Bidarteko gasnategian bahiketa burutu duen gizona, militar ohia zen. Asteazken arratseko 7.30tan Erretegia izeneko gasnategian bertako kudeatzailea bahitu eta poliziaren kontra tiro egin duen gizonak 54 urte zituen.
Bordele inguruan bizi zen eta bere iragan militarraren ondorioz trauma ondoko estresaren nahasmenduaz eri zen. Gizonaren arma alegiazko zen baina leherketak eragin zezakeen. Poliziek 15 eta 20 tiroz ihardetsi zioten. Prokuradorearen erranetan «kasik seguru da gizonak hil nahi zuela». Gasnategiaren kudeatzailea ez da zauritua izan.
1937 eta 1940 artean, Eusko Jaurlaritzak bere zerbitzu sozialen bidez, Iparraldeko osasun zentro handiena izango zena zabaldu zuen Bidarten: La Roseraie ospitalea. Helburua zen Hego Euskal Herritik gerraren ondorioz uholdeka zetozen zauritu eta elbarriak artatu eta... [+]
ARGIArako txisteak idazten hasita nengoela jakin nuen, 80ko hamarkadaren hasieran, Iparraldean “Irri gauak” egiten zituztela. Halaxe bururatu zitzaigun Tolosan lehen txiste-afaria antolatzea 1982. urtean. Ugutz zen formula berritzaile haren arima.
Bi Izarrak opor gunean egongo dira, eta Atherbea elkarteak kudeatuko du harrera. Emmanuel Alzuri Bidarteko auzapezak azaldu du Frantziako Estatuak eginiko eskariari erantzun diotela, eta “elkartasun keinu” gisa definitu du. Calaiseko kanpamendua Frantzia iparraldean... [+]
Goiko esferetan mugitzen diren gizaseme zoriontsu guztiak antzekoak dira, eta egin behar ez luketen zerbait egiten atzematen dituzten guztiak berriz, bakoitza bere modukoa. Boris Johnson eta Iñaki Urdangarin, BoJo eta Besoluze –horrela deitzen omen dio Juan Karlos... [+]
Ehizarako eskopetarekin tiro egin zion larunbatean 68 urteko gizonak bere emazteari, Bidarten duten etxean. Gizona atxilotu dute eta emakumea ospitalean da, baina bere bizia ez dago arriskuan.