Ikerketa kazetaritza egiten duen Lighthouse Reports erakundeak frogatu du urrian Bulgariako agenteek Siriako gazte bat tirokatu eta zauritu zutela Batasunak Turkiarekin duen mugan. Halako gertakari bat bideoan grabatu eta zabaldu den lehen aldia da.
Ez da Europako Batasunean errefuxiatuen aurka su-armak erabiltzen diren lehen aldia, baina honakoan pertsona bat zauritu dute, eta erasoa bideoan grabatuta geratu da. Urriaren 3an, Bulgariaren eta Turkiaren arteko mugan, EBko kide den herrialdeko agenteek errefuxiatu talde baten aurka tiro egin zuten, eta Siriako 19 urteko gazte bat eskuan eta bularrean zauritu zuten. Berarekin zihoan kide batek mugikorrarekin grabatu zuen gertaturikoa, eta Lighthouse Reports erakundeak argitara eman du orain, Bulgariako polizia zuzenean seinalatzen duen analisi forentse batekin batera.
Bulgariak onartu du bere agenteak mugako zonalde horretan zirela, baina suzko armak erabili izana ukatu du. Ikerketak, baina, argi utzi du tiroak mugako poliziak aurkitzen ziren lekutik egin zirela, bertan izan ziren lekukoen bertsioak berretsiz.
Lighthouse Reports-ek egun hartan gertatutakoa errepasatu du:
“Urriaren 3ko arratsaldearen bukaeran, mugako hesitik gertu, Europako Batasunean asiloa eskatu nahi zuten gazte batzuk zeuden. Bulgariatik kanporatu berri zituzten eta, protesta gisa, batzuek harriak bota zituzten mugara. Bat-batean tiro egin zuten, eta siriar nerabe bat lurrera erori zen”.
Zaurituriko gaztea Abdullah Mohammed deitzen da, eta ikerketa burutu duen erakundeari kontatu dio egun hartan jazotakoa:
“Niregana jotzeko modua oso zuzena izan zen, tirokatzeko asmo argiarekin. Haren [agentearen] eta nire arteko distantzia oso motza zen, hamar eta hamabost metro bitartekoa, eta hiltzeko asmoz egin zuen tiro”. Balak eskua gurutzatu zion eta bularrean sartu zitzaion, bihotzetik zentimetro batera geratuz eta birikei ere eraginez. “Medikuak esan zidan miraria dela bizirik jarraitzea”, adierazi du.
Haren aurkako erasoa berezia da, EBko muga batean pertsona errefuxiatu bat suzko arma batekin tirokatua izan dela lehen aldiz bideoan grabatu delako, baina halako edo antzeko gertakariak gehiagotan eman dira EBren mugetan. Grezian, esaterako, kostazainek behin baino gehiagotan egin dute tiro Mediterraneoa gurutzatzen ari ziren ontzien aurka. Espainian, bestalde, Guardia Zibilak gomazko pilotekin tiro egin zien 2014an Tarajaleko hondartzara heltzeko ahaleginetan igerian ari ziren dozenaka migratzaileri, eta haietatik hamabost hil egin ziren.
Bideoaren eta Lighthouse Reports-en ikerketaren argitalpenaren harira, Europako Batzordeak adierazi du “onartezina” dela errefuxiatu eta migratzaileen aurka indarkeria erabiltzea, eta Bulgariako mugan gertaturikoa argitzeko eskatu du. Asteartean eskainitako prentsaurrekoan, Anitta Hipper EBko Barne Ministerioko bozeramailea gaiaren inguruan mintzatu zen: "Espero dugu agintari nazionalek salaketa guztiak ikertzea eta salaketek jarraipen azkar eta eraginkorra izatea”.
Dena den, Hipperrek uko egin dio Batasuneko erakundeen bitartez gertakariaren gaineko ikerketa bat abiatzeari, gaia argitzea Bulgariaren ardura dela argudiatuz.
HTSk boterea hartu duenetik, babes-eskaerak gelditu dituzte Mendebaldeko hainbat gobernuk. Alemaniak 47.270 eskaera utzi ditu bertan behera bat-batean, "Siriako etorkizun politikoa zalantzazkoa" dela argudiatuta.
Gobernuak aberriratu ondoren, ia urtebetez bizi behar izan dute aterpetxeetan eta ostatu pribatuetan, eta etengabe lekualdatu dituzte. Gaur egun erabiltzen duten aterpetxea urriaren 31n utzi beharko zutela esan zieten azkenekoz, nahiz eta badirudien beste luzapen bat ezarriko... [+]
"Segurtasun gehiago, inmigrazio gutxiago". Bruno Retailleau barne ministro frantsesa argi mintzatu da, kargua hartu berritan. Etorkinen gaineko kontrola azkartu nahi du Michel Barnier lehen ministro eskuindar-kontserbadorearen gobernuak, eta jada Retailleauk aitzinatu... [+]
Kazetaria eta giza eskubideen defendatzaile sutsua. Munduko Medikuak, Apoyo Mutuo edota SHM gobernuz kanpoko erakundeekin lan egin izan du boluntario eta kazetari moduan. Hainbat komunikabidetan hamaika erreportaje plazaratu ditu Greziako Chios irlatik, hala nola Mediterraneoko... [+]
Igandean egin du erreskatea Aita Mari salbamendu ontziak. Azaldu dute Siriatik etorritakoak direla gehienak, baina badaudela haien artean Egiptotik, Nigeriatik eta Bangladeshtik etorritakoak ere. Aita Mari ontziari Ravennako portuan lehorreratzea agindu dio Italiako... [+]
Calabriako (Italia) kostaldetik 120 miliatara hondoratu da astelehenean ontzi bat eta erreskate lanetan, haurdun zegoen emakume bat hil da. Libiatik gertu beste ontzi batean, ura sartu eta hamar pertsona hil dira sotoan. Desagertuen artean gutxienez 26 ume daude.
Ekainaren 16an Britainia Handiko BBC telebista kateak publiko egin duenez, Greziatik Europara joan nahi zuten pertsonak modu basatian hil izan dituztela frogatzen duten lekukotasunak bildu dituzte. Greziako uretatik irten eta brankatik behera itsasora bota dituzten bederatzi... [+]
Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]
Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]
Migratzaileen kopurua anitz emendatu da Irun eta Hendaia arteko pasabidean. Irungo Harrera Sareak ohartarazi duenez, otsailean 600 pertsona lagundu dituzte, iaz, urte osoan 2.700 izan zirelarik. Iragan urtarrilean, 2.700 etorkin heldu dira Kanariar Uharteetara, egunero 80... [+]
Caminando Fronteras gobernuz kanpoko erakundeak “Monitoreo Derecho a la Vida” txostenaren edizio berrian egindako balantzea da: 6.618 hildako izan dira mendebaldeko Muga Euroafrikarrean; horien artean, 384 haur.