Bi langileri bosna urtetik gorako kartzela zigorra eskatzen diete

  • Bosna urteko kartzela zigorra eskatzen du enpresariak eta bina urte eta hiru hilabeteko espetxeratzea eskatzen du fiskalak Etxebarriko Talleres Mecanicos Arakistain (TMA) enpresako bi langile ohientzat. Enpresa itxi zenean egindako mobilizazio eta salaketengatik daude auziperatuak, eta azaroaren 29an epaituko dituzte Bilbon. Hori salatzeko, manifestaziora deitu dute azaroaren 27rako 13:00etan Markina-Xemeinen.


2016ko urriaren 19an - 09:51

2013an itxi zen TMA, zortzi hilabeteko greba baten ostean. Langileak “kale gorrian” eta milaka euroko zorrarekin utzi zituztela adierazi dute bertako langile ohiek. Enpleguaren defentsan eta beren soldatak jasotzeko hainbat mobilizazio egin zituzten, eta enpresako arduraduna zen Rafael Zabalak Alexix Rodriguez eta David Gonzalez beharginak salatu zituen.

Fiskalak bi urte eta hiru hilabetetako kartzela zigorra eskatzen du auziperatuentzat. Enpresariak, berriz, bost urte eta sei hilabeteko espetxeratzea, eta 9.000 euroko kalte ordaina.

Langile ohiek agerraldia egin dute urriaren 18an Etxebarriko TMA enpresaren aurrean. “Euren lanpostuen defentsan egindako borrokaren aldeko atxikimenduak eta dinamikak” hastera doazela adierazi dute bertan. Atxikimen kanpaina bat hasi dute: Barriro be egingo geunke. Alexix eta David libre!. Eta auzipetuta dauden langileei babesa adierazteko manifestazioa antolatu dute azaroaren 27an Markina-Xemeinen, 13:00etan.  


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Alexis eta David libre
Eguneraketa berriak daude