Garraio publikoak erdi prezioan jarraituko du datorren urtean ere, Espainiako Gobernuak bere hobarien parteari eutsiko diola iragarri ostean.
EAJk eta PSE-EEk, azkenean, EH Bilduren azken urteotako eskarietako bat bere egin eta konplitu egingo dute: 12 urtetik beherakoentzat doan izango da garraio publikoa Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Bideragarritasunik gabeko proposamena zela esan zuten aurreko legegintzaldian EAJk eta PSE-EEk.
2022ko urriaren 6ko plenoan, EH Bilduko Unai Fernandez de Betoño legebiltzarkideak egin zuen legez besteko proposamena, eta PSE-EEko legebiltzarkide eta egungo Eusko Legebiltzarreko lehen lehendakariorde Susana Corcuerak zera erantzun zion Fernandez de Betoñori: "Guztiontzako kafeak ez du balio [neurria orokorra ez izatea proposatzen zuen, baizik eta erabileraren araberakoa], hori ez baita bidezkoena. 12 urteetan jar dezakezue langa, hezkuntza-ziklo bat orduan amaitzen delako. Edo 16 urteetan, derrigorrezko hezkuntza orduan amaitzen delako. Edo beste edozein langa jar dezakezue (...) Edozein aitzakia jar dezakezue, baina hau ezin da burutazioen feria bat bilakatu". [Hemen irakur daiteke Fernandez de Betoñoren jatorrizko proposamena eta hitzaldia 23. orrian, eta Corcueraren erantzuna 28. orritik aitzina]
Guztientzako kafea ez zela posible zioen Corcuera legebiltzarkide sozialistak, hain justu ere Espainiako Gobernuak, PSOEk, Renfe tren zerbitzua dohainik ipini zuenean 2022ko irailaren 1etik aurrera, urte eta erdiz.
2022ko urriaren 6ko pleno hartan, EAJk eta PSE-EEk ezezkoa eman zioten EH Bilduren proposamenari, eta ñabardura hauek zituen testua onartutako testuak: garraio publikoaren erabilera sustatu eta bultzatuko da, etxeko ekonomiei lagunduta, eta doakoa izatera heldu ahal izango da 12 urtera arteko erabiltzaileen eta kolektibo kalteberenen kasuan.
Susana García Chueca egungo Mugikortasun sailburuak, PSE-EEkoak, pleno hartan EH Bilduk proposatu zuena aipatu gabe, gogora ekarri du EAJk eta PSE-EEk onarturiko testua, garraio publikoa "sustatu eta bultzatu" nahiaren konpromisoa.
2025ean, 12 urtera artekoek doan
Gaur egunera itzulita, joan berri den abenduaren 23an eginiko batzarrean, EAEko Garraio Agintaritzak erabaki du 6 urtetik 12ra igotzea doakotasun-langa, Imanol Pradales buru duen Eusko Jaurlaritzak hitzeman bezalaxe ikasturte politikoaren hasieran.
Hala egingo da, doan izango dute garraio publikoa 12 urtera arteko haurrek, bai behintzat Garraio Agintaritzaren menpeko garraiobideetan, Euskotrenen –tranbia ere Euskotrenek kudeatzen du– eta Bilboko Metroan. Lurralde bakoitzeko garraio agintaritzek erabaki beharko dituzte beraien ardurapeko zerbitzuetan. Alavabus, Bizkaibus eta Lurraldebusen, besteak beste, ikusteko dago zer egingo duten, baina aurrera egitea espero da.
Gaur egun, 6 urte bete arteko haurrek soilik dute doan garraio publikoa; Gasteizko Tuvisa hiri-autobusa zen salbuespena, bertako udalak hala erabakita, langa 12ra igota baitzegoen.
Garraio Agintaritzak onartu duen doakotasunaz gozatzeko, 6tik 12 urtera arteko adingabeek txartel pertsonalizatua eskuratu beharko dute behin Gabonetako jaiegunak igarotzean. Otsailaz geroztik ipiniko da indarrean neurria.
Gainontzekoek, erdi prezioan
Espainiako Gobernuak bezalaxe, Eusko Jaurlaritzak ere eutsi egingo dio garraio publikoko hobarien bere parteari. Espainiako Estatuak ordaintzen du %30eko deskontua, eta EAEko erakundeek ipintzen dute beste %20a, hala, erdi prezioan geratzeko bidaia –%10 jartzen du Jaurlaritzak eta %10 diputazioek eta udalek–.
