34 hildako eta ehundik gora zauritu izan dira Bruselako atentatuetan

Zuzeneko jarraipena
  • Astearte goizean bi leherketa izan dira Bruselako Zaventem aireportuan eta beste bat hiriko metroaren Maelbeek geltokian. Belgikako agintarien arabera, aireportukoa suizida batek eragindakoa litzateke.

Aireportuan eta metroan izandako erasoek larrialdi egoeran jarri dute Brusela.
Erasoaren ustezko hiru erantzule identifikatu dituzte

Poliziak aireportuko erasoaren ustezko hiru erantzule identifikatu ditu, aireportuko segurtasun kamerei esker; horien argazkia hedatu du. Ezkerreko biak hilda leudeke eta eskuinekoak ihes egin duenaren susmoa du Poliziak. 

 

Bi polizia operazio martxan

Bi polizia operazio abiatu dituzte Bruselaren aurkako erasoarekin lotuta. Horietako bat Marie-Louise Plazaren inguruan abiarazi dute, Maelbeek metro geltokiaren ondoan; bestea, Schaerbeek geltokiaren inguruan. Operazioek lekuko baten testigantza dute oinarri: leherketa gertatu den unean, pertsona batek Mini-Cooper auto bat ikusi du Marie-Louise Plazaren inguruan, giltza jarrita eta motorra martxan zuela. Poliziak segurtasun perimetroa ezarri du inguru horretan.

 

Hirugarren lehergailu bat indargabetu dute aireportuan

Belgikako Gobernuak jakinarazi duenez, Zaventemeko aireportuan eztanda egin ez duen hirugarren lehergailu bat indargabetu dute polizi indarrek.

Estatu Islamikoak bere gain hartu ditu atentatuak

Estatu Islamikoak bere gain hartu ditu Bruselako atentatuak, erakundeari lotutako Amaq albiste agentziak jakinarazi duenez. Albistean esaten denez, "Estatu Islamikoaren gerlariek hainbat eraso egin dituzte lehergailu-gerrikoekin". Argi adierazten da helburuak aireportua eta erdiguneko metro geltoki bat zirela. "Haien lehergailu-gerrikoak eztandarazi aurretik, borrokalariek tiro egin zuten. Beste martir batek bere lehergailu-gerrikoa eztandarazi zuen Maelbeekeko metro geltokian. Erasoek 230 pertsona zauritu edo hil dituzte".

26 hildako eta 100 zauritutik gora baieztatu dituzte

Maggie De Block osasun sailburuak hildakoen eta zaurituen behin behineko balantzea eskaini du. Baieztatu duenez, 26 hildako eragin dituzte goizeko leherketek: aireportuan 11 pertsona zendu dira, eta Maalbeek metro geltokian 15. Erasoak 100 zauritu baino gehiago eragin ditu, gehienak aireportuan (81); metroan, 55 pertsona zauritu dira, eta egoera kritikoan daude horietako 10.

 

Agintarien erreakzioak

Belgikako lehen ministro Charles Michelek hitzartea eskaini du Bruselaren aurkako erasoaren ostean. Segurtasun neurri bereziak iragarri ditu. Kalean, presentzia militarrak gora egingo duela adierazi du. Garraio publikoen frekuentzia murrizteko eta herrialdeko mugetan segurtasuna areagotzeko erabakiak ere jakinarazi ditu.

Bere aldetik, erasoaren erantzuleei "merezi duten zigorra" emateko prest azaldu da Vladimir Putin Errusiako presidentea; "nazioarteko elkarlan sendorako" dei egin du horretarako.

Alerta maila gorena ezarri dute

Etxetik ez irteteko eskatu diete herritarrei, eta metro, tren eta autobus zerbitzuak eten dituzte, besteak beste. Bruselako aireportua ere itxi dute, hegaldiak bertan behera utziz: aireportuan lurreratu behar zuten zenbait hegazkin desbideratu dituzte. Belgika eta Frantziaren arteko muga ere itxi dute.

Segurtasun neurriak zorroztea erabaki dute Europar Batasuneko beste zenbait herrialdek ere.

