Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.
Modu askotako bideojokoak daude; esate baterako, Super Mario Bros, Fornite, Candy Crush saga edota Egunean Behin. Batzuk ageriago, beste batzuk oharkabeago, baina denak bideojokoak dira. Merkatu azterketak egiten dituen Ipsos enpresak egindako Bideojokoen merkatuaren joerak: EU5&Espainian ikerketaren arabera, Espainiako Estatuan 22 milioi pertsonek kontsumitzen dituzte bideojokoak. Horrez gain, batez beste zortzi ordu eta hamaika minutu aritzen dira astean. 2023an baino hogeita zortzi minutu gehiago eta bi miloi erabiltzaile gehiago. Gainera, ondorioztatu dute erabilera handitu egin dela, batez ere 35 eta 64 urtekoen artean. “Bideojokoez hitz egiten dugunean ematen du nerabeez ari garela soilik, baina helduok ere jokatzen dugu”, esan du Julen Linazarosok, Macsonrisas-eko kideak.
Gauza askoren artean, heziketa digitalaren inguruko hitzaldiak ematen ditu Linazasorok. Berriki, Arizkunen (Nafarroa) izan da osasun mentalaz eta pantailez mintzatzen: “Pantailak hainbeste sartu dira gure bizitzan, normaltzat hartzen dugula egunero bi edo hiru ordu pasatzea pantailen aurrean aisialdian. Jende askok dauka arazo hau eta badirudi normala dela, baina orain dela urte batzuetatik, zientziak dio gehiegizko erabilera eta erabilera goiztiarra osasun publikoko arazoak direla”.
"Bideojoko guztiek kasinoen teknikak barneratu dituzte, hori delako dirua irabazteko modurik eraginkorrena"
Linazarosok emandako datuen arabera, munduan bideojokoetan aritzen direnen %4k, hau da, 60 milioi jokalarik, menpekotasuna garatzen dute. Adikzioari lotutako adierazleak honakoak dira: beti bideojokoetan pentsatzen egotea; abstinentzia sindromea –ez jokatzen aritzeak eragiten duen antsietatea, tristura eta beste–; sentitzea soilik ongi zaudela jokatzen ari zarenean; dopaminarekiko tolerantzia garatzea; gero eta denbora gehiago jokatu nahi izatea; denbora mugatu nahi izatea, baina ez lortzea; beste gauzekin interesa galtzea; lanean edo eskolan kale egitea; eta emozioetatik ihes egiteko jokatzea.
Azaldu duenez, menpekotasuna garatzeko diseinatuta daude, eta gehienak doakoak diren edo diruditen arren, barne erosketak dituzte: “Bideojoko guztiek kasinoen teknikak barneratu dituzte, hori delako dirua irabazteko modurik eraginkorrena”. Bideojokoen kasuan, batzuetan benetako diruarekin ordaindu daitezke gauzak eta beste batzuetan txanpon birtualekin. Hasierako egunetan “ongi” funtzionatzen dute, baina poliki-poliki moteldu egiten dira.
Horren ondorioz, jokoan aurreratu ahal izateko diru erreala edo birtuala sartu behar da: “Diru birtuala sartzeko ordu gehiago jokatu behar dugu adibidez, misio bereziak egiten edo sari-bolen bidez. Bi egun jarraian sartzen bazara sari bat ematen dizute adibidez, zazpi egunez jarraian ari bazara are sari-bola gehiago, eta horrela. Orduan, egunero jokatzera bultzatzen gaituzte”. Beste teknika bat harrapakin-kutxak dira. Kutxa horiek balio ekonomiko zehatz bat daukate, baina ordaintzerakoan, barruan aurkituko duzunak izan dezake ordaindutakoa baino salneurri handiagoa edo txikiagoa: “Hori ez da apustutzat hartzen, apustua izateko aukeren artean 0 aukerak egon behar duelako. Hortaz, legea aldatu ezean, 3 urtetik gorakoen jokoetan horrelako kutxak daude”.
Prebentziorako neurriak
Gaineratu du horrelako jokoek dopamina igoera azkarrak eragiten dituztela. Ikerketen arabera, horrelako estimulazioen gehiegizko esposizioek garunean egitura aldaketak eragiten dituzte. Horrekin batera, dopaminarekiko tolerantzia ere garatu daiteke: “Hasieran sentitzen genuen hori bera lortzeko, gero eta dopamina gehiago behar dugu. Baina aldi berean, burmuinak oreka mantentzeko joera duenez, beste substantzia bat askatzen du euforia jaisteko. Orduan, jokatzen dugunean, dopaminak ez digu hainbeste eragiten, baina beste substantziak bai, eta geroz eta okerrago sentitzen gara. Azkenean, ondo sentiarazteko gaitasuna galdu duen hori behar dugu, bestela okerrago sentitzen garelako”.
Linazarosoren arabera, prebentziorako neurririk eraginkorrena erabilera mugatzea da. Baina horretarako uste du ordu kopuru bat jarri baino egokiagoa dela aisialdiko denboraren araberakoa izatea: “Hiru ordu baditut, eta denbora horretan gauza asko egiten baditut, tartean bidekokoetan aritu, ez dago arazorik. Baina denbora horren erdia baino gehiago igarotzen badut bideojokoetan, gehiegizko erabilera egiten ari naiz”.
