Nafarroako Erriberan uholdeek ondorio nabarmenak utzi dituzte. Lau milioi euro baino gehiagoko kalte ordainak utzi dituzte.
Bi pertsona galdu dute bizitza: Fustiñana eta Buñuel artean pertsona batek bizia galdu zuen traktore batekin Ebro ibaian harrapatuta geratzean. Arruazun beste pertsona bat hil zen Arakil ibaira erorita.
Arga eta Ebro ibaiak izan dira gainezka egin dutenak, errepide aunitz itxiz. Normaltasuna berreskuratu bada ere, oraindik ibaien ur emaria altua izaten jarraitzen du. Garbiketa lanek aurrera darraite.
Ebro ibaiaren garbiketa izan da Erriberako alkateen lehenengo eskaria. Era berean, Nafarroako Parlamentuak, ur-goraldiak saihesteko eta ibaiak zaintzeko orduan administrazio bakoitzaren eskumenak zehazteko txosten juridiko bat eskatu du.
Martxoaren 6an Espainiako Ministro Kontseiluan kalteak konpontzera eta garbiketara bideratutako neurriak jasotzen dituen lege dekretu bat onartuko dute. Nafarroari emanen dizkioten lau milioi euroez gain, nekazaritzako aseguruek uholdeek eragindako kalteak konpontzera bideratuko dira ere.
200 nekazari nafar inguru bildu ziren Ebroko Ur Konfederazioak Zaragozan duen egoitzaren aurrean asteazkenean, martxoaren 4ean, Nafarroako Nekazari eta Abeltzainen Batasunak deituta. Espainiako Gobernuari ibaiaren dragatzea eskatu zioten. Horrekin batera hitzemandako laguntzek uholdeek eragindako galeren %100ak ordaintzea eskatu zuten.
Duela 135 urtetik hona izandako otsaila euritsuena izan da: prezipitazioak bikoiztu eta tenperaturak baxu mantendu dira.
Tanta hotzak Valentzian eragindako hondamendiak irudi lazgarriak utzi dizkigu; batetik, izan dituen berehalako ondorioengatik, eta, bestetik, nolako etorkizuna datorkigun aurreratu digulako: halako fenomeno klimatiko muturrekoak gero eta ugariagoak eta larriagoak izango direla,... [+]
Azken asteotan, arkitekturan dihardugunontzat ez da posible izan Valentziako klima gertaera gure lan hizketaldira ez ekartzea. Uraren ibilbidea eraikinen estalkietan, estolderietan, plazetan eta parkeetan pentsatu eta diseinatu behar ditugulako. Ongi dakigu giza eskalako ur... [+]
Urriaren 25a. Valentziako Meteorologia Elkarteak iragarri duenez, hurrengo astean goi geruzetako tanta hotz batek euri-erauntsiak eragin ditzake Valentzian. Egunez egun, aurreikuspenak berresten dira, eta urriaren 29an, goizeko lehen orduan, Espainiako Estatuko Meteorologia... [+]
Elkarlan Uholdea kanpainaren ekitaldi nagusia egin dute larunbatean. Elkarlanari eustera deitu dute, Lurraren beroketaren ondorioz ugaritu litezkeen muturreko klima gertakarien aurrean.
Euskal Herria zeharkatzen dutenen artean ibairik handiena da Ebro. Haren ertzean mintzatu gara, Ollero bizi den Zaragozako sarreran, lertxunaren ibili geldoa, txorien kanta zoroa eta ibaiaren emari barea lagun, udaberria 33 gradura lehertu den arratsaldean, zorionez arbolen... [+]
Urnietako eta Hernaniko alkateek eta Ereñotzuko ordezkariak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin bilera bat egiteko eskatu dute. Bestalde, Bera, Lesaka eta Arano ere hondamendi eremu izendatzeko eskaria onartuko du asteazkenean Nafarroako Gobernuak.
Eurite handien ondorioz Pakistango 110 udalerri urak hartu ditu, eta lehen ministro Shehbaz Sharif-ek ohartarazi duenez, herrialdeko biztanleen %15ak pairatu ditu uholdeen kalteak: 33 milioi pertsonak.
Departamentua alerta laranjan jarri du Pirinio Atlantikoetako prefeturak euriagatik uholdeak sor daitezkeelako. Alerta gutxienez gaueko 21:00ak arte dago ezarria.
Uretako babes indibidual eta kolektiborako material “egokia” eskatu dute, bestela gaueko esku-hartzeetan segurtasuna “arriskuan” baitago. ELA sindikatuak ohartarazi du 2017an ere zuzendaritzan salatu zutela egoera bera, baina ez dela irtenbiderik eman.
Eurite iraunkorrengatik alerta laranjan daude Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban, baita Nafarroa iparraldean ere. Hainbat tokitan ibaiek gainezka egin dute Euskal Herri osoan eta luiziek trabak eragin dituzte garraiobideetan.
Bi herritar hil dira azken egunotako euriteek eragin uholdeen ondorioz. Bata Sunbillako emakume bat luizi batek harrapatuta, eta bestea, Elizondokoa, Lesakara bidean zela desagertu eta Bidasoa ibaian aurkitu zuten hilotz. Kalte materialak leku ugaritan eragin ditu, izan Lapurdin... [+]