Urretxindorra Ikastolako (Bilbo) eta Azkue Ikastolako (Lekeitio) bi irakasleren aurkako salaketak egin dituzte zenbait emakumek sare sozialen bidez. Horren aurrean, Urretxindorra ikastolako irakasleak astelehen honetatik aurrera klaserik ez ematea erabaki du Ikastolen Elkarteak. Lekeitioko irakaslea, berriz, erretiratuta dagoela azaldu dute.
Urretxindorra ikastolako hainbat ikasle eta ikasle ohik Denuncias Euskal Herria Instagrameko profilaren bitartez modu anonimoan egin dituzte salaketak. Gizon horren aurkako lehen akusazioak abenduaren hasieran argitaratu ziren. Horien ostean, hainbat izan dira irakasle beraren aurkako kexak zabaldu dituztenak.
Urte luzez, 10 eta 17 urte bitarteko neskei iruzkin sexualak egiten zizkiela eta sexualizatu egiten zituela ziurtatu dute salatzaileek. Gertatzen zena jakinekoa zela eta “ezkutatu gabe” egiten zuela kritikatu dute adierazpenetan.
Instagrameko profil berean salatu ditu Azkue ikastolan izandako erasoak ikasle ohi batek. Irakasleak jarrera autoritarioa izateaz gain, neskei bizkarretik eskua sartu eta "begira x-k ez darabil bularretakorik" bezalako komentarioak egiten zituela azaldu du. Urte asko isilean pasatu ondoren, egoera salatzeko pausua eman nahi izan duela nabarmendu du.
Ikastolen Elkarteak salaketa horiei “zilegitasun guztia” ematen diela, eta ikasleen “segurtasuna eta ongizatea” bermatzea “lehentasuna” dela adierazi du. Bestalde, elkartea osatzen duten ikastolek neurri “zorrotz eta zehatzak” hartzeko betekizuna dutela azaldu du, epaitegietan aurkeztutako salaketa izan ala ez.
“Emakumeen aurkako eraso eta jazarpenaren aurrean irmotasuna eta konpromisoa”, azaldu du Nekane Artola Ikastolen Elkarteko buruak. Irakasleak klaserik ez duela emango nabarmendu du Euskadi Irratian. Eskolak emango ez baditu ere, ikastolara joaten jarraituko du, beste lan batzuetara bideratuko dute. Lekeitioko ikastolako salaketaz, irakaslea erretiratua dagoela soilik adierazi du.
Emakumeen aurkako “eraso, jazarpen edo biolentziari” aurre egiteko protokoloari jarraikiz, erasoa jasan dutenei, beraiek hala nahi badute, ongizate emozionalerako zein beharrezkoak diren prozeduretan laguntzeko baliabideak eskainiko dizkietela informatu dute.
Horrez gain, Ikastoletan edonolako jazarpen edo eraso mota jasan duten pertsonei, edo jokabide desegoki baten lekuko izan direnei, zuzendaritza organoekin edo Ikastolen Elkartearekin berehala harremanetan jartzeko deia zabaldu dute. “Jazarpeneko, indarkeriako edo diskriminazioko” edozein egoeraren berri emateko salaketak@ehi.ikastola.eus helbide elektronikora idazteko eskatu dute.
Alain Esquerrek idatziriko Le silence de Bétharram (Betharramgo isiltasuna) liburuan eman du lekukotza Helene Perlantek, François Bayrouren alabak. 1980ko hamarkadan egon zen ikastetxe katolikoan ikasle eta berrogei urte luzeetan isilik atxiki ditu bertan jasandako... [+]
Ostegun gauean emakume bat bortxatzea egotzita atxilotu zuten gizon bat larunbatean. Gizona kasua argitu arte zaintzapean dago. Mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean 18:30ean, Baionako Herriko Etxean, eta horren erantzukizuna azpimarratu du.
Hamaika eraso Uztaritzeko (Lapurdi) San Frantses Xabierko ikastetxe katolikoan gertatu ziren, beste biak Domintxaineko (Zuberoa) ikastetxe katolikoan eta Angeluko (Lapurdi) San Josepe ikastetxe publikoan. Uztaritzeko ikastetxean ikasitako bost gizonek beren testigantzak eman... [+]
Prentsaurrekoa eskaini dute ostegun honetan Marc Aillet Baionako apezpikuak, elizbarrutiko hezkuntza katolikoko zuzendari Vincent Destaisek eta Betharramgo biktimen entzuteko egiturako partaideetarikoa den Laurent Bacho apaizak. Hitza hartzera zihoazela, momentua moztu die... [+]
11 adin txikikori sexu erasoak egiteagatik 85 urteko kartzela zigorra galdegin du Gipuzkoako fiskaltzak. Astelehenean hasi da epaiketa eta gutxienez martxoaren 21era arte luzatuko da.
Elizak 23 kasu ditu onarturik Nafarroa Garaian. Haiek "ekonomikoki, psikologikoki eta espiritualki laguntzeko" konpromisoa adierazi du Iruñeko artzapezpikuak.
15 urteko emakume bati egin dio eraso Izarra klubean jarduten zuen pilota entrenatzaile batek.
Lestelle-Betharramgo (Biarno) ikastetxe katolikoko indarkeria eta bortxaketa kasuen salaketek beste ikastetxe katoliko batzuen gainean jarri du fokua. Ipar Euskal Herriari dagokionez, Uztaritzeko San Frantses Xabier kolegioan pairaturiko indarkeria kasuak azaleratu dira... [+]
Neska adingabeari sexu abusuak era jarraituan egin zizkiola frogatutzat jo du Bizkaiko Lurralde Auzitegiak.
1989tik 2014ra, Frantzia mendebaldeko hainbat ospitaletan egindako erasoengatik epaituko dute. 74 urte ditu Joel Le Scouarnec zirujau ohiak, eta espetxean dago beste lau sexu eraso kasurengatik.
Lau mila karaktere ditut kontatu behar dudana kontatzeko. Esan behar ditut gauzak argi, zehatz, soil, eta ahalko banu polit, elegante, egoki. Baga, biga, higa. Milimetrikoki neurtu beharra dut, erregelaz markatu agitazioa non amaitzen den eta propaganda non hasi. Literarioki,... [+]
Lau urteko kartzela zigorra, zazpi urteko inhabilitazioa eta hiru urtez 12 urteko biktimarengandik urruntzeko agindua eman du Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak. Neskari 6.000 euro ere ordaindu beharko dizkio erasotzaileak kalte-ordainetan.
Gertatutakoak ez direla kasualitatea azpimarratu dute. Unibertsitateko eremuetan indarkeria matxista gertatzen dela azaldu dute, eta arazoa sistematikoa dela. Protokolo bat eskatu dute erasotuak babesteko. Erasotzaileak inpunitate osoarekin jokatu duela salatu dute.
EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".
Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]