Zortzi urteren ondoren, Bidegi auzia osatzen duten piezetako bat, Gipuzkoako Aldundiak bere garaian jarritako azken kereila, artxibatu egin du Azpeitiko auzitegiko magistratuak. Bere esanetan kereilaren txostena "akatsez betea dago". EH Bilduren ustez "itxiera faltsua" eman nahi zaio gaiari.
AP1 autobideko obren ordainketetan 2009 eta 2011 artean egindako ustezko irregulartasunengatik hainbat kereila jarri zituen Gipuzkoako Aldundiak 2015ean, Bilduren eskuetan zenean.
Zortzi urteren ondoren, Bidegi auzia izenez ezagutzen denaren kereiletako bat artxibatu egin du kasua daraman Azpeitiko lehen instrukzioko epaitegiak. El Diario Vasco egunkariari filtratu diote abuztuaren 25eko data daraman magistratuaren autoa.
AP1 autobidearen Arlaban-Eskoriatza zatiko 40,7 milioi euroko likidazioa ontzat ematen du epaileak, ez duelako delitu "zantzurik" aurkitu, eta kereila jartzeko Ingeotyc ingeniaritzaren hasierako txostena "akatsez beteta" dagoela dio, egunkari horren arabera.
2016an Aldundiak berriz ere eskuz aldatu eta jadanik EAJ eta PSE-EE agintean zirenean, beste txosten bat aurkeztu zuen, kereila "omisio eta akatsez" beteta eta iruzur salaketa “errealitatetik oso urrun” zegoela esaten.
AP1 autobidearen Arlaban-Eskoriatza zatiko 40,7 milioi euroko likidazioa ontzat ematen du epaileak, ez duelako delitu "zantzurik" aurkitu
AP1eko ordainketetan izandako irregulartasun susmoak Arabako Aldundiak ere izan zituen, obren zati bat lurralde horretan egin baitzen, baina Gipuzkoako Aldundiak hartu zuen auzitara jotzeko iniziatiba, akusazio partikular moduan –besteak beste erabilitako hormigoiaren neurketak puztuta zeudela zioen–.
Kereilak tramitera onartu zituen Azpeitiko auzitegiak eta hainbat lagun inputatu zituen, tartean Bidegiko zuzendari tekniko ohi Agustin Zugasti –Eneko Goia Garraio diputatu ohiak ere epaitegian deklaratu zuen, baina lekuko bezala–. Ondoren, Gipuzkoako Aldundiak, eskuz aldatuta, kontrako norabidea hartu zuen eta EH Bilduko hainbat karguk jarraitu dute geroztik auzitan herri akusazio gisa.
Artxibatzea behin behinekoa da eta helegitea jarri diezaioke oraindik herri akusazioak. Auziko beste kereilen inguruan, berriz, ez dago berririk oraingoz.
EH Bildu: "Auzia faltsuan itxi nahi da"
EH Bilduk ohar bidez azaldu du kereila hori artxibatzea "faltsuan ixtea" dela eta "herritarrari egia jakiteko eta berme guztiak dituen prozesu bat edukitzeko eskubidea kentzea" dela.
Era berean, kereilak "oinarri sendoak" dituela azaldu du eta salatu du auzitegiak beste txosten perizial independente bat egiteari uko egin diola.
Mendoza: "Politikan denak ez du balio"
Eider Mendoza Gipuzkoako Diputatu nagusiak, bere aldetik, prentsaurrean hitz egin du. Zuhurtzia azaldu nahi izan du, ebazpena behin behinekoa delako, baina Gipuzkoako erakundeen "funtzionamendu onaren eta zuzentasunaren" seinale dela esan du.
"Politikan denak ez du balio, eta are gutxiago pertsonen ohorearen eta erakundeen sinesgarritasunaren aurka zuzenean jardutea, datu okerretan eta funtsik gabeko interpretazioetan oinarrituta", nabarmendu du Gipuzkoako mandatariak.
