Gazan garbiketa etnikoa egiteko plana baztertu behar izan du Bidenek

  • Joe Bidenen agindupean, AEBetako gobernuak Gazan garbiketa etnikoa gauzatzeko planak egin zituen 2,3 milioi palestinar Egiptora bidaltzen saiatuta. "Biden presidentea beste herrialde batzuekin batera plana lantzen ari da, zibilek Gaza utzi eta Egiptorako muga segurtasunez gurutza dezaten", adierazi zuten urriaren 11n. Astelehen honetan plana bertan behera geratu dela adierazi du.


2023ko urriaren 30ean - 16:46

Urriaren 12an AEBetako Segurtasun Nazionalerako Batzordeko bozeramaileak plan hori baieztatu egin zuen. Besteren artean esan zuen: "Gazako zibilentzako korridore segurua lortzeko aktiboki ari da lanean Etxe Zuria".

Plan honen jatorria sionista erradikalek Israelgo gobernuan garatutako plan bat da, filtratu zenez.

Palestinarren behin-behineko kanpaleku bat, Israelgo ebakuazio aginduek eta aireko erasoek beren etxeetatik aldendutakoentzat, Khan Younisen. Bloomberg

Egipto hasieratik asmo horien aurka agertu zen. Egiptoren ikuspuntutik, irtenbide humanitarioa litzateke. Baina arazo estrategiko larria sortuko lioke, Moon of Alabamah blogean aztertu dutenez. Hamasek eta beste eragile batzuek Israelen aurka egiten jarraituko lukete, baina Egipto bihurtuko litzateke erantzule, bere lurraldetik antolatuko bailirateke erasoak.

Hala ere, Etxe Zuriak aurrera jarraitu zuen bere planarekin. AEBetako Kongresuak 106.000.000 milioi dolar eskatu zituen Ukrainako eta Gazako gerrak finantzatzeko (datua 40. orrian). Honela dio txostenak hitzez hitz: "Baliabide hauek desplazatuak eta gatazkak kaltetutako zibilak babestuko lituzkete, baita Gazako eta Zisjordaniako errefuxiatu palestinarrak ere, eta inguruko herrialdeetara ihes egiten duten Gazako herritarren balizko beharrei aurre egingo liekete".

Errusiak zentzugabekeriatzat jo zituen asmo hauek. "Argi dago ikuspuntu hori erabat negargarria dela, Gazako Zerrenda suntsitzen badute, bi milioi biztanle kanporatzen badituzte, Israelgo eta nazioarteko zenbait politikari iradokitzen ari diren bezala, horrek hamarkada asko iraungo lituzkeen hondamendia sortuko bailuke, mendeak ez esatearren", adierazi zuen Sergei Lavrovek urriaren 28an.

Errusiaren babesarekin, egiptoarrek planaren kontra jarraitu zuten, harik eta igandean telefono dei batek plana lurperatu zuen arte. Egiptoko presidente Abdel Fatah al-Sisik bere uko irmoa adierazi zuen "palestinar herria kolektiboki zigortu eta desplazatuko luketen politiken aurka".

Azkenik, Bidenek jendaurrean adierazi behar izan du Gazan garbiketa etnikoa egiteko zituen planak bertan behera utzi dituela. Ondorengoa idatzi du sare sozialetan: "Abdel Fattah Al-Sisi presidentearekin ere hitz egin dut Egiptok Gazari laguntza humanitarioa ematea errazteko adierazi izana berari estimatzeko. Elkarlanerako konpromisoa berretsi dugu, eta hitz egin dugu zein garrantzitsua den zibilen bizitzak babestea, nazioarteko zuzenbide humanitarioa errespetatzea eta Gazako palestinarrak Egiptora edo beste nazioren batera ez lekualdatzea".

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazaren aurkako sarraskia
Non dago palestinarren aurkako sexu-indarkeria "sistematikoaren” aurreko haserrea?

Armadak egindako genero krimenen gero eta froga gehiago dauden arren, Israelgo emakumeen kolektiboek ez dute aintzat hartu edo ukatu egin dute, neurri handi batean, NBEren gaitzespen txosten berria.


2025-04-22 | ARGIA
Israelek hildako 15 langile humanitarioen ikerketa-txostena gezurrez josita dagoela salatu dute

Hamabost langile humanitario hil zituen Israelgo armadak martxoaren 23an, terroristak zirela eta ez zutela euren burua identifikatu argudiatuta. Bideo batek bertsio hori gezurtatu ostean, gertatutakoaren barne-txostena egin dute Israelgo Defentsa Indarrek, baina bertan esaten... [+]


Microsoftek bi langile kaleratu ditu multinazionalak Israelekin dituen harremanak salatzeagatik

Bi langileek Microsoften 50. urteurreneko ekitaldia moztu zuten ostiralean, eta enpresako buruei Gazako genozidioan duten papera leporatu zieten. Adimen artifizialarekin eginiko armak saltzen dizkio multinazionalak Israelgo armadari.


