Terra futura feria iragan da Florentzian maiatzaren 17-19an. Bertze ekonomia baten aldeko hainbat esperientzia bilduak ziren, italiar modura, kaos koloretsu batean: anarkistak, ekologistak, bakezaleak, mafiaren kontrakoak, Caritas-ak, sindikatak, administrazioneak, budistak, Zazpigarren Eguneko Eliza Adventista, bidezko merkataritza, baita batere bidezkoak ez ziren saltzaile oportunista parrasta bat. Norat haize, harat aise.
Antolatzaile nagusia zen Banca Etica, bidezko finantza egitura. Laborariek ere bazuten beren lekua. Confederazione altragricoltura erakundeak eta AIAB Toscanak (laborantza biologikoa) antolatua zuten mahai inguru bat “kendu zuen eskuak gure lurretik: ekoizteko eskubidea eta lurraldearen geriza” lemapean.
Laborari siziliar batek aipatu zuen Vittoria herriko (Ragusa) lur okupatze mugimendua, laborarien espulsioen salatzeko. Soccorso contadino (laborarien sokorria) egitura abiatu zuten 2011an laborariek saltegi handiengandik jasaten zituzten presioen salatzeko. “Questo, a casa mia, si chiama Mafia” : “gure etxean, horri Mafia deritzogu”. Elkarteak laguntzen ditu zorrez itoak diren laborariak lege aholkularitzan, haien eskubideak gerizatuz eta lur saltze-antxeren aurka mobilizatuz.
Ondotik mintzatu da Toscanako bio laborari bat. Toscanan ere jasaten dituztela bortitzkeriak, Sizilian baino molde ezkutuagoan bada ere: bankuen presioa, espekulazioa, banaketa handiaren logika eta etxalde ttipien desagertzea. Eta beti saltzearena : “Bio-rat banoa, ados, baina nork konponduko daut salmentaren arazoa?”.
AMAP-en gisako GAS (Gruppo di acquisto solidale) erosle taldeak goraipatu ditu, baina erranez sinbolikoak baizik ez direla merkatu mailan. Erabaki politikoak dira behar. Aipatzen ditu ere Toscanako GAT (Gruppo di acquisto terreni) lurren erosteko elkarteak. Ondotik, Basilicateko laborari bat. GAS-en laguntza ukanik ere, behar izan du laborantza utzi. “Ezin nuen aintzina segitzen ahal zuzenki jokatuz” dio nigarra begian. “Laborari hau hil dute” dio berriz arestiko sizialiarrak “Mezzogiorno-an bio egiten hasi zen lehena zen. Gure erantzuna : lurren okupatzea eta laborariaren sokorria”.
Vittoria-ko itsas udare (alberjinia) ekoizle batek hitza hartzen du. Auzoko saltegian ikusi zituen Espainiatik jinikako barazki berak, italianoak balira bezala ekarriak. Salatzen du. Ondorioz, bere banatzaileak ez dio gehiago fitsik manatzen. Salatu duenaren ordezkariak heldu zaizkio etxerat eta 150.000 euro proposatzen salaketaren ukatzearen truke. Ezetz. Delako mozkina aintzina saltzen segitzen dute. Berriz salatzen ditu. Orduan dira mehatxuak hasten, lehenik telefonoz eta gero bertzela. “Bainan ene burua mirailan behatzen ahal dut, aitak erakutsi daut errespetua zer den. Janariaren errespetua eta ene hurrengoaren errespetua”. Eskualde hartako laborari gehienek amore eman dute. Batek bere buruari su eman dio. 200.000 euro balioko etxeak 10.000 eurotan saltzen dira enkantean.
Azkenik, kontsumitzaile elkarte baten lehendakariak azpimarratu du ez duela terra futura-rik ikusten, baina lur erre bat.
Xehetasunentzat, www.altragricoltura.net webgunea.
Nekazariarentzat baratzea eragozpena besterik ez da. Egungo makina bat nekazari “aurreratuk” horrela pentsatzen du. Bere lanean ez dute baratzerik behar, ezta oilategirik, ezta sagarrondorik, ezta erlauntzarik ere.
