Larunbatean, hilak 12, Bidasoa ibaia zeharkatzen saiatu ziren hiru migrante. Haietako bik Biriatura heltzea lortu zuten, baina hirugarrena desagertu egin zen. Hura bilatzeko lanek jarraitzen dutenean, Irungo Harrera Sareak elkarretaratzea deitu du astelehenerako, 18:30ean Behobiako zubian.
Besteren artean, Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeak egin du bat deialdiarekin. Halaber, Bidasoa ibaian desgertu eta Kanariar Uharteetara iristeko ahaleginean hil diren migratzaileak gogoan, elkarretaratzeak deitu ditu elkarte horrek biharko Gasteizen, Iruñean eta Bilbon.
"Ez da onargarria 2022. urtean ere beste pertrsona baten heriotzaren berri eman beharra", adierazi du Irungo Harrera Sareak. "Bide seguruek ez dituzte pertsonak hiltzen, bai aldiz, kontrol arrazistek". Elkarteak gogorarazi du zazpi pertsona hil zirela iaz, ibaian eta trenbideetan.
Ipar eta Euskal Herriko erakundeei eskatu die "beharrezkoa den korridore humanitarioa bermatzea". Azaldu dute bitartean Ipar Euskal Herriko sareetako kideak ari direla korridore humanitarioen ardura hartzen, eta "jazarpen poliziala" jasan dutela horregatik azken hilabeetan. "Antolakuntza eta egitura solidarioen aurkako kriminalizazioa gertatzen ari da", diote. Nabarmendu dute urtea hasi zenetik bi boluntario komisaldegian atxiki dituztela.
Instituzioak, Santiago Zubian
Ostiralean, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta Jean Rene Etchegary Euskal Elkargoko lehendakaria Irun eta Hendaia lotzen dituen Santiago Zubian izan ziren, migratzaileen arretarako lankidetza berresteko.
"Zubi honetara etorri gara, mundu osoko jende askoren joan-etorriaren sinbolo, hainbeste zubi eta mugatan. Gerratik, pobreziatik eta indarkeriatik ihes egiten duten pertsonak; bizitza hobea bilatzen dutenak; aukera bat izateko borrokatzen direnak", adierazi du Urkulluk. “Euskadiko eta Europa osoko terrorismoaren biktimekiko gure oroitzapena, aintzatespena eta elkartasuna adierazten ditugu. Gogoan daukagu Errusiak Ukrainari egindako inbasioa, pertsona errugabeak erasotzen dituelako, eta laguntza, babesa eta harrera bilatzen duten milaka pertsonen ihesa eragiten duelako".
Igandean, bestalde, Etchegarayk agiria plazaratu du. "Mugaz bi aldeetako instituzioek zerbitzu boluntaristak jartzetik harago, pertsona migranteentzat bideak segurtatzen ez badira, drama hauek gertatzen jarraituko dute", ohartarzi du. Hala, Europar Batasunari eskatu dio migranteentzat pasabide seguruak bermatzeko.
Hendaiako komisarian deklaratu dute asteazken goiz honetan, eta segidan atxilotu dituzte, martxoaren 14an Korrika Irundik Hendaiara iragan zen egunean “talde antolatuan migratzaileak Frantziako Estatuan sartzen laguntzea” leporatuta. Zazpi herritarren aldeko... [+]
Pertsona migratzaile asko eraman ditu Aritzek bere autoan, Poliziak ez ditzan harrapatu, gaueko iluntasunean ez daitezen galdu eta batetik bestera seguru ibili daitezen. Bereziki gogoan ditu Irundik Hendaiara muga gurutzatzen lagundu eta etxean lotan izan zituen emakumea eta... [+]
Pertsona migratzaileak laguntzea kriminalizatzen duten politikak nagusi dira Europar Batasunean, eta hori egiteagatik auzitara eraman dituzten pertsonen kopuruak errekor berria ezarri du 2023an: gutxienez 117.
Donostian 300 pertsona baino gehiago daude aterpetxerik gabe. Harrera Sareak adierazi du “inhumanoa” dela La Sirena itxita mantentzea, eta “are gogorragoa” egungo tenperatura baxuekin.
Migratzaileak atxilotzea saritzen duen neurria onartu zuen atzo Espainiako Poliziaren Irungo taldeak: asteburuan migratzaile bat atxilotzeagatik, hiru jai-egun; bi migratzaile edo gehiago atxilotzeagatik, lau jai-egun; eta hamar atxilotutik gora, bost. Poliziaren sindikatuak... [+]
2018tik aurtengo urrira arte migratzaileei harrera egin eta aterpea emateko erabiltzen zen Axpeko aterpetxea, baina Atxondoko Udalak kanporatu egin zituen, eraikinaren egoera ez zela segurua eta ikuskaritza pasa beharra zegoela argudiatuz. Bi hilabetetik gora kalean bizitzen... [+]
Migratzaileei harrera egiteko prestatuta dagoen Atxondoko aterpetxea erabiltzea galarazi die Udalak, eta non lo egin ez dutela, joan den astetik Atxondoko udaletxeko aterpetxean pasatzen dute gaua zazpi lagunek. Udalaren utzikeria salatu dute.
Atxondo Harrera Herria sareak gogoratu du migratzaileek asteak daramatzatela aterpetxean ezin sartu eta udalak eman dien arrazoia dela aterpetxeak ikuskaritza pasa behar duela, txosten bat prestatzen ari direla eta horregatik ezin dela erabili. Galdera eta kezka ugari ditu... [+]
Ekainaren 18an zendu zen Abderraman Bas izeneko migratzailearen inguruko irakurketa plazaratu dute SOS Arrazakeriak eta Irungo Harrera Sareak.
Migratuen eta arrazializatuen kolektiboek eta elkarri laguntzeko sareek eta kolektiboek gau osoko kontzentrazioa deitu dute ekainaren 8an Bilbo, Donostia, Gasteiz, Iruñea, Barakaldo, Irun eta Artean, harrera duina aldarrikatzeko.
Azken hilabeteotan ikastetxe ugari gerturatu dira Irunera, bertako Harrera Sarearen laguntzaz bidean diren migratzaileen errealitatea ezagutu asmoz. Ikasleei inpaktu handiena sortzen diena poliziak hartua duen muga bera dela kontatu digute Irungo Harrera Saretik.
Frantziako Poliziak atxiki zuen ostiralean, Gipuzkoa eta Lapurdi arteko muga zeharkatu zuten bost etorkin furgoneta batean hartu eta gero. Bidarten geldiarazi zuten ibilgailua: migratzaileak Irunera itzularazi zituzten eta gidaria Hendaiako komisarian eduki zuten hurrengo... [+]
Irungo Harrera Sareak 2021ko bilana plazaratu berri du. Orotara 4.601 migranteri harrera egin diete.
Boli Kostatik zetorren 38 urteko gizonezkoaren gorpua ibaian aurkitu zuten. Igandean elkarretaratzea egin du Irungo Harrera Sareak, eta instituzioei “gehiago” egiteko eskatu diete.
Urriaren 14an Atxondoko hiru herritarren zazpi senide hil ziren, Cadizera bidean zirela itsasoan hondoratu ostean. Atxondoko Harrera Herriak gertakarien aurrean udalak izandako jarrera salatu du.