Hiru puskatan zegoen salgai Bidarraiko Tonpentxenea etxaldea, 30 hektareako lursaila orotara. "Kostaldeko erosle" batek begiz jota zuen, baina Safer erakundeak erosi du, espekulazioaren mehatxua uxatu eta laborantzarako balia dadin bermatzeko, ELB sindikatuaren eta Lurzaindia ekimenaren borroka medio.
Safer erakundeak bere egin ostean, etxaldea Bidarraiko nekazariek ustiatu ahal izango dute, aurrez beste lursail batzuekin gertatu den moduan. Pasa den abuztuan, esaterako, Sopitenean, Donibane Lohizunen, Saferrek lursail bat erosi eta Lurzaindiari saldu zion gero. Bertako laborari batek, garagardoa ekoiztu eta mahats ekologikoarekin lan egingo du etxalde horretan.
Dominique Ameztoi ELBko kide eta Lurzaindiako lehendakari-ordeak adierazi du bi elkarteek gogor presionatu dituztela bai eroslea, baita notarioa eta "itzalpean" ari zen higiezinen agentea ere. "Ulertarazi genien laborantzak lur horiek ez galtzeko ekintzak egingo genituela", azaldu du Laborari astekarian.
Herritarren esku-hartzea funtsezkoa izan dela dio; Herriko Etxearen sostengua izan dute laborariek, Ameztoik pasa den apirilean Euskal Irratiek egindako elkarrizketan azaldu zuenez, sailgai zegoen Tonpentxeneako puska baten harira. Bederatzi hektareako lursailaz ari da: Angeluko herritar batek erosi nahi zuen, eta Bidarraiko auzapezak berak azaldu zion laborantzarako lurrak babesteak duen garrantzia. Erosle potentzialak atzera egin zuen.
Gure Gain elkartea sortu berri dute Ipar Euskal Herriko Baigura eskualdean, mendiaren kudeaketari eta laborarien beharrei begira, proiektu amankomunak eta elkarlana sustatzeko. Zortzi herri batu dira elkartean: Luhuso, Makea, Lekorne, Heleta, Irisarri, Ortzaize, Arrosa eta... [+]
Salmentaz arduratzen den notarioaren egoitzaren aitzinean elkartu dira 50 bat herritar, ELBk, Lurzaindiak eta Bidarraiko herriko etxeak deiturik. Notarioarekin hitzordua lorturik, ondokoa segurtatu die: salmenta horren segipena utziko du notarioak, baldin eta saltzaileak ez badu... [+]
Lurra, etxebizitza eta turismo intentsiboa, problematika hauei buru egin behar dio Bidarraiko herriak, gero eta gehiago.
2017ko irailaren 24an eta urriaren 8an, igandearekin, Bidarraiko herritarrek kabalkada bat antolatu zuten. Baxe-Nafarroako herri ttipi horretan ez zen herriko plaza baino leku hoberenik horrelako emanaldi baten emateko. Mendiz inguraturik, eguzki eder batekin, goxotasuna... [+]