Bidasoko Bide Berdeko mugaren alde bateko eta besteko bizikleta zaleak batzeko ibilbidea izango da. Ederbidea Nafarroa, Gipuzkoa eta Lapurdiko lurretan barna mugikortasun iraunkorra sustatzeko proiektua da.
Sunbillak hartuko du heldu den ekainaren 24ean, larunbatarekin, Ederbidea Zikloturistaren lehen edizioa, Bidasoko Bide Berdearen martxa zikloturista handia mugikortasuna eta turismo iraunkorra sustatzeko.
Baztan-Bidasoa Turismo Elkargoak antolatuta eta Nafarroako Gobernuko Turismo eta Merkataritzaren Zuzendaritza Nagusiaren laguntzarekin, Ederbidea proiektuaren lehen ekitaldi publikoa da. Nafarroako, Gipuzkoako eta Pirinio Atlantikoko mugaz gaindiko lurraldeetan bizikletaren erabilera sustatzeko europar lankidetza proiektua da Ederbidea.
Ederbidea Interreg POCTEFA proiektua da, bertan parte hartzen du Europar Batasunak eta EGEF Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren bidez kofinantzatzen da.
Lasterketaren helburuetako bat da mugaren alde bateko eta bertzeko zaleek bat egitea da, lehiakorra ez den martxa batean eta Bidasoldeaz disfrutatzea, ingurune natural batean, oinpekoei edo pedalei eragin bitartean.
Ederbidea Zikloturistak bi ibilbide zirkular izanen ditu, zailtasun maila desberdinekoak eta biak Sunbillan hasten direnak. Izena hemen eman daiteke.
Bidasoko Bide Berdeaz disfrutatzen
Ederbidea mugaz gaindiko proiektuak Bidasoko Bide Berdea sustatzea du helburu. XX. mendearen hasieran Irun eta Elizondo batzen zituen Tren Txikito deiturikoaren bidea egiten du bide berde honek, eta orain, helburua, Europara irekita dagoen ardatz zikloturista bat egitea eta turismo iraunkorraren tokia izatea da.
Gainera, Ederbidearen beste helburuetako bat bide berde hau Plazaolako bide berdearekin elkartzea da, eta horrela, bizikletaz egin daitekeen ibilbide luze bat egituratzea, Baiona eta Donostia Iruñearekin elkartuz eta Europako ibilbide handietan txertatuz.
Modu honetan, Bidasoaldea sustatzen jarraituko da Europako lokarri garrantzitsu bezala zikloturismoaren bidez, bizikletaren kirol jarduera eta mugikortasun iraunkorra bultzatzen diren bitartean.
Albiste hau Erran.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Apirilean zen sartzekoa araua baina atzeratzea erabaki dute. Derrigorrezkoa izanen da ibilgailuetan agiria eramatea, ez soilik hiri eta herri nagusienetan sartu ahal izateko, baita kostalde osoko errepideetan mugitu ahal izateko ere.
Bizieskola ekimenaren bitartez Gasteizko Eraman kooperatiba ikastetxeetako umeak trebatzen hasi da ikasturte honetan, hirian bizikletaz segurtasunez eta modu independentean ibiltzeko. Gasteizko Udalarekin batera parte hartzen du ekimenean, eta kooperatibako kideek ikastetxeetako... [+]
Urtarrilaren 6az geroztik autobus linea berriak daude Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin. Halaber, zerbitzuen maiztasuna ere hobetu da, Euskal Hirigune Elkargoko Mugikortasun Sindikatuak eta RATP konpainiak elkarlanean bultzatutako egitasmoari esker. Bestetik, 12 urtez... [+]
Garraio publikoak erdi prezioan jarraituko du datorren urtean ere, Espainiako Gobernuak bere hobarien parteari eutsiko diola iragarri ostean.
Gipuzkoako Foru Aldundiak Avanza enpresarekin duen kontratua amaitzear denean, hura ez luzatzeko eta “zerbitzuan hobekuntzak” jasoko dituen kontratu berria onartzeko eskatu diote Debagoieneko alkateek.
Japonian auto (pribatu) bat izateko aparkaleku (pribatu) bat izatea derrigorrezkoa da. Neurria polemikoa iruditu dakiguke, hemengo araudiak (hemengo balore sistemak) autoaren gordailua publikoa den espazioak hartzea onartzen duelako. Hau da: arazoa publikotasunaren... [+]
Mugitzeko eta ibiltzeko zailtasunak dituzten 5 urteko bi ikasleri asteroko baso-eskola saioa egokitu zaie Irungo ikastetxean: muga eta beldur artean hasitako erronkak onura, garapen eta ikasketa handiak izan ditu. "Oso babestuta dauden ikasleak dira eta basoan aske uzteak... [+]
Iruñeak bat egiten du irailaren 16tik 22ra egingo den Mugikortasunaren Europako Astearekin, mugikortasun iraunkorra eta espazio publiko partekatuari buruzko hausnarketa sustatzeko diseinatutako jardueraz betetako programa batekin. "Konbinatu eta mugitu"... [+]
2022an baino 12 milioi ordainketa gehiago egin ziren, eta inoizko datu hoberenak lortu ditu 2023an. Gipuzkoan bizi diren emakumeak izan ziren Mugi sistema gehien erabili zutenak, eta gehienbat hiri-autobusen erabilera gailendu zen. Pasaiako txalupako eta Loiuko aireporturako... [+]
Porlanezko patio txikiegiak batetik, errepidez eta autoz jositako eskola-inguruak bestetik, Bilbon ikastetxe askok jasaten duen panorama salatu eta esku hartzeko eskatuz udalera jo du hiriko guraso elkarte andanak, indarrak batuta: “Gurasoak jo eta su ari gara eskoletan... [+]
EH Bilduren helegite baten bidez, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak berriz ireki du Bidegi auziko bi kereiletako bat, AP1 autobidearen Eskoriatza-Arlaban zatiari dagokiona. Pasa den irailean Azpeitiko epaitegiak erabaki zuen kasua behin behinean artxibatzea. Orain, auzitegiak... [+]
Gaueko tren bidaia arruntak desagertu egin ziren duela urte batzuk ia Europa osoan, airezko garraioaren mesedetan. Baina larrialdi klimatikoak hegazkin kutsagarriak alboratzera eraman du jende asko orain, eta ordu txikitako tren sarea berriz ere martxan jarri nahian ari dira... [+]