulegin (Nafarroa Beherea) antolatu biltzar nagusian, bi hamarkadaz egin urratsak eta laborantxa biologikoaren gaurko egoera oroitarazten zuten elkarteko kideek.
Nahiz berriki forma hartu duen, Garroako (Nafarroa Beherea) projektuaren inguruko gogoetek zuten BLEren sortzea bultzatu 90 hamarkada hastapenean. Laborari talde batek laborantxa biologikoaren aldeko laboratorioa bilakarazi nahi zuen Lekorneko jauregia. Etxaldea, formakuntza zentroa, esperimentazio gunea, osotasunezko projektua Euskal Herriko laborantxari bultzada berria emaiteko.
“Projektua luze joanen zela eta elkarte bat hobe zela sortzea erran zuten orduan Arrapitz eta ELBko kideek”, oroitzen da Felix Casteigts, Garroako lehen proietuaren eramailetarik bat eta BLEko lehen ordezkarietarik. “Euskal Herriko lehen laborantza ganbara zela Arrapitz pentsatzen ginuen eta hortan sartu ginen”, gehitzen du Behauzeko barazki ekoizleak.
Bio izena ez zen erabili, “hemengo jendea ez iziarazteko, ez baitzen bio laboraririk hemen”. Laborantxa biologikoan sartzeko gogorik ez zuteneri ere ideki zuten elkartea. Pundu hunengatik, zailtasunak ukan zituzten Akitaniako bio federazionean sartzeko bainan, gibelapenarekin, euskal elkartearen indarra egin duela erabaki hunek erran daiteke. Gaur egun 200 kide ditu BLEk ipar Euskal Herrian.
“Hastapeneko helburuak segitzen ditu beti BLEk. Gaur egun menturaz errexago da biorat pasatzea, produkzione guzietan baitira laborariak eta laguntza teknikoa eskuragarria baita”, dio Felix Casteigtsek. Alabainan, jakitate tekniko haundia bildua du elkarteak, bost teknikalari eta sareko laborarien artean eraman lanari esker.
Formakuntza aberatsgarriak
“Etxaldearen egoera ekonomikoaren hobetzeko, teknikoki gauzak untsa menperatu behar ginituela pentsatu dugu eta BLErekin formakuntza segitzen hasi gira. Laborantxa biologikoaren bidean horrela sartu gira”, kondatu du Marie-Jo Othatcegui, Behorlegiko laborariak, Irulegiko biltzar nagusian. Oilo hazkuntzan eta arroltze saltzean hasiak dira berriki, biologikoan ; ardi hazkuntza ere bio moldean eramaiten dute.
“Kontsumitzaleari zuzenka saltzen delarik, jendearen errespetua da bio izaitea. Gu bezalako mendiko etxalde batendako, kanpoan erosi behar den bazkaren prezioa da kezka, biologikoan partikulazki. Saltzapen zuzenari esker gainditzen da nekezia hori eta ere etxaldea beste molde batez eramanez : berantago erdiarazi primaderako bazkaz baliatzeko, kasu eman kabalek bazka nola baliatzen duten, etab. Obsalim bezalako metodoarekin ainitz ikasi dugu eta animaleko diferentzia ikusi dugu tropan. Gisa hortako formakuntzek ainitz ekartzen dute laborarieri, biologikoan ez direneri ere”, zion Marie-Jo Othatceguik.
Hazkuntzan, eremu eskasa eta bazka erostea zailtasun nagusi bezala erakutsiak izan dira beste bio hazleen ganik ere. Zereala erosteko sarea bultzatua du BLEk azken urte hauetan hazle eta “behereko” laborarien artean. Partaidetza hau “beste lohika batzutan oinarritzea” untsa litaikela zioten Irulegiko gelan, “elkartasunean finkatuz gehiago”.
Beherean lurrak kolektiboki erosi edo landu behar lituzketela hazleek proposatzen zuen ere laborari batek, edo bederen sistima berriak pentsatu zerealak gastu prezioan eskuragarriak izaiteko. BLEri zuzentzen zion lan ardatz berri hau.
Bioa konpetizioan?
BLEko kideek biziarazten duten laborantxa biologikoaren izpiritua zaindu behar dela zioten ere elkartekoek. Presionea azkarra da bio munduan, laborantxa arruntan den konpetitibitate berdinean sartzeko. “Guri ez zauku konpetitibitatea interesatzen baizik eta elkartasuna. Konpetizionean badira irabazleak eta galtzaileak. Laborantxa biologikoa konpetizionean sartzen bada, gu laborari ttipiak desagertuko gira, laborantxa arruntan desagertzen diren bezala”, ohartarazten zuen Bittor Manrique, BLE elkarteko lehen lehendakaria izanak. Bio ekoizpena baino gehiago bio laboraria identifikatu behar dela zion, kontsumitzailea prest baitago munduko beste puntako bio ekoizpenaren erosteko.