Mundakako alkatea Mikel Bilbao zen gertaerak deskribatzen diren garaian, 2019 eta 2020an, eta EAJko herriko Uri Buru Batzarrak presioa egin zion aurreko udalak kontratatutako zerbitzu juridikoak berriz kontratatzeko. Udaleko idazkariak kontratazio horren aurkako txostena egin... [+]
904.000 milioi euro. Hori da ustelkeriaren kostua urtean Europar Batasunean, 2020an egindako ikerketa baten arabera. 2008. eta 2020. urteen artean 3.743 ustelkeria kasu plazaratu ziren komunikabideetan Espainiako Estatuan, horietatik 109 Hego Euskal Herriari zegozkien. Atzera... [+]
Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]
EH Bilduren helegite baten bidez, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak berriz ireki du Bidegi auziko bi kereiletako bat, AP1 autobidearen Eskoriatza-Arlaban zatiari dagokiona. Pasa den irailean Azpeitiko epaitegiak erabaki zuen kasua behin behinean artxibatzea. Orain, auzitegiak... [+]
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]
Ustelkeriaren kontrako Espainiako Estatuko fiskalak berretsi du Iberdrolak argindarraren prezioa manipulatu zuela 2013an, eta urtegietatik ura kentzen aritu zela frogatutzat eman du, konpainia elektrikoaren kontra egiten ari diren epaiketan.
“Interes aurkakotasuna” leporatua zaiola astelehenean ireki da Frantziako Justizia ministroaren aurkako auzia Parisen. Bi astez iraun beharko luke epaiketak.
Krisi ekonomiko betean, 2013an Iberdrolak argindarraren prezioa manipulatu eta artifizialki igo zuela ondorioztatua du Espainiako Merkatuen eta Lehiaren Batzordeak, eta horren erruz kontsumitzaileek 96,7 milioi euro gehiago ordaindu behar izan zituztela. Konpainiaren aurkako... [+]
Laguntza publikoak eta afiliatuen kuotak gordetzen zituen kontu korronte batetik lapurtu zuten dirua goi-kargudunek. 2019 eta 2021 artean, 114.175 euro banatu zituztela uste da.
Bernardo Arevaloren alderdiak hauteskundeak irabazi ondoren Hauteskunde Auzitegi Gorenak behin-behinean legez kanpo utzi du, 2017an ustez sinadura faltsuak biltzeagatik.
Bernardo Arévalo de Leónen alderdiak botoen %58 lortu du, eta Sandra Torres eskuindarra gainditu du. Jazarpen politikoaren gainetik lortu dute irabaztea progresistek.
Larramendiko Arnasa plataforma ekologistak salatu zuen Amaia Barredo jeltzalea, hondakinak errausteko proiektu bat Bergarako Udalaren irizpidearen aurka baimentzeagatik.
Otxandiano asteazkenean sartu da, eta De Miguel ostegun goizean. 72 orduko epea eman zien Arabako Probintzia Auzitegiko 2. sekzioak beraien kabuz espetxean sartzeko. Hego Euskal Herrian epaitutako ustelkeria politiko sare handienean parte hartzeagatik zigortu zituzten.
Solway Investment Group batez ere nikela esplotatzen duen eta Suitzan egoitza duen meatzaritza multinazional pribatua da, munduko garrantzitsuenetakoa sektorean. Webgunean adierazten duenez, Guatemalan, Ukrainan, Mazedonian eta Indonesian ditu proiektuak, eta 2021ean 1.450... [+]
Ustelkeria auziagatik kondenatuta dagoen Alfredo de Miguelek kartzela saihesteko alegazioak aurkeztu ditu, baina Arabako Probintzia Auzitegiak ez dizkio onartu, tramaren burua bera zela eta espetxean ez sartzeko aparteko arrazoirik ez dagoela argudiatuta, besteak beste. Erregu... [+]