Ostegun goizean udaltzaingoak gizon bat atxilotu du emakume bati sexu erasoa egiteagatik. Larunbat gaueko sexu erasoagatik atxilotutako gizona espetxeratu du Gasteizko epaileak. Espainiako Poliziak Bilboko talde bortxaketaren harira behin behinean aske geratu ziren lau gazteak atxilotu eta identifikatu ditu, kanporatze aginduak irekitzeko.
Erasoen aurkako protokoloa bigarren aldiz aktibatu du Gasteizko mugimendu feministak jaietan. Ostegun arratsaldean kontzentrazioa antolatu dute kolektibo feministek, bigarren aldiz jarraian. Ostegun goizean jaietako laugarren erasoa ezagutu zen. Udaltzaingoak 34 urteko gizon bat atxilotu zuen goizeko 7ak aldera hiriko erdialdean, 30 urteko emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta. Jaietan ezagutarazi den laugarren erasoa da.
Lehendabizikoa larunbat gauean gertatutakoa izan zen. Gizon batek emakume bati sexu erasoa egin zion Gasteizko aldirietako gasolindegi batean. Emakumeak aurre egin eta erasotzaileak ihes egin zuen. Asteartean atxilotu zuen Poliziak. Ostegunean epaile aurrean deklaratu, eta espetxeratu egin du epaileak, sexu erasoa egiten saiatu izana leporatuta.
Blusen kuadrillako kide ohien oharra
Asteazkenean mezu matxistak erakutsi zituen Mozkorraldi kuadrillak pankarta batzuetan. Ostegun arratsaldean, kuadrillako zenbait “kide ohik” oharra bidali dute komunikabideetara. "Kuadrillari eman zaion erantzun soziala ulertzen dugu", adierazi dute. Juntaren aurka egin dute, mezuak ateratzeko erabakia harena izan zela eta juntatik kanpo inork ezer ez zekiela ziurtatuz: "Abisu bakarra hiru pankarta berri gehituko zirela izan zen, baina edukiaz ohartarazi gabe". Zuzendaritzak "iraindu eta erabili" dituela salatu dute. Ordu batzuk lehenago, kuadrillarekin aritzen den txarangak ez zuela gehiagotan egingo adierazi zuen.
Kanporatze agindua Bilboko lau ustezko erasotzaileei
Espainiako Poliziak Bilboko talde bortxaketagatik behin behinean eta kargupean aske geratu ziren lau gazteak atxilotu ditu ostegunean. Egunero epaitegira sinatzera joaten badira ere, Abandoko geltokiaren inguruan atxilotu dituzte. Poliziak adierazi du euren egoera administratiboa zein den ezagutzeko egin dituela atxiloketak. Ordu batzuren ondoren aske geratu dira. Europa Press berri agentziak zabaldu duenaren arabera, lau gazteak Espainiatik kanporatzeko izapideak hasi ditu Espainiako Poliziak.
Ostegun gauean emakume bat bortxatzea egotzita atxilotu zuten gizon bat larunbatean. Gizona kasua argitu arte zaintzapean dago. Mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean 18:30ean, Baionako Herriko Etxean, eta horren erantzukizuna azpimarratu du.
Hamaika eraso Uztaritzeko (Lapurdi) San Frantses Xabierko ikastetxe katolikoan gertatu ziren, beste biak Domintxaineko (Zuberoa) ikastetxe katolikoan eta Angeluko (Lapurdi) San Josepe ikastetxe publikoan. Uztaritzeko ikastetxean ikasitako bost gizonek beren testigantzak eman... [+]
Prentsaurrekoa eskaini dute ostegun honetan Marc Aillet Baionako apezpikuak, elizbarrutiko hezkuntza katolikoko zuzendari Vincent Destaisek eta Betharramgo biktimen entzuteko egiturako partaideetarikoa den Laurent Bacho apaizak. Hitza hartzera zihoazela, momentua moztu die... [+]
11 adin txikikori sexu erasoak egiteagatik 85 urteko kartzela zigorra galdegin du Gipuzkoako fiskaltzak. Astelehenean hasi da epaiketa eta gutxienez martxoaren 21era arte luzatuko da.
Elizak 23 kasu ditu onarturik Nafarroa Garaian. Haiek "ekonomikoki, psikologikoki eta espiritualki laguntzeko" konpromisoa adierazi du Iruñeko artzapezpikuak.
15 urteko emakume bati egin dio eraso Izarra klubean jarduten zuen pilota entrenatzaile batek.
Lestelle-Betharramgo (Biarno) ikastetxe katolikoko indarkeria eta bortxaketa kasuen salaketek beste ikastetxe katoliko batzuen gainean jarri du fokua. Ipar Euskal Herriari dagokionez, Uztaritzeko San Frantses Xabier kolegioan pairaturiko indarkeria kasuak azaleratu dira... [+]
Neska adingabeari sexu abusuak era jarraituan egin zizkiola frogatutzat jo du Bizkaiko Lurralde Auzitegiak.
1989tik 2014ra, Frantzia mendebaldeko hainbat ospitaletan egindako erasoengatik epaituko dute. 74 urte ditu Joel Le Scouarnec zirujau ohiak, eta espetxean dago beste lau sexu eraso kasurengatik.
Lau mila karaktere ditut kontatu behar dudana kontatzeko. Esan behar ditut gauzak argi, zehatz, soil, eta ahalko banu polit, elegante, egoki. Baga, biga, higa. Milimetrikoki neurtu beharra dut, erregelaz markatu agitazioa non amaitzen den eta propaganda non hasi. Literarioki,... [+]
Lau urteko kartzela zigorra, zazpi urteko inhabilitazioa eta hiru urtez 12 urteko biktimarengandik urruntzeko agindua eman du Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak. Neskari 6.000 euro ere ordaindu beharko dizkio erasotzaileak kalte-ordainetan.
Gertatutakoak ez direla kasualitatea azpimarratu dute. Unibertsitateko eremuetan indarkeria matxista gertatzen dela azaldu dute, eta arazoa sistematikoa dela. Protokolo bat eskatu dute erasotuak babesteko. Erasotzaileak inpunitate osoarekin jokatu duela salatu dute.
EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".
Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]
Getxoko Epaitegiak Europa ikastetxeko 4 urteko haurren kasua artxibatu izanaren berri izan dugu aste honetan. Horrek zera galdetzera garamatza: instantzia judizialak, polizialak… prest al daude haurren eskaerei erantzuteko? Benetan babesten al dira gure adingabeak... [+]