Azken hamarkadotan euskalgintzan jardun izan dut, dela helduen euskalduntzean AEKn, dela hizkuntza-eskubideen defentsan Behatokian, dela euskararen normalizazioaren alde Euskalgintzaren Kontseiluan. Den-denetan egokitu zait euskalgintza edota herrigintza auzitan jartzen zutenen aldetik izugarriak entzun behar izatea: lehenean, akademia pribatua zela eta egun ez dela beharrezkoa hizkuntza-eskolak edota euskaltegi publikoak daudelako; bigarrenean elkarte “pribatu” batek ez duela zilegitasunik eskubideen diagnostikoa egiteko; hirugarrenean, administrazio publikoen ministerio paraleloa eraiki nahi zela... Halere, errealitateak beste zerbait zekarren, izan ere, hirurek jarraitzen dute euskararen normalizazio-prozesuan eragiten oso osasuntsu.
Duela urte bat, bizitzan beste norabide bat hartu eta ikastolen mugimenduan lanean hasi nintzen. Eta, hemen ere mamu hori egon badagoela azalean sentitu dut: ikastolek gaur egun ez dute funtziorik betetzen. Eta harritu ez ezik, kezkatu ere egiten nau horrek.
Aturritik Ebrora zabaltzen den gure herrian, edo behinik behin neronek herritzat hartzen dudan lur-eremuan, egun ez dugu herri mailako hezkuntza-sistemarik. Finean, bi estaturen mende gaude, eta horietako batean bi autonomia-erkidegotan banatutako herria da gurea. Horrek, nola ez, zaildu edota ezinezko egiten du hezkuntza-sistema nazionala ardaztea. Are gehiago, botere publikoetan unean uneko alderdien interesen araberako hezkuntza-politikak izaten direnean.
Egiari zor, ez dut inolako zalantzarik hezkuntza-sistema publikoetan ere urrats garrantzitsuak egin direla komunitateari esker, irakasle eta guraso konprometituei esker hain zuzen. Eta, bai, nik ez baitut inolako arazorik hor egindako lana azpimarratzeko, zoriontzeko modukoa da.
Eta horrekin batera, Euskal Herrian herrigintzaren tradiziotik sortutako eta Euskal Herrian ardaztutako hezkuntza-egitura nazionala ere badago: Euskal Herriko Ikastolak. Izan ere, Euskal Herrian jakin badakigu administrazioa iristen ez den hainbat eremutara herri-ekimena iritsi izan dela, eta horixe izan dela, eta badela, aurrera egiteko aukera bakarra. Euskal Herria ez da Madril, Kantabria edo Normandia. Estatua ukatua duen lurraldea gara eta horrek bereizgarri asko dakartza geurera. Ezin da euskal hezkuntza sistemaren inguruko hausnarketarik egin abiapuntu horretatik ez bada.
Egun dagoen hezkuntza-sare nazionala da ikastolena, Euskal Herria bere osotasunean egituratzen duen bakarra. Dena dela, hori horrela izateko ez da nahikoa Lapurdin, Nafarroa Garaian edo Zuberoan ikastolak egotea. Nazionala da zazpi herrialdeetan lan egiten duelako, eta Euskal Herria ardatz lan egiten duelako, bere ekarpena Euskal Herriari egiten diolako, euskalgintzako beste hainbat eragilek bezala (UEU, AEK, Topagunea, Kontseilua…). Eta, noski, horrek erantzukizunak eta betebeharrak dakarzkigu ikastoloi.
Egun dagoen hezkuntza-sare nazionala da ikastolena, Euskal Herria bere osotasunean egituratzen duen bakarra. Dena dela, hori horrela izateko ez da nahikoa Lapurdin, Nafarroa Garaian edo Zuberoan ikastolak egotea
Eta, gainera, herritarrenak gara ikastolak. Ikastolen titularrak herritarrak gara: familiak eta langileak. Seme-alabak ikastolan eskolaratzea edota ikastola batean lan egitea erabaki duten familia eta langile guztiak gara ikastola. Gainera, horrek gure autonomia bermatzen du, nolabaiteko burujabetza eskaintzen digu. Autonomia horri esker, hezkuntza-sare nazional izateak dakartzan erantzukizunei erantzuten diegu. Murgiltze-ereduaren aitzindariak izateaz gain, egun, maila nazionalean jarraitzen dugu lantzen ikasle euskaldun aktiboak nola lortu. Autonomia horri esker digitalki burujabeak izan nahi dugula erabaki dezakegu, eta erabaki dugu. Ezin ahaztu, ikastolon autonomiak ekarri dutela euskal curriculuma ardatz duen ikasmateriala sortzea. Are gehiago, sortzeaz gain Euskal Herriko edozein ikastetxeri eskaintzea erabaki dugu. Izan ere, gure bokazioa ez da guk sortutakoa geuretzat gordetzea, ekarpen gisa irudikatu izan dugu. Horrekin batera, geure buruaren jabe izateak herri honetarako ezinbestekoak diren proiektuak bultzatzeko aukera ematen digu. Izan kontsumo energetikoa helburu duen Goienerrekin kontratatzea, izan gure jangeletan Errigorako produktuak kontsumitzea… Zerrenda luzea osatu genezakeen.