Euskal Sagardoa Jatorri Deiturak erronka ezarria dio bere buruari: Euskal Herri osoko sagar eta sagardogileak biltzea. “Sagardoaren kultura lurralde osoan dago, eta lurralde osoan mantendu dira sagardotarako sagarrak”, esan digu Unai Agirrek, sor-markaren... [+]
“Aterako dut sagar zuku bat?”. Galdera horrekin hasi da Barrundiako Ekonomatoko kide Koldo Lopez Borobia, Susana Lopez de Ullibarri eta Santi Txintxurretarekin izandako elkarrizketa. Sagar zukuaren bueltan eta sagarrondoz inguratutako lorategian elkartu gara. Hau ez... [+]
ELB sindikatuak ardien mihi urdinaren eritasuna pairatu dutenendako elkartasunera deitzen du. Abendu hastapenean,departamenduko 650 ardi etxalde hunkiak izan dira. Kasu zenbaitetan, hamarka ardi galdu dituzte hazleek, bereziki marroak. Etxalde batzuek erraterako marroen %80... [+]
Bide honetatik jarraituta, mende amaierarako, 5.000 milioi pertsona baino gehiago biziko dira lur idorretan. Arazo humanitario, ekonomiko eta sozial ugari eragingo lituzke horrek.
Ostegun arratsean abiatu da Lurrama, Bidarteko Estian egin den mahai-inguru batekin. Bertan, Korsika eta Euskal Herriaren bilakaera instituzionala jorratu dute. Besteak beste, Peio Dufau diputatua eta Jean René Etxegarai, Euskal Hirigune Elkargoko lehendakaria, bertan... [+]
Laborantza iraunkor eta herrikoiaren hitzordua den Lurrama azokan izanen da Karine Jacquemart, Frantziako Foodwatch elkarteko zuzendaria. Elikadura-eskubidea herritar orori bermatzeko helburuari tiraka, hainbat ekintza bideratzen dabiltza –herritar mobilizazioak, agintari... [+]
Kanboko bi hautetsi nagusiak (auzapeza eta lehen axuanta) errabiatuak dira. Hiru herritarren kontra plainta ekarri dute, Marieneako pentzearen alde protestatzeagatik. Bigarren aldia da enetzat, goizeko 06:00etan, ohetik ateratzen gaituztela (bizilagunarekin), hamar bat... [+]
Emakume bat ikusi zuen Xabier Arriagak Gernikako kafetegi batean kafesnea esne gaingabetuarekin eta gurinezko opil batekin hartzen. Orduan konturatu zen nolako kontraesanetara ohitu nahi gaituen sistema kapitalistak.
EAEko ekoizpen ekologikoaren kontseilua da ENEEK-Ekolurra, eta zertifikazioaz gain, eredu ekologikoaren aldeko sustapen lana ere egiten du elkarteak. “Gaur egun, argi ikusten dugu etorkizuneko eredua dela ekoizpen ekologikoa, eta badagoela honi buruzko informazioa emateko... [+]
Apirilean Kanboko Herriko Etxean sartu eta han egindako protestekin lotuta hiru lapurtar atxilotu ditu asteazkenean Frantziako Poliziak. Aske geratu badira ere, otsailean epaituko dituzte. Herriko Etxearen babesarekin, Bouygues enpresak duen etxebizitza eraikuntza... [+]
Filipe Laskarai eta Benjamin Charron atxilotu dituzte jendarmeek asteazken goizean, apirilean Kanboko Herriko Etxean sartu eta han egindako protestekin lotuta. Marieniako lurrekin ez espekulatzea eskatu zuten laborari eta ekintzaileek ekintza hartan.
Ekolurrak irailaren 23a, Europar Batasuneko Nekazaritza Ekologikoaren Eguna, aprobetxatu du tresna berria aurkezteko. Elikagai ekologikoak kontsumitzeko erraztasunak eman nahi dizkie herritarrei, Sareko bilatzailearekin: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ekoizle ekologikoen 269... [+]
Hemen gatoz, atzera ere, hausnarra berritzera. Edo behintzat saiatzera. Edo horrekin amestera. Ez dakit, ordea, berritik zer izango dugun; izan ere, antza, munduak lehengo lepotik burua jarraitzen du. Barkatu okerra: gizakiok jarraitzen dugu lehengo lepotik.
Plastikoan bilduta saltzen dizkigute zuritutako sagarra, mandarina, ahuakatea eta abar. Eta ez gaitu lotsagorritzen.