13 hildako eta 30 zauritu, gutxienez

Hildakoen eta zaurituen kopuruak gorantz doaz. RTBF telebista kate publikoak azaldu duenez, gutxienez 13 pertsona hil dira aireportuko leherketetan; 30 pertsona larriki zauritu dira. Metro geltokietako erasoetan hildakoak 10 lirateke eta kopuruak gora egin dezake. Metroko eztandan zaurituak kalean artatzen ari dira.

Beste lehergailu bat aurkitu dute aireportuko aireratze pistan

Al Mayadeen katea libanoarraren gaztelaniazko Twitter kontuaren arabera, Bruselako aireportuko aireratze pistan beste lehergailu bat aurkitu dute.

 

Leherketa berri bat, oraingoan Maalbeek metro geltokian

Leherketa berri bat izan da Bruselan, Maalbeek metro geltokian, Bruselako erakundeen erdigunean. Hildakoak eta zaurituak leudeke. Metroa hutsarazi dute.

 

Lehergailu gehiago aireportuan

Belgikako RTBF irratiko Laurent Henrard kazetariak suhiltzaileei entzun dienaren arabera, beste lehergailu batzuk ere aurkitu dituzte aireportuan.

Hondamendi plana ezarri dute

Hondamendi plana ezarri dute Bruselan; aireratze eta lurreratze pistetara eraman dituzte bidaiariak. Lekuko anonimo batek RTL irratiari azaldu dionez, "edonon" daude zaurituak.

 

Gutxienez 11 hildako eta hainbat zauritu

Gutxienez 11 lagun hil dira atentatuen ondorioz. Zabaldutako lehen informazioen arabera, hainbat zauritu ere eragin dituzte Zaventem aireportuan jarritako bonbek. Oraingoz hildako bat baieztatu du Poliziak.

American Airlines konpainiaren fakturatzeko gunetik gertu

Russia Todayk argitaratu duenez, eztandetako bat American Airlines konpainiaren fakturatzeko gunetik gertu izan da leherketetako bat.

BIDEOA: Jendea aireportutik korrika ateratzen leherketen ostean

 

Eztandetako bat gutxienez irteeren gunean

Eztandetako bat gutxienez hegaldiak ateratzen diren aireportuko gunean gertatu dela diote lehen informazioek. Honela geratu da gune hori leherketen ostean.

 

Zaurituak daudela zabaldu da. Aireportua nola hustu duten erakusten duten irudiak.

 

Goizeko 8ak baino lehen izan dira leherketak

Lehen informazioen arabera, astearte goizeko 8ak baino lehen izan dira bi leherketak Bruselako aireportuan. Lekukoek bi eztanda entzun dituzte. Argazki hau hartu dute bertatik eta sare sozialetan zabaltzen ari da.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Belgika
Bruselan etxebizitza hutsak errekisa ditzake gobernuak, alokairu sozialak sortzeko

Bruselan legez kanpokoa da etxebizitza hutsak izatea, eta hainbat komunek (Belgikako hiriburua banatzeko barruti modukoak) lege-tresna bat jarri dute martxan etxebizitzen kontrola hartu eta merkatura ateratzeko, arrazoizko prezioetan.


2024-01-05 | ARGIA
Israelgo lau soldaduri gerra krimenak leporatu dizkiete Belgika eta Herbehereetako epaitegietan

Nazioarteko erakundeen geldotasuna eta ezintasuna ikusita, sortu berri den Martxoaren 30eko Mugimenduak Jonathan Ben Hamour soldadu israeldar-belgikarraren aurkako salaketa jarri zuen lehen urrats batean, eta orain beste lau soldaduren eta kolono baten aurka ere jo du.


2022-05-18 | ARGIA
Valtónycen aurkako euroagindua behin betiko indargabetu dute Belgikako epaitegiek

Ganteko Apelazio Epaitegiak Mallorcako rap abeslariaren estradizioa ukatu du, eta Espainiako Estatuak ez du helegiterik aurkeztu. 2018an egin zuen ihes Valtónycek, bere abestien letrengatik ezarritako hiru urte eta erdiko espetxe zigor batetik ihesi.