Bestalde, Euskal Herri mailako sistema izateak izaera komunitarioa izatea eragin digu, bai elkartasunerako bide eman ere. Beka-sistema propioak ezartzeko determinazioa izan dugu eta horrela, daukanak ordaindutakoarekin guztiok baliatzeko bideak ezartzen ditugu. Elkartasun Kutxaren bidez, guztion baliabideekin, zailak diren lurraldeetan euskarazko eskaintza mantentzea lortzen dugu. Berriki suak erabat kiskali duen Donamartirin kokatua den Arberoako Ikastola ere elkartasun kolektiboaren bidez berreraikiko dugu. Eta, nola ez, ikastoletako kideok herrigintzako beste hainbat proiektu laguntzen jarraituko dugu, dela ekonomikoki, dela parte hartze zuzenaren bidez: Bizipoza, Errigora, Euskalgintzaren Kontseilua… Horrela ulertzen dugu ikastoletan elkartasuna: daukanak ez daukanarekin partekatzea eta herria geure ekarpenen bidez eraikitzea.
Eta arazorik ez dago ajeak ere baditugula aitortzeko. Badaukagu zer hobetu eta zer zuzendu. Ez gara inozoak, ez eta autonkonplazienteak ere. Udaberri honetan egin dugu geure Zazpigarren Batzarra, eta hobetzeko eremu asko identifikatu eta planifikatu ditugu; bai eta etorkizuneko Euskal Herria eraikitzeko lan-ildo berriak ere. Poltsikoak bete lan ditugu nahi dugun hori izatera iristeko.
Herri batek hezkuntza-sistema sendoa behar du, are gehiago, egoera gutxituan duen hizkuntza bat baldin badu, edota instituzionalki erabat zatituta baldin badago. Bere sorreratik ikastolen mugimenduak hori izan du helburu: muga guztiak gaindituz, Euskal Herriko hezkuntza sistema eraikitzea. Horixe egin dugu azken hamarkadotan eta konpromiso horrekin jarraituko dugu hurrengoetan ere Euskal Herriko Ikastolak osatzen dugun 114 ikastolok, gure hezkuntza-sistemak, oraindik, ikastolen beharra duelako.
Paul Bilbao Sarria, Gasteizko Armentia ikastolako zuzendaria
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Lan aste laburragoak ezartzeko politika orokorra ekarriko du 2025 urteak, enpresentzako kontratazio berrietarako kostu txikiak eta lan harremanetarako aldaketa norabide eraginkorra ekarriz.
Espainiako gobernu akordioa betetzeko helburuarekin, lanaldia astean 37,5 ordutara... [+]
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]
Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]
Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.
Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]
Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.
Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]
Gaur, urtarrilak 21, gure oraintsuko historiaren efemeride interesgarri bat gogora ekartzeko eta hari buruz hausnartzeko eguna dugu. 50 urte bete dira Potasas de Navarra enpresako 47 langilek itxialdia amaitu zutenetik. Hamabost egun iraun zuen itxialdi horrek eta greba orokorra... [+]
Duela aste pare bat Norvegiako zenbait datu plazaratu ziren. Ipar Europako herrialde hartan auto elektrikoak nagusitu dira, eta Tesla marka dute salduena; energia birziklagarriaz sortutakoa omen da han kontsumitzen denaren %90. Aldiz, Norvegiako enpresa publikoek ez dute inolako... [+]
Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.
Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]
Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]
Asteartean eman zuten jakitera bost gazte lapurtarren kontrako sententzia. Hamabost hilabeteko espetxe zigorra gibelapenaz bi gazteri, 500 euroko isun banarekin; 140 orduko lan behartua eta 500 euroko isun bana beste bi gazteri; eta, azkenik, 1.700 euroko isuna beste... [+]
Lehengo batean, The Wire telesail sonatua berrikusten ari nintzela, etsipena gogora ekarri zidan eszena bat heldu zen. Bertan, The Baltimore Sun egunkariaren zuzendaritzak langileak bildu eta datozen aldaketei buruz ohartarazten die; hau da, kaleratzeez eta distira gutxiagoko... [+]
Bizi dugun kultura kontsumistak, erabiltzaile oro agintzen du gozamen neurrigabera. Slavoj Zizek dioen eran, Goza ezazu zure fetitxea, hiper-modernitatearen agindu ozena bihurtu da. Fetitxearen lekua betetzeko dauden gailu teknologikoen bidez gauzatzen baita egungo gozamena... [+]
Mamu batek zeharkatzen ditu sukaldeak: Karlosen mamuak.
Karlos ez da aurkeztu Master Chef Celebrity lehiaketara. Bere sukaldaritza-ondarea aztertuta, oso argi dauka ez duela lehiakideen aukeraketa gaindituko. Izan ere, hedabide eta gastronomiaren akademiaren ateak itxita izan... [+]
Euskadiko Selekzioa lortzea, ezbairik gabe, lorpen historikoa izan da. Baina horretan geratzen bada, euskaldun askorentzat –ni barne, nafarra bainaiz– egunik ilunena eta tristeena izango da. Lehenengo egunetako poza eta berotasuna gozatu ondoren, itzul gaitezen... [+]