2022tik dago indarrean Espainiako Gobernuaren deskontu-politika hau. Renfe tren zerbitzua doan ipini zuten, eta Jaurlaritzak bere burua behartuta ikusi zuen deskontuak aplikatzera, bestela "lehia desleiala" zelakoan. Pedro Sánchezi segika aritu dira jeltzaleak garraio publikoaren eztabaidan, luzamenduetan arituta, eta azken bi urteotan, azaro eta abenduan, EAJ gogoz kontra sumatu da, bereziki iaz.
Gipuzkoako Foru Aldundiak Avanza enpresarekin duen kontratua amaitzear denean, hura ez luzatzeko eta “zerbitzuan hobekuntzak” jasoko dituen kontratu berria onartzeko eskatu diote Debagoieneko alkateek.
Japonian auto (pribatu) bat izateko aparkaleku (pribatu) bat izatea derrigorrezkoa da. Neurria polemikoa iruditu dakiguke, hemengo araudiak (hemengo balore sistemak) autoaren gordailua publikoa den espazioak hartzea onartzen duelako. Hau da: arazoa publikotasunaren... [+]
Mugitzeko eta ibiltzeko zailtasunak dituzten 5 urteko bi ikasleri asteroko baso-eskola saioa egokitu zaie Irungo ikastetxean: muga eta beldur artean hasitako erronkak onura, garapen eta ikasketa handiak izan ditu. "Oso babestuta dauden ikasleak dira eta basoan aske uzteak... [+]
Iruñeak bat egiten du irailaren 16tik 22ra egingo den Mugikortasunaren Europako Astearekin, mugikortasun iraunkorra eta espazio publiko partekatuari buruzko hausnarketa sustatzeko diseinatutako jardueraz betetako programa batekin. "Konbinatu eta mugitu"... [+]
2022an baino 12 milioi ordainketa gehiago egin ziren, eta inoizko datu hoberenak lortu ditu 2023an. Gipuzkoan bizi diren emakumeak izan ziren Mugi sistema gehien erabili zutenak, eta gehienbat hiri-autobusen erabilera gailendu zen. Pasaiako txalupako eta Loiuko aireporturako... [+]
Porlanezko patio txikiegiak batetik, errepidez eta autoz jositako eskola-inguruak bestetik, Bilbon ikastetxe askok jasaten duen panorama salatu eta esku hartzeko eskatuz udalera jo du hiriko guraso elkarte andanak, indarrak batuta: “Gurasoak jo eta su ari gara eskoletan... [+]
EH Bilduren helegite baten bidez, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak berriz ireki du Bidegi auziko bi kereiletako bat, AP1 autobidearen Eskoriatza-Arlaban zatiari dagokiona. Pasa den irailean Azpeitiko epaitegiak erabaki zuen kasua behin behinean artxibatzea. Orain, auzitegiak... [+]
Gaueko tren bidaia arruntak desagertu egin ziren duela urte batzuk ia Europa osoan, airezko garraioaren mesedetan. Baina larrialdi klimatikoak hegazkin kutsagarriak alboratzera eraman du jende asko orain, eta ordu txikitako tren sarea berriz ere martxan jarri nahian ari dira... [+]
COVID-19aren pandemiaz geroztik bizikleta gero eta gehiago dabil Parisko bidegorrietan. Trafiko gehien dagoen momentuetan, hiriburuko kale garrantzitsuenetako batzuetan bizikleta gehiago dabil autoak baino, Le Monde egunkarian jasotako... [+]
Martxoaren 22an, Frantziako Tourra hasteko 100 egun falta zirenean, Bilboko San Mames estadioan lur hartu zuen Juan Mari Aburto alkateak. Hainbat lagunek osatutako tropelaren erdian zihoan, Bilbaobizi alokairu-zerbitzuaren logoa zuen bizikleta elektriko gorri batean, erakusteko... [+]
Trantsizio garaian Nafarroa Euskadi da eztarria urratu arte oihukatu genuenok beti begiratu izan diogu begi-zeharka, baina atentzio bereziz, “Komunitatean” gertatzen denari –hala esaten dugu batzuetan; beste batzuetan “Baskongadetan”, are... [+]
Alokatzeko sei auto eman ditu eskuragarri AUPA kooperatibak Baionan, Angelun eta laster Miarritzen.