Gasteizko Basaldea etxaldean dago kokatuta Soilik nekazaritza birsortzaileko proiektua, Abetxuko auzoan, eta Jaime Garcia, Joseba Vigalondo eta Javier Chaves dira bultzatzaileak. “Lehen sektorean, eredu agroekologikoan inkorporazio berriak bultzatzea da gure helburua,... [+]
Euskal Herriko Laborantza Ganberak hogei urte bete ditu. 2005ean sorturik, bataila anitzetatik pasa da Ainiza-Monjoloseko erakundea. Epaiketak, sustengu kanpainak edota Lurramaren sortzea, gorabehera ainitz izan ditu hogei urtez.
Kriztian Borda hautetsi ohia eta Lurzaindia elkarteko kideak sare sozialetan zabaldu duen bideo baten harira piztu da ika-mika. Arbonan laborantza lurrak "arriskuan" daudela salatu du Bordak, eta jakinarazi du Arbonako Herriko Etxeak bere kirol zelaia Baionako promotore... [+]
Txotx denboraldian eredu ekologikoan ekoiztutako Euskal Sagardoaren eskaintza izango da hainbat sagardotegitan, eta hura bistaratzeko, Jatorri Deiturak eta ENEEK-Ekolurrak kupeletan paratzeko euskarria aurkeztu dute.
Lurraren alde borrokan dabilen orok begi onez hartu du Frantziako Legebiltzarrak laborantza lurren babesteko lege-proposamenaren alde bozkatu izana. Peio Dufau diputatu abertzaleak aurkezturiko testua da, eta politikoa eta sentimentala juntaturik, hemizikloan Arbonako okupazioa,... [+]
203 diputatu alde eta hiru aurka agertu dira martxoaren 11 gauean egin bozketan. Higiezinen agentziak haserre agertu dira, eta bi salaketa aurkeztu ditu FAIN Frantziako Higiezinen Federazio Nazionalak Europako Batzordean. Bata, lege-proposamenari esker botere gehiago jasoko... [+]
Laborantzaren Orientazio Legea pasa den astean ofizialki onartu du Frantziako Parlamentuak. Ostegunean Senatutik pasa da azken aldikoz. Iazko laborarien mobilizazioen ondotik, aldarrikapenei erantzuteko xedea du lege horrek. Aldiz, ingurumenaren aldeko elkarteek azkarki salatzen... [+]
Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.
Mauleko Euskalduna ostatuak urteak daramatza Zuberoako etxe ekoizle txikien produktuekin lanean, eta hiriburuko ostatu parean eraikin bat erosi zutenean proposamena egin zien laborari horiei berei: zergatik ez ireki hurbileko ekoizleen saltokia bertan? “Motibatuta zegoen... [+]
Gasteizko protestak Trebiñu eta Araba elkarteek deitu dituzte, Tafallakoak Semilla y Belarra elkarteak eta Baionakoak 'Pirinio mendikateko laborariek’. Denek salatu dute Mercosur merkataritza akordioaren ondoriozko konpetentzia, eta erregaien zerga gehiegizkoak.
Otsailaren 6 honetan zenbatu dituzte departamenduko laborantza ganberarako bozak. Biarnoa eta Ipar Euskal Herria biltzen dituen departamenduan lehen indarra izaten segitzen du agroindustriaren sustatzailea den FDSEAk baina indarra galdu du: %54tik %46ra pasa da.
Gaur egun, Gazan su-etena dago, eta ez dakigu noiz arte iraungo duen; bitartean, sarraskiak, anexioek, kolonizazioak eta era guztietako giza eskubideen urraketek bere horretan diraute gainerako lurralde okupatuetan. Jarraian irakurriko dituzunak ez dira kasu isolatuak,... [+]
Datorren astean Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeak ospatuko dira Ipar Euskal Herrian. Frantzia mailako FDSEA eta CR sindikatuez gain, ELB Euskal Herriko Laborarien Batasuna aurkezten da, "euskal laborarien defentsa" bermatzeko.
Euskal Herriko Laborantza Ganbera elkartearen hogei urteak ospatu zituzten asteburuan Ainhize-Monjolosen. 2005eko urtarrilaren 15 hartan sortu zuten Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoako laborantzaren garapena –hori bai, iraunkorra eta herrikoia izan nahi duena–... [+]