Bueltan da Stromae

Stromae musikari belgikarrak sona handia lortu zuen duela hamar urte inguru bere lehen bi diskoekin, baina kontzerturik eman gabekoa zen 2015etik. Zazpi urteko isilaldiaren ondoren itzuli da: haren ibilbidearen errepaso apetatsu bat aurkituko duzu artikulu honetan.


2021-12-07 | ARGIA
Bruselan osasun pasearen aurkako manifestazioan sei pertsona zauritu eta 20 atxilotu ditu poliziak

Bruselasko poliziaren arabera, 8.000 herritar elkartu ziren abenduaren 5ean, osasun neurrien aurkako manifestazioan. Amaieran, poliziak ur txorrotekin eta gas negar-eragileekin jazartu zituen eta sei pertsona zauritu eta hogei atxilotu zituen.


Gose greba utzi dute Bruselako 450 papergabeek, 60 egunen buruan

Egonaldi baimena lortzeko abiatu zuten gose greba maiatzaren 23an 456 etorkinek. Belgikako Gobernuaren partetik eskaerari erantzuteko postura sentiturik, gose greba uzteko erabakia hartu dute papergabeek. "Garaipen ttipitzat" jo dute lorpena, argi ukanki hala ere... [+]


2021-07-21 | ARGIA
Bruselan bi hilabetez gose greban diren migratzaileetako batzuek egarri greba hasi dute

Ostiralean ekin zioten hainbat pertsonak egarri grebari, bi hilabetez gose greba egin ostean. Tarte horretan aldaketarik gauzatu ez izanak motibatu du protesta areagotzeko hautua.


Lumumbaren azken arrastoa

1961eko urtarrilaren 17an hil zuten Patrice Lumumba buruzagi antikolonialista eta azidotan desegin zuten bere gorputza. 60 urte geroago, geratzen den arrasto bakarra itzuli diote familiari, hortz bat. Hala, Lumumbak bere hilobia izango du.


Europako herrialdeak Gabonetarako COVID-en aurkako neurriak zorrozten ari dira

Ez dira gutxi gabonetarako COVID-19 izurriarekin loturiko neurriak zorroztu dituzten Europako herrialdeak, BBCn irakur dezakegunez. Ez-ohiko Gabon hauetarako bateko eta besteko herrialdeek hartu dituzten neurriei errepasoa egingo diegu jarraian. Herrialde bakoitzean 100.000... [+]


Belgikan gobernuak milioika larrialdi-maskara harrika bota zituen 2019an

Belgikan, Europako beste herrialde askotan bezala, tartean Euskal Herrian, babes maskarak ezin eskuratuan desesperatzen dira koronabirusaren kontrako lanean ari diren profesional eta boluntarioak. Aurreikuspen faltagatik? Belgikan ikusi denez, politika neoliberalek muturreraino... [+]


2020-01-02 | ARGIA
Puigdemont eta Comín-en aurkako euroagindua bertan behera utzi du Belgikako justiziak

Europako Parlamentuko diputatuek duten immunitatean oinarrituta hartu du erabakia Belgikako justiziak, eta bi europarlamentariei jarritako behin behineko neurriak ere bertan behera utzi ditu.


Jean-Paul Bronckart, hizkuntzaren filosofoa
“Mundua ez da konplikatu, hari begira bizi den zientziak konplikatu ditu gauzak”

Euskal Herrian izan zen urrian Jean-Paul Bronckart psikologo eta hizkuntzalaria, UEUk eta Elebilab ikerketa-taldeak antolaturiko “Euskara oinarri eta eleaniztasuna helburu” ikastaroan. Gure ikasleek darabiltzaten hizkuntza material askoren atzean dagoen espiritua... [+]


2019-10-29 | ARGIA
Puigdemont Espainiari entregatzeko eskatu du Belgikako Fiskaltzak

Politikari katalanaren abokatuak astelehenean eman zuen Belgikako Fiskaltzaren asmoen berri. Epaileak onartu egin du bista atzeratzeko Puigdemonten defentsaren eskaria, eta abenduaren 16ra gibeleratu dute.


Eguneraketa berriak daude