Bi urte eta aurrera... elkartasuna, elkarlaguntza, antolakuntza


2023ko urtarrilaren 27an - 13:02

Orain dela bi urte, Iruñean norbanako talde bat Haritu elkarlaguntza sarean antolatzen hasi ginen langile klasearen pobretze orokortuari kolektiboki aurre egiteko helburuz. Elikadura eta etxebizitzara iristeko handituz doazen zailtasunak medio, Harituko Elkartasun Biltegia eta Etxebizitza Sindikatua sortu genituen.

Elkartasun Biltegia 110 partaidez osatua dago dagoeneko eta hiriko supermerkatu ezberdinetan hamabost egunez behin egiten ditugun bilketekin sostengatzen da. Gainera, baratze eta olibadi bana ditugu autogestiorako. Ibilbide sozial eta politiko anitzeko lagunak biltzen gara. Horrek elkar ulertze ariketa oinarrizkoa izatea suposatzen du; hala nola hizkuntzena (wolof, arabiarra, frantsesa, euskara edo gaztelera), militantzia praktikena, eta pentsatzeko, sentitzeko eta egiteko era ezberdinena.

Etxebizitza Sindikatua, berriz, etxebizitzaren jabearekin gatazkan dauden maizterrekin antolatu da. Dozenaka maizterrekin beraien eskubideen inguruko aholkularitza egin eta horiek bermatu ditugu. Hainbat etxegabetze geldiarazi dira, horiek denak alokairukoak. Denetariko problematikak salatu dira. Etxebizitzak bizitzen garapen eta zaintzarako oinarrizkoak direla ez diogu esateari utziko. Halere, etxebizitza baterako sarbidea geroz eta mugatuagoa da askorentzat. Soilik Nafarroan, azkeneko zazpi urteetan %40 hazi dira alokairuak. Sarbiderako baldintzek egoera zaurgarrian dauden pertsonek edota lanpostu prekarioak dituzten pertsonek etxe bat izatea zailtzen dute.

Haritun bi urte daramatzagu oinarrizko beharren eta etxebizitzaren problematika era kolektiboan borrokatzen. Bi urte komunitatea ehuntzen auto-antolakuntzaren bitartez

Etxebizitzen erabilera turistiko eta aldi baterakoaren hazkundeak, irabaziak biderkatzea ahalbideratzen die jabeei (gehien bat jabe ertain eta txikiak) eta prezioen igoeran laguntzen du. Gure hiriak arpilatuak izaten ari dira. Honi gehitu behar zaio, etxebizitzen kudeaketarako inbertsio funtsen geroz eta agertze handiagoa. Hau da Testa-ren kasua Iruñean, zeinak hamaika alokairuren kudeaketa eskuratu dituen eta auzokideak itotzen saiatzen ari den alokairu kontratuen arrazoirik gabeko aldaketekin.

Gainera, aurrekaririk gabeko hornidura eta erregaien igoera, langabezia, soldata kaskarrak, erosketa-saskiaren prezioaren igoera, bereziki emakumeengan egokitzen diren zaintza lanen zamaren hazkundea… geroz eta gehiago kaskartzen dituzte bizi baldintzak eta bereziki, egoera araugabean dauden biztanleria arrazalizatuan. Bestetik, enpresari, banketxe eta errentadunak haien irabaziei atxikitzen zaizkiela ikusi dezakegu. Intermon Oxfam-ek helarazitako datuen arabera, munduko biztanleriaren %1ak munduan ekoiztutako aberastasunaren %63 pilatzen du. Gehitu diezaiogun guzti horri gainbehera ekologikoa, testuinguru globala, mugetan emandako heriotzak eta krisi energetikoa. Ez zaigu arrazoirik falta ibiltzen jarraitzeko.

Haritun bi urte daramatzagu oinarrizko beharren eta etxebizitzaren problematika era kolektiboan borrokatzen. Bi urte komunitatea ehuntzen auto-antolakuntzaren bitartez, lotuneak estutzen eta elkarlaneko dinamiketan lanean beste kolektibo batzuekin batera. Horren adibide dira Iruñeako saskibaloi eta futbol mundialito anti-arrazista, sarearen hedatzea Iruñeko auzoetan edota Hego Euskal Herriko beste etxebizitza sindikatu eta elkarlaguntza sareekin antolatze aldera eginiko apustua.

Bi urtez gure ustez arazo hauen kausa egiturazkoak direnak salatzen: etxebizitzaren merkantilizazioa, baliabideetarako sarbidean dagoen desberdinkeria, klase zapalkuntza, arrazismo instituzionala, emakumeen aurkako biolentzia. Bi urte eta hemen darraigu… zeren eta garrantzitsuena ez da pastela banatzea, baizik errezeta aldatzea.

Horregatik, urtarrilaren 29an, igandean, 13:00ean, Iruñeako San Frantzisko plazatik Oinarrizko beharren eta etxebizitzaren defentsan, antolakuntza! lemapean irtengo den kalejirara gonbidatzen zaituztegu, baita Zabaldin eginen den ondorengo otordura ere.

Antolatu eta elkarlaguntzan haritu!

Haritu elkarlaguntza sareko kideak

Asier Calvo Álvarez de Arkaia, Daniel Fuentes López, Oihana Idoate Errea, Ane Martínez Echeverría, Amaia Prieto Arratibel

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


Euskarazko hezkuntzaren alde, ingeleseko saio gehiagorik ez

Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]


Negoziazioa: negarrerako zioa

Hezkuntza publikoko irakasleok  hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]


Mikel Oterori erantzuna

Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]


Gasteizen, eskaleak soberan daude

Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]


Euskara: makila guztien zahagia

Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]


Badago lotura Euskal Yaren eta AHTren artean Nafarroan

Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]


Apirilak 6, justizia euskararentzat

Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


2025-03-27 | Kontxita Beitia
Atzo bezain ozen! NATO pikutara soldaduskarik ez

Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]


2025-03-24 | Garazi Muguruza
Desioa

Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]


Eguneraketa berriak daude