Israelek eginiko beste sarraski bat atera da argitara: Rafahn hamabost osasun langile hil eta ondoren hobi komun batera bota zituen

Palestinako Ilargi Gorria larrialdi zerbitzuak baieztatu du gorpuei eginiko autopsiak erakusten duela soldadu israeldarrek tiro egin zietela medikuei. Hil aurretik osasun langileetako batek soldaduek eraso egin zien unea grabatu zuen mugikorrarekin, eta bideoan ikus daiteke... [+]


Netanyahuri babesa erakutsi eta Nazioarteko Zigor Auzitegiko kide izateari utziko dio Hungariak

Gergely Gulyas Hungariako Presidentetza ministroak eman du erabakiaren berri, Hagako auzitegiak atxilotze agindua ezarrita dion Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa herrialdera heldu den egun berean. Israelgo armadak Gazako eremu gehiago hartzeko asmoa duela... [+]


2025-04-03 | Gedar
Israel Premier Tech talde sionista Lizarrako txirrindularitza-lasterketa batetik kanporatzea lortu dute

Palestinarekin Elkartasuna plataformaren ekimenez, txirrindularitzarekin lotura duten 70 bat pertsonak eskatu dute talde sionistak ez dezala txapelketan parte hartu, eta lortu dute.


Israelgo presondegietako torturak argira ekarri ditu The Independent komunikabideak

Lekukotasunak, autopsia txostenak eta atxiloaldian izenpeturiko adierazpenak bildu ditu The Independent komunikabide britainiarrak. 2023ko urriaren 7az geroztik 70 palestinarrek dute bizia galdu Israelgo presondegietan. Palestinar presoen alde dabilen Addameer elkartearen... [+]


Elkarretaratzeak egin dituzte Euskal Herriko dozenaka hezkuntza zentrotan, Israelek hildako haur palestinarrak oroitarazteko

Gure Haurrak ere Badira ekimenak deituta, Israelek azken egunetan Gazan hildako gehienak haurrak direla salatu dute. Gobernuei eta erakundeei Israelekin harreman oro etetea ere exijitu diete, "genozidio honen aurka argi eta tinko" lerratu daitezen.


Askatu dute kolonoek jipoitu eta militarrek atxilotutako Oscar saridun palestinarra

No other land dokumentalaren zuzendari Hamdan Ballal kolono sionistek jipoitu zuten astelehenean bere herrian, beste hainbat palestinarrekin batera, eta Israelgo militarrek eraman zuten atxilo ondoren. Astarte goizean askatu dute.


Israelek gogortu egin du Gazaren aurkako erasoaldia, eta Netanyahu zerbitzu sekretuetako burua kargugabetzen saiatu da

Asteartean menia apurtu zuenetik gutxienez 650 palestinar hil dituzte sionistek, Al Jazeeraren arabera. Netanyhauren gobernuak Shin Bet zerbitzu sekretuetako buru Ronen Bar kaleratzeko erabakia hartu du, baina Auzitegi Gorenak kaleratzea geldiarazi du.


2025-03-24 | Irutxuloko Hitza
Donostia, berriz ere, Palestinaren alde

Milaka pertsona bildu dira larunbat honetan Palestinako herriari elkartasuna adierazteko eta “Israelek Gazan egindako genozidioa” amaitzeko eta Benjamin Netanyahuren gobernuak su-etenari berriro ekiteko eskatzeko. Gernika-Palestina herri ekimenak deitu du martxa,... [+]


Israelen genozidioa salatzeko protesta andana antolatu dute

Palestinarekin Elkartasuna plataformak osteguna, ostiral eta larunbatean eginen ditu protestak, Israel genozida. Palestinar erresistentzia aurrera! lelopean. Gernika-Palestina-k ere manifestazio nazionala antolatu du larunbaterako Donostian. Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak... [+]


2025-03-19 | ARGIA
Egun bakarrean azken urtean Gazan hildako haur kopuru handiena eragin du Israelek

500 palestinar hil ditu Israelek, horietatik 130 baino gehiago adin txikikoak, su etena apurtu eta bigarren egunean. “Hasiera baino ez” dela ohartarazi du Netanyahuk.


Eguneraketa berriak daude