Trafiko istripuek heriotza eta zauritu tasa handia dute mundu osoan. Osasunaren Mundu Erakundearen kalkuluen arabera, milioi bat pertsonak baino gehiagok galtzen dute bizia urtero bide-ezbeharren ondorioz, eta gizakiaren bederatzigarren heriotza kausa da. Gainera, hildako gehienak bide erabiltzaile ahulenak izaten dira; oinezkoak, txirrindulariak, motorzaleak eta garraio publikoko erabiltzaileak. Nabarmendu behar da errepideetako istripuek heriotzak eragin ez ezik, urtean 20 eta 50 milioi zauritu artean ere eragiten dituztela, eta horietako askok hainbat larritasuneko gaixotasunak jasaten dituzte. Gertaera hauek sortzen duten sufrimendu pertsonalari maila indibidualeko eta sozialeko kostu materialak gehitu behar zaizkio, bide istripuek larrialdi zerbitzuetan gainkarga eta kostu ekonomiko handiak eragiten baitituzte osasun sistema osoan. Horrenbestez, beharrezkoa da hezkuntzan Bide Hezkuntzaren garapen sakona lantzea, aipatutako kopuru horiek murrizteko eta saihesteko.
Alde batetik, Bide Hezkuntzaren helburua trafikoan jokabide seguruak sustatzea da, baina bidaiatzeko eta mugitzeko eskubidea mugatu gabe. Mugikortasun seguruaren sustapenaren bidez. Haur Hezkuntzako etapatik hasi eta heldutasunera arte etenik gabeko ikaskuntza prozesua da, prebentzio estrategiak, prebentzio politikak eta trafiko lege-arauak barne hartzen ditu; ezagutzaren, trebetasunen, mugikortasun ohituren, balioen eta jarreren bitartez. Hezkuntza sisteman aipatutako Bide Hezkuntzaren ezaugarriak udalerrietako udaltzainek ematen dituzte, ikastaro jakin batzuen bitartez. Batez ere trafiko arauetan jartzen da arreta, baina ikastaroak bukatu ostean ez da era iraunkor batean ikasgeletan lantzen jarraitzen, eta jasotako kontzeptuak ahaztu egiten dira. Beraz, horien eraginkortasuna zalantzan ipin daiteke.
Haurrak dira trafikoan ahulenak, eta haien garapenaren etapan Bide Hezkuntza funtsezko tresna izan daiteke jokabide arriskutsuei aurre hartzeko
Beste alde batetik, segurtasunera bideratutako heziketaren ikuspegiak alde batera uzten ditu mugikortasunerako eta garraiorako alderdi garrantzitsu batzuk. Besteak beste, garraioaren irisgarritasuna eta iraunkortasuna garrantzi handiko gaiak dira. Motordun bidaiak gero eta sarriagoak diren heinean, hezkuntzak garraioari buruzko ikuspegi kritikoa eta etorkizun hurbileko alternatibak bultzatu behar ditu. Eztabaidatu beharreko arazoen artean daude motordun ibilgailu pertsonalen erabilera hedatuaren ondorioak eta garraiobide publikoen onura indibidualak eta kolektiboak. Nabarmendu behar da errepideetan gizakiak egiten dituen ekintzek beste bizidunetan eragina izaten dutela, horregatik Bide Hezkuntzak harreman etiko eta sozialeko arazoak konpontzera bideratu behar du ikaslea, gatazka eta istilu konponbidearen bitartez, eremu publikoan bizikidetza bermatzeko helburua izanda.
Laburbilduz, haurren Bide Hezkuntzak garraio seguruagoa, arduratsuago, eta jasangarriagoa izateko balioetan trebatzera jo behar du. Izan ere, haurrak dira trafikoan ahulenak, eta haien garapenaren etapan Bide Hezkuntza funtsezko tresna izan daiteke jokabide arriskutsuei aurre hartzeko eta mugitzeko ohitura osasungarriagoak izateko. Hortaz, gakoa prebentzioan eta hezkuntzan dago, baina gehiago sakondu eta askoz haratago joan behar da. Ez da nahikoa eskoletan publizitate kanpainak egitea edota udalerrietako udaltzainek ematen dituzten irakastordu batzuetako lantegi soilak lantzea. Bide Hezkuntzak curriculumaren barnean egon behar du, eta pentsamendu kritikoa eta erabaki arduratsuak hartzera bideratu behar du bideetan, errepideetan eta kaleetan segurtasuna bermatzeko.
Aritza Urrengoetxea Cordovilla, irakaslea
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]
Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]
Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]
Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]
Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]
Antropozentrismoaren aldaera traketsena eurozentrismoa izan zen. Europako mendebaldea, geografikoki, Kontinente Euroasiarraren penintsula txiki bat besterik ez da, baina lau mende luzez gertaera demografiko, teknologiko eta ideologiko batzuk zirela medio, bazter horretako... [+]
Badakizuenok badakizue, beste gauza asko bezala, euskararen aldeko borrokan ere politikoek, eragile batzuek eta hedabideek beraien antzezlana saldu nahi digutela, benetakoa balitz bezala.
Lehen urtean pozik jaso nuen, "Euskaraldi" hau. Zer edo zer zen, ezer ez zegoela... [+]
Euskarak, mendez mende, zapalkuntza sistematikoa jasan du, eta oraindik ere borrokan dabil egunerokoan bere leku duina aldarrikatzeko. Hizkuntza baten desagerpena ez da inoiz berez gertatzen; planifikazio politiko eta sozialak eragiten du zuzenean. Euskaldunoi ukatu egin izan... [+]
Horra Libération egunkariak berriki argitaratu duen idazkia:
“Bayonne” bukatu da, Libérationek “Baiona” idatziko du
Hiri baten izenaren erabilpena ohiturazkoa delarik, egunkari batean izen horren erabilpena aldatzea zaila da. Alta, irakurleen... [+]
Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak Datu Zentroen instalazioei ateak irekitzen dizkiete horiek arautzeko legedia sortu aurretik. Bilbao-Arasur Dantu Zentroarekin, bere lehen fasea gauzatuta, eta instalatzea amesten duen Solariaren Datu Zentroarekin, 110.000 m2... [+]
Otero jauna, garai honetan artzain honek ez du tarte handirik izaten ezertarako, justuan ibiltzen naiz, baina gaurkoan ezin utzi erantzun gabe zure azken kolaborazioa. Izan ere, sortu didan egonezinak pisua du. Haserrea ere astuna egiten zait. Ez pentsatu, ordea, dela zenbait... [+]
Duela gutxi, asteburu berean, Ertzaintzak bi salaketa jaso ditu: lehenengoa, emakume kolonbiar batena; lekukoen arabera, ertzainak kolpeka jarraitu zuen lurrera bota ondoren eta konorterik gabe zegoela; ospitalean garuneko edema eta paralisi partziala diagnostikatu zizkioten... [+]
Frantziskok "Franciscomanía" zeinuarekin hasi zuen bere Aitasantutza. Fenomeno soziologiko horri esker, Vatikanoko boterearen zirrikituak aldez aurretik ezagutzen ez zituen gaztetasunaren ikono eta Elizako aldaketa-haizeen intsuflatzaile bihurtu zen.
Era berean,... [+]
Euskal Herriko Mugimendu Feministak aurtengo Martxoak 8ko mobilizazioak "faxismoaren, erreakzionarismoaren eta zapalkuntzaren aurkako aliantzak" ehuntzean ardaztu ditu.
Kepa Kortak Naiz-en idatzitako “Musikariaren jakituria” artikuluan faxismoa definitzeko... [+]