Gehiegizko erabilerak lo gabezia, umore aldaketak eta suminkortasuna eragin ditzake eta depresioa areagotu. Pertsona isolatzera eta jokatzen pasatzen duen denboraren pertzepzioa galtzera eraman dezake jokoak. Eta harremanetan ere eragin dezake: “Jokoekiko adikzioa dutenek ez dute unibertsitatea amaitzen, ezkonduta badaude banandu egiten dira, langabezian geratzen dira eta etxeko giroa okertzen da”. Azpimarratu du arazoa areagotzen denean garrantzitsua dela laguntza profesionala eskatzea: “Alde batetik, denbora asko jokatzera eraman gaituzten gauzak lantzeko. Bestetik, garatu dugun menpekotasunari aurre egiteko”.
Threes! edo 2048 klasikoen bertsioa prestatu dute Julen Irazokik eta Ibai Aizpuruak, Mikel Dale musikagilearekin batera. Android-en doan deskarga dezakegu euskarazko bideojokoa.
Jokoteknia Bideojokoen Euskal Jardunaldiaren zazpigarren edizioa azaroaren 9an (larunbata) egingo da Bilbon, Euskararen Etxean, 09:45etik 13:00etara. Jokoteknia jardunaldietan euskal bideojokogintza industriako aditu eta jokalariak batera jarri ohi... [+]
Nerabe batek mugikor, tablet eta pantailei ematen dien erabileran eragin handienetakoa gurasoak direla frogatu du ikerketa batek. Alegia, nahiz eta adin horretan gurasoenganako distantzia bilatu ohi den, pantailekiko garatuko duen harremanean gurasoak oraindik ere eredu direla... [+]
Haur eta gazteek duten pantaila kontsumoarekiko kezka nagusi den garaiotan, fokua helduongan jarri eta familia guztiarentzako gomendio baliagarriak bidali dituzte Zurriola ikastolatik, pantailek ez ditzaten udako oporrak baldintzatu.
11-16 urte bitarteko gazteen %23ak dio etxean ez dietela inongo kontrolik ez araurik ezartzen, mugikorraren, bideo-jokoen edo bestelako teknologiaren erabilerari lotuta. Nafarroako Ikastolen Elkarteak egindako ikerketaren emaitzetako bat da: “Gazteak digitalki hezten ari... [+]
Oso ona iruditzen zait Soraluzeko “Jaso burua” ekimena, ezinbesteko kontzientziazioa bultzatzen baitu. Lehen Hezkuntzako umeen gurasoontzako hitzaldian izan nintzen joan den astean. Seme nagusia LHn zegoela, pantailen (eta pantailen edukien) erabileraren inguruko... [+]
Game Erauntsiak, 2022ko jokoekin egin zuen bezala, 2023ko bideojoko onena aukeratzeko bozketa jarri zuen martxan Gabonetan, eta joan den astean jakinarazi zituzten emaitzak. Baldur’s Gate izendatu dute urteko joko onena zaletuek, baina guri gehiago interesatuko zaizkigu [+]
Euskal Game Jam ekimenaren helburua da bi egunez bideojoko sortzaile euskaldun hasiberriak zein profesionalak biltzea, "euren abileziak agerian jarri eta harremanak sortzeko", Zomorro Studio, Game Erauntsia eta EHU eragile antolatzaileek azaldu dutenez. Azaroaren 17tik... [+]
Lehen eta Bigarren hezkuntzako ikasleek duten pantaila kontsumo, ohitura eta praktikak aztertuta, "gure ustez, familiek ez dakite nerabeek zer egiten duten mundu digitalean", diote macsonrisas-eko hezitzaile digitalek. Hego Euskal Herriko ikasleekin joan den... [+]
Bideojoko berri bat aurkeztu du, esku-pilota diziplina batean oinarrituta dagoena. Munduko zazpi frontoi agertuko dira, haietako bat, Euskal Herriko bakarra, Bilbokoa.
Bi amaren kezkak abiatu zuen prozesua Usurbilgo Udarregi ikastolan: zein adinetan erosi smartphonea seme-alabei? Ikastetxeko guraso elkarteak proiektu mamitsua garatu du ordutik, gaiaren inguruan ikasleak eta gurasoak formatzeko. Horrez gain, hiru hilero negoziatzen dute... [+]
Seme-alabei smartphonea goizegi erosi nahi ez dieten familietan, “presioa hain da handia, herri batzuetan benetako bazterketa arriskuak detektatzen hasi garela” mugikorra ez duen haurrarekiko. Lehen Hezkuntzako gurasoen artean, ikasgela edo maila bakoitzean familiak... [+]
“Barraka” abentura bideo-joko umoretsua garatzeko urtebete izango du Ibai Aizpurua diseinatzaile eta programatzaile irundarrak. Horretarako 15.000 euroko laguntza irabazi du Durangoko Azokaren laugarren sormen bekan.
PC-ko bertsioko testu eta ezaugarriak euskaratu ditu euskal bideojokozaleen elkarteak. Android-eko bertsioa ere itzuli daiteke, baina hainbat muga ezartzen dizkio.
Azkue Fundazioak eta Game Erauntsiak elkarlanean antolatuta, Jokoteknia biltzarraren 4. edizioa Bilboko Euskararen Etxean (San Inazio auzoan) izango da, azaroaren 6an (larunbatez, goizez). Jokoteknia egiten da euskara eta bideo-jokoak uztartzeko, euskal jokozaleen... [+]