2013ko irailean 30eko Herrira-ren aurkako operazioa zela eta, Guardia Zibila Hernaniko egoitzara sartu zen. Jendetza hurbildu zen protestara, eta Ertzaintzak indarrez sakabanatu zituen. Emakume bat babestu nahian, Mendizabalek senatari txartela atera zuen ertzainei bere karguaz jakinarazteko. Azkenean ertzain batek buruan jo eta bost zentimetroko ebakia egin zion.
Salaketa jarri zuen Amaiur koalizioko senatari ohiak eta bost urteren ostean iritsi da epailearen erabakia: ontzat jotzen du fiskaltzaren eta akusazio partikularrak egindako eskaera. Bi urteko kartzela zigorra ezarri diote ertzainari, baita brigada mugikorrean aritzeko debekua ere. 3.600 euroko kalte ordaina eman beharko dio Mendizabali.
Polizia ez zegoen lanean ustezko gertakaria jazo zenean.
Donostian 2024ko martxoan jokatutako futbol partiduaren aurretik Ertzaintzak egindako kargetan, Amaya Zabarte zaleaz gain bigarren pertsona bat zauritu zuten, ustez foam pilota batekin begian jota. Orain, kasu hori ere ikertzeko agindu du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak.
Realaren eta PSGren arteko futbol partidu batean larri zauritu zuten zalearen kasuan, epaileak onartu du familiaren abokatuek egun hartako bideo irudi guztietara sarbidea izatea. Oldarraldian parte hartu zuten ertzain taldeetako arduradunak identifikatzeko ikerketa ere eskatu du.
Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.
Jokin Aperribay Real Sociedadeko presidenteak azaldu du gertaturikoa “argitzeko” eskatu diola Polizia autonomikoari. Zauritutako Amaia Zabarteren familiak klubari egotzi dio publikoki ez gaitzestea erasoa.
Epaileari nahikoa izan zaio azaroaren 27an Ertzaintzak egindako deklarazioa kasua artxibatzeko. Erabakiaren aurrean helegitea aurkeztuko duela adierazi du Xuhar Plataformak. “Xuharrek ez du begia galdu, Ertzainak begia galduarazi dio”, salatu du mugimenduak.
2018ko maiatzean Getxoko Ertzaintzaren komisarian jipoitu zuten Silvia emakume migratu eta arrazializatua, bidegabeki atxilotu ostean. Epaiketan zigor arinak ezarri zizkioten ertzain bati, baina emakumea ere zigortu zuten desobedientzia leporatuta. Silviak Espainiako Epaitegi... [+]
Gipuzkoako Lurralde Auzitegiaren ustez, bideo bateko irudietan ikusten denak "talka" egiten du Ertzaintzaren atestatuarekin, eta Amaia Zabarte foam bala batekin zauritua izan zenaren "ebidentzia erakusten" du, Noticias de Gipuzkoa-k jaso duenez.
Pasa den martxoan, Realaren eta PSGren arteko futbol partidaren testuinguruan izandako istiluetan oso larri zauritu zuten Amaya Zabarte, ustez foam jaurtigailu batekin. Zazpi hilabete geroago, Probintzia Auzitegiak kasua ireki ala ez erabaki bezperan, elkarrizketa egin dio... [+]
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburu Bingen Zupiriak asteazkenean jakinarazi zuen: azarotik aurrera, bideo-kamerak eramango dituzte soinean ertzainek. Ohikoa da poliziek, inolako disimulurik gabe, kamerak eskuan hartu eta interbentzioren batean gertatzen ari dena grabatzea;... [+]
Otavio da Silva ertzaina irakasle aritzen da Desokupan, eta emakume gisa dago erregistratuta. Bestalde, badirudi udan bere bikotekidea erailtzen saiatu zen ertzaina ez dutela Poliziatik bota.
Uda honetan, gutxienez hemeretzi erailketa matxista izan dira, eta horietatik gutxienez hiru kasutan, poliziak edo polizia ohiak dira hiltzaileak. Donostian, gainera, erailketa saiakera bat ere izan da ertzain baten partetik: bere bikotekidea hiltzen saiatu zen abuztuan.
2021eko urtarrilaren 20eko istiluetan atxilotutako sei gazteek epailearen aurretik pasatu beharko dute urriaren 22an.