60.000 hiztun ditu Eskozia iparraldean hitz egiten den gaelerak. 300 urtez hiztunak galtzen joan arren, giro politikoa aldeko den honetan, hiztunak ez galtzea lortu dute lehen aldiz. Inverness herrian iaz ireki zuten gaeleraz soilik irakasten den eskola eta bertako zuzendariarekin hitz egiteaz gain, Bòrd na Gàidhlig taldeko buruarekin ere mintzatu da Lander Arbelaitz ARGIAko kazetaria. Elkarrizketa horien pasarteak bildu ditugu bideo horretan.
Bideoa Eskozia izeneko webgune berezian ikus dezakezue. Lander Arbelaitzek herrialde horretara egindako bidaiaren berri emango digu kanal horretan, uztailaren 2ra bitartean. Erreportajeak, egunez eguneko kronikak, lotura interesgarriak, bi bideo eta diaporama bat jasoko ditugu bertan.
Eskozian gaelikoak bizi duen egoera kezkagarria jarri du mahai gainean ikerketa batek. Etxean ez da apenas gaelikoz hitz egiten, nerabeek ez dute erabiltzen eta Eskozia mendebaldeko irletan sakabanatuta dauden adineko batzuek baino ez darabilte. Hizkuntza politika aldatu behar... [+]
Ingelesa jaun eta jabe da Eskoziako jendartean. Hala ere, bi hizkuntza propio ditu herrialdeak: Eskoziera, jatorri germanikoa duena, eta gaelikoa, zelta. Azken honetan aditua da Rob Dunbar Edinburgoko Unibertsitateko irakaslea.