Bideo batzuen faltsutasuna markatzen hasi da Facebook Espainian

  • Santiago Abascal Vox alderdiko politikari arabarraren Facebook-eko orrian ikusi dugu kasua, baina beste batzuk ere gertatzen ari direla ere jakin dugu: bideo bateko edukia faltsua bada, Facebook-ek ez du ezabatzen, baina "gortina" bat ezartzen dio faltsutasunaren berri emanez.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko urtarrilaren 09an - 09:18
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Fact-Check izeneko prozesu bat ezarri zuen iaz Facebook-ek, eta Espainian bi erakunderekin egin du akordioa eduki faltsua detektatzeko: Maldita.es eta Newtral taldeak. Baliteke iaz ere hastea Espainian aplikazio praktikoa, baina badirudi 2020 honetan areagotu egin dutela kontrola.

Erakunde horietako batek eduki bat okerra dela zertifikatzen badu, nolabait informazioa iristen da Facebook-era eta han marka hori ezartzen zaion bideoari. Horixe da une honetan Abascaleko hormako eduki honi (une honetan, asteazkena 15.30etan, sarean dago, ikusiko dugu aurrerago) gertatzen zaiona. Bideoa ikusteko aukera hor dago, dena dela. Edukia ezabatzekotan, Abascalek berak egin beharko du.

Izatez, bideoa ez da faltsua (Madrilen grabatu zen, Espainiako Kongresuan, urtarrilaren 5ean), baina bai bere interpretazioa: Mertxe Aizpurua EH Bilduko parlamentaria Kongresuko hizlarien tokian dago, eta PSOEko parlamentariak txaloka ari dira. Baina izenburuan eta mozketa zehatzean dago tranpa: Aizpurua irainez eta zalapartaz eten zuten horietako batean, Kongresuko presidenteak, Meritxell Batet sozialistak, hitza hartu zuen errespetua eskatzeko, eta horri egin zioten txalo sozialistek.

Hortaz, okerra da interpretazioa sozialistek Bilduri txalo egin ziotela, hori da Maldita.es erakundeak ateratako konklusioa. Maldita.es sortu da Interneten indarra hartzen joan diren bi ekimenen harira, Maldito Bulo (gezurrak salatzekoa) eta Maldita Hemeroteca, politikariei iraganean esanak gogorarazten dizkiena.

Maldita.es taldeaz gain, Facebook-ek Newtral taldea ere zertifikatua dauka Espainian salaketa hauek egiteko. Newtral Ana Pastor kazetari espainiarrak (La Sexta telebista kateko aurkezle ezaguna) sortu zuen 2018an. Gure aburuz, ikuspegi espainola dute erakunde hauek, eta euskarazko albisterik analisatzeko gaitasunik dutenik ere ez dugu uste. Ikuspegi politikoaren adibide gisa, hara Newtralek "analisatu" zuen baieztapen bat, iazko azaroko hauteskunde kanpainakoa: Pablo Iglesias Podemos-eko politikariak esan zuen Espainiak lotsarik gabe identifikatu beharko lukeela bere identitatea "estatu plurinazional" bezala, "Europan beste batzuk diren bezala, hala nola Erresuma Batua ala Suitza". Nonbait, Newtralek aztertzekotzat jo zuen ea "egiazkoa" den estatu horien plurinazionaltasuna, eta iritzi akademikoekin jantzitako azterketa hau argitaratu zuen: ezertxo ere esaten ez duen pieza bat, ondo irakurtzen baduzue.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Facebook
2025-02-11 | Sustatu
Metak Libgen pirateatu badu, zuk zergatik ez?

AEBetako auzi judizialen batengatik jakin denez, Metak (Facebook-eko jabeak) Libgen sareko liburutegia masiboki pirateatu du BitTorrent protokoloak erabiliz. 81.7 terabyte gutxienez lortu zituzten horrela, beren adimen artifizialeko sistemak elikatzeko. Saiakera eta zientzia... [+]


‘Goazen lagunok’: sare sozial toxikoetatik fedibertsora trantsizio kolektiboa

Trumpek AEBetako presidentetza hartuko duen eguna baliatuta, Goazen lagunok lelopean, multinazionalen jabetzako sare sozial "toxikoak" utzi eta fedibertsora trantsizio kolektiboa bultzatzeko kanpaina egiten ari dira eragile ugari. “Internet gizatiarrago batean... [+]


2025-01-09 | Sustatu
Metaren irizpide berriak: bazterkeria libre Instagram eta Facebooken

Metak bere moderazio politikak eta irizpideak irauli ditu Donald Trump Etxe Zurira itzultzeko bezperatan. Fact checker edo egiaztatzaile zerbitzuak etengo dituzte, eta komunitatearen oharrak jarri horren ordez (X/Twitterren bezala), eta aldi berean "adierazpen... [+]


2024-10-17 | Leire Ibar
Antsietateagatik bajan dago Espainiako Estatuan Facebooken edukiak moderatzen dituzten langileen %20

Apirilean egin zituzten hogei langilek Facebooken azpikontrata den CCC Barcelona Digital Services enpresaren aurkako salaketak, oinarrizko eskubideak urratzen dituztela adierazi zuten langileek, gaur egun mila inguruk salatu dute. "Gestapo" gisa definitzen dute lan... [+]


Meta multinazionalak “sionista” hitza gorroto diskurtso gisa hartu du

Sionista hitza daukaten argitalpenak ezabatuko ditu, juduei edo israeldarrei erreferentzia egiten dieten kasuetan. Orain arte baino modu zabalagoan hartuko dute erreferentziak aztertzeko irizpidea, eta sionisten aurkako mugimenduei eragin diezaieke.


