Bi hilabetean Donostian 20 saltoki txiki itxi dituztela salatu du Ba Gera elkarteak

  • Urtarrila eta otsaila bitartean hogei establezimenduren itxiera egiaztatu ditu Ba Gera komertzio elkarteak, Donostiako auzo ezberdinetan. Hiri osoari eragiten dion arazoa dela salatu dute.


2020ko martxoaren 06an - 10:09
Parte Zaharreko Izar gozo-denda. (Argazkia: Irati Salsamendi)

Amaran (Sagardia altzari denda), Loiolan (Olasagasti burdindegia ), Antiguan (Bronte optika eta Kbyos ile apaindegia), Erdialdean (Luís Díaz perfumeria, Lucas janari denda eta Aguirre kafetegia), Grosen (AER, Carmen zapata denda, Edolo, Errota belardenda, Lotus, Montmarte, Morenru eta Yaiza) eta Parte Zaharrean (Izar gozotegia, La Pelitxata, Rekalde taberna eta La Cueva) izan dira itxiera horiek. Egoera larritzekoa dela aipatu dute, eta Groseko kasua azpimarratu dute bereziki, itxiera gehien egon den auzoa izan delako.

Ohar baten bidez azaldu dutenez, kontsumitzaileak kontzientziatu nahi dituzte haien erosketek duten eraginari buruz: “Erosketak ‘market places’-etan eta egoitza soziala gure lurraldetik kanpo duten enpresetan egiteak, zerga bidezko errekurtsoen galera dakar, ez dira gure hiri eta probintzian biltzen, eta ezin dira hauen hobekuntzarako berriro erabili”.

Bestealde, instituzioei esku hartzeko eskatu diete, eta plan estrategiko baten beharra azpimarratu dute, “saltoki txikien aldeko apustua egiten duen hiri eredua” bermatuko duena.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Denda txikiak
Donostiako San Bartolomeko merkatalgunearen aurkako errekurtsoa onartu du Auzitegiak

200 plazako aparkaleku bat eta 8.040 metro koadroko merkataritza gunea eraikitzeko Hiri Antolamenduko Plan Berezia onartu zuen Donostiako Udalak urtarrilean. Hainbat elkartek salatu zuten proiektuak eragin negatiboa izango duela, eta "erabat legez kanpokoa" dela.


2022-03-03 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Pegatina bat

Erakusleihoko kartel batek aurki negozio-uzteari ekingo diotela dio, dendako produktuak azkenekoz erosteko aukera abiaraziz. Dendariak esango digu erosteko dinamikak aldatuz joan direla, merkataritza-gune handien fenomenoari online salerosketen gorakada gaineratu zaienean, zaila... [+]


“Ez dugu irudikatzen Amazonen praktikak noraino iristen diren”

Merkatua tenkatu eta bereganatzeko Amazon zer egiteko prest dagoen –eta zer egiten duen– ba al dakigu benetan? Pentsatu al dugu kontsumo eredu horrek ekartzen dituen kalteen inguruan? Horri buruz gogoetatzeko solasaldia antolatu du Behe Bidasoako Eskubide Sozialen... [+]


Amazon Oiartzunen ezartzea “komenigarria” ez dela adostu dute aho batez udalbatzan

Hainbat eragilek aurkeztutako mozioa babestu dute bi udal taldeek. Proiektua zorrotz aztertu eta tokiko ekonomia sustatzeko konpromisoa hartu dute.


2020-11-03 | Estitxu Eizagirre
“Komertzio txikiak ireki edo komertzio guztiak itxi” eskatu dute Baiona inguruko dendariek

Frantziako Gobernuak debekatu egin du saltoki handietan lehentasunezkoak ez diren produktuak saltzea, komertzio txikiekiko "konpetentzia desleiala" saihesteko. Herrietako denda txikiak urriaren 31tik daude itxita eta bi aste barru aztertuko du gobernuak irekitzea... [+]


2020-05-04
Denda txikiek ateak zabaldu dituzte Hego Euskal Herrian, zailtasun handiekin

Maiatzaren 4an zabaldu dira lehenengoz lehentasunezkotzat jo ez diren denda txikiak Hego Euskal Herrian. Espainiako Buletin Ofizialak argitaratu ditu bete beharko dituzten baldintzak, eta asko zailduko zaie haien lana eta gutxieneko salmentak bermatu ahal izatea. Hainbat neurri... [+]


2020-04-13 | ARGIA
Herrietako denda txikiei laguntzeko bonu txartelak erosteko aukera ematen du Kuttuna webguneak

Koronabirusa dela-eta herrietan itxi behar izan duten merkataritza eta zerbitzu txikiei laguntzeko aukera ematen die herritarrei Oñatiko Magnet kooperatibak sortu duen Kuttuna web plataformak. Izan ere, denda eta zerbitzu txiki horietako bonu txartelak erosteko aukera... [+]


Harri Arrijuria. Tirriki-tarraka, aurrera
“Nahiago dut oinetako parea erosi 170 eurokoa, eta hamar urtez ikusiko nauzu horrekin”

Esaerak dio begiak direla arimaren ispilu, baina Harri Arrijuria zapatariaren arabera, oinetakoek ere informazio baliagarria ematen dute pertsonaren izaeraz. “Zapatetan ikusten da pertsonak zeri ematen dion garrantzia: sosari, kalitateari, estiloari…”. Ostegun... [+]


Eguneraketa berriak daude