Metaketa

Lehengoan mezu bat idatzi nion METAri. Di-da, pentsatu eta egin. Mark Zuckerbergek ez du lorik egin ordutik, ez baitzen edozelako mezua izan, lehor samar idatzi nion. Borde, ia. Instagrameko bideo baten bidez jakin nuen METAk bere erabiltzaileek partekatutako informazioa... [+]


Teknologia
Kontzientzia kolektiboa

Ez dut argi kontzientzia kolektiboa zelan ulertu ohi den; zutabe honetan honela ulertzen dut: momentu bat non gizarteko pertsona gehienak errealitate baten gainean ulermen partekatu bat dugun. Adibidez, denok ulertzen dugu zeinen garrantzitsua den etxebizitza bat izateko aukera... [+]


2023-05-25 | Axier Lopez
1.200 miloi euroko zigorra ezarri diote Facebooki herritarren pribatutasuna urratzeagatik

Europar Batasunean inoiz enpresa bati ezarri dion isunik handiena jarri dio Facebook, Instagram eta WhatsApp-en jabe den enpresari, Meta-ri, herritarren datuen babeserako arauak urratzeagatik. Edonola ere, 1.200 milioiko zigor hori 2022an Metak izandako irabazien %5 inguru... [+]


Facebook eta Instagram: Haurren sexu trafikorako merkatu

Bi urtez gaia ikertu ondoren, The Guardianek erreportaje bat argitaratu du, haurrak salerosten dituzten gaizkileek Facebook eta Instagram plataformak erabiltzen dituztela salatzeko. Sexu trafikotik bizirik atera diren adingabeei laguntzen dien Courney’s Houseko Tina Frundt... [+]


Gorroto-diskurtsoak aurkitu dituzte Facebook eta Googleren adimen artifizialeko tresnak entrenatzeko datu-multzoan

Googleren eta Facebooken adimen artifizialeko tresnak entrenatzeko erabilitako datu-multzoa aztertu du The Washington Postek, Allen Institute for AI-rekin elkarlanean. Internetetik hartutako milioika edukiren artean gorroto-diskurtsoak bultzatzen dituzten webguneetakoak ere... [+]


Facebook erabiltzeari uzteko agindu dio Alemaniako Gobernuari datuen babeserako erakundeak

Alemaniako Gobernu Federalari Facebookeko bere orria erabiltzeari uzteko agindu dio Ulrich Kelberrek, Alemaniako Datuak Babesteko eta Informazio Askatasunerako Komisario Federalak (BfDI). Lau asteko epea izango dute agindua bete edo apelazioa aurkezteko.


Facebookek heriotza mehatxuak eta biolentziarako deia egiten duten iragarkiak onartu ditu Brasilen

Eskuin kolpistak gobernuaren eraikin nagusiak eraso zituenean, biolentzia sustatzen zuten edukiak blokeatzen ari zela esan zuen Facebookek. Hala ere, giza eskubideen aldeko Global Witness erakundeak egindako probetan “Heriotza Lularen boto-emaileen umeei” edo... [+]


Sare sozial komertzialek gazteen buru osasuna kaltetzen dutela salatu dute Seattleko eskola publikoek

Seattleko (AEB) eskola distrituak salaketa ezarri du epaitegietan gazteen buru osasuna kaltetzeagatik Facebook, Instagram, Snapchat, TikTok eta Youtuberen aurka. Irabaziak handitu nahian buru osasuneko krisia eragin izana leporatzen diete multinazional teknologikoei.


2023-01-05 | ARGIA
Facebook eta Instagramen jabe Metari 390 milioi euroko isuna, Europako pribatutasun legeak urratzeagatik

Irlandan duenez egoitza fiskala Meta multinazionalak, herrialde horretako Datu Babeserako Batzordeak ebatzi du legez kanpo erabili dituela sare sozialen erabiltzaileen datuak. Herritarrak publizitate pertsonala baimentzera derrigortzen dituela azaldu du. Facebooki 210 milioi... [+]


Facebook, Instagram eta WhatsApp-i ia 1.000 milioi euroko isunak azken hilabeteetan

Facebook, Instagram eta WhatsApp-en jabe den Meta multinazional estatubatuarrari 265 milioi euroko isuna ezarri dio Irlandako Datuen Babeserako Batzordeak, Facebookeko erabiltzaileen datuak zaintzeko behar bezalako neurriak ez hartzeagatik. Sare sozialeko 533 milioi... [+]


Eguneraketa berriak daude