Grebak deitu dituzte Osakidetzan otsailaren 25 eta 28rako, “Jaurlaritzaren konponbide ezari” aurre egiteko

  • "Osasun Sailaren immobilismoaren eta konponbide ezaren aurrean", otsailaren 25ean greba deitu dute lehen arretan ELA, SATSE, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek eta otsailaren 28an Osakidetzako esparru guztietan. Horrez gain, otsailaren 26an manifestazioak egingo dituzte Bilbon, Gasteizen eta Donostian. Sindikatuok iragarri dute ez dutela berriro Mahai Sektorialean parte hartuko "benetako negoziazioa eta edukiak planteatu arte".


2022ko otsailaren 07an - 10:52
Azken eguneraketa: 12:06
Osakidetzan sindikatuek dituzten ordezkariek beren haserrea adierazi dute Eusko Jaurlaritzarekin.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Beren ezinegona azalduz agerraldia egin dute ondorengo sindikatuek Osakidetzan dituzten arduradunek: ELA, SATSE, LAB, CCOO eta UGT. Osasun sistema publikoaren "egoera larria" salatu dute, beste behin. Horregatik, mobilizazioak iragarri dituzte, greba deialdia barne.

Otsailaren 25ean lehen arretan egingo dute greba eta otsailaren 28an, Osakidetzaren esparru guztietan. Horrez gain, manifestazioak deitu dituzte Bilbo, Donostia eta Gasteizen otsailaren 26an, larunbata, 12:00etan. Osakidetzako langileei ez ezik, herritarrei, gizarte mugimenduei eta gainerako erakundeei ere luzatu diete bertan parte hartzeko deia. "Osasun publikoa, unibertsala, doakoa, kalitatezkoa eta herritar guztientzat irisgarria izango dena defendatzeko beharrezkoa den aliantza elikatzen" jarraitzeko beharra ikusten dute.

Mahai Sektoriala osatzen duten sindikatuek Osakidetzari eskatu diote "jarrera erabat aldatzeko" eta langileen aldarrikapenei erantzuteko. Iragarri dute ez dutela berriro Mahai Sektorialean parte hartuko "benetako negoziazioa eta edukiak planteatu arte".

Jaurlaritzan inmobilismoa

Salatu dute urtarrilaren 23ko manifestazio jendetsuen ondoren, Osakidetzak eta Jaurlaritzako Osasun Sailak "ez dutela pauso bakar bat ere eman, ez dutela neurri bakar bat ere proposatu Osakidetzak dituen arazo larriak konpontzeko".

Sindikatuek diote langile eta herritarrak nekatzen hasiak direlako gaiarekin eta horregatik mobilizazio horietan jende asko izan zela. Hala ere, Osasun Sailak arazoak konpondu beharrean murrizketa gehiago abiarazi dituela ikusten dute eta adibide gisa jarri dute, Gasteizko Santiago Ospitaleko larrialdiak itxi dituztela.

"Manifestaldiak eta gero, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak adierazi zuen pandemiak eragindako behin-behineko egoera baten aurrean gaudela, eta Osasun Sailak kontratatzeko borondatea duen arren, hori egiteko ezintasun materiala duela, ez baitago familiako medikurik, ezta pediatrarik ere. Esan behar da adierazpen horiek, errealitatea ez islatzeaz gain, Jaurlaritzaren erantzukizuna ezkutatu nahi dutela. COVID-19aren krisiak larriagotu egin du lehen ere gertatzen ari zen egiturazko egoera bat", salatu dute.

Aitortu dute zailtasunak egon badaudela kategoria batzuetako langileak kontratatzeko, baina Osasun Sailak azken urteetan hartutako erabaki politikoen ondorio direla horiek. Alde batetik, lantaldeak 50 urteko batez besteko adina duela eta belaunaldi aldaketa planifikatzeko falta egon dela. Horrez gain, "Osakidetzak bere plantillari ematen dion tratu txar sistematikoaren ondorioz", langileak lehen arretatik arreta espezializatura "ihes" egiten dutela diote, edo osasungintza pribatura edo atzerrira.

Lan gainkarga sistematikoa ere salatu dute, hobekuntza ikuspegi eza eta baliabide eza, eta hori ikusita, langile askok erretiroa hartzen dutela aukera eduki bezain laster.

"Lan zentroetan bizi den egoera gero eta prekarioagoa da. Osakidetzaren erantzuna da propaganda egitea eta aitzakiak bilatzea, neurri bakar bat ere proposatu gabe eta aldarrikapen bakar bati erantzun gabe. Are gehiago, pandemia aitzakia ezin hobea bihurtu da murrizketa, desegite, prekarizazio, inbertsio falta, pribatizazio eta osasun publikoaren desegite politikekin aurrera jarraitzeko. Kolapso egoera eta osasun arreta jasotzeko zailtasunak agerikoak dira herritarren artean; paraleloki langileen nekea argi eta garbi islatzen da, bai azken asteetan deitutako mobilizazioen jarraipen masiboan, baita irekita dauden hainbat gatazketan ere: Lehen Arreta, TGEEZ, Urdulizko Ospitalea, Txagorritxuko Larrialdi Pediatrikoak, Gurutzetako Larrialdiak, Santiago Ospitaleko Larrialdiak, Bizkaiko Osasun Sarea, Arabako Osasun Sareko sukaldea; Donostia Ospitaleko mantenua; Gurutzeta Ospitaleko mantenua; eta abar luze bat".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osasuna
Samariar baltsamoa

Sare sozialen kontra hitz egitea ondo dago, beno, nire inguruan ondo ikusia bezala dago sare sozialek dakartzaten kalteez eta txarkeriez aritzea; progre gelditzen da bat horrela jardunda, baina gaur alde hitz egin nahi dut. Ez ni optimista digitala nauzuelako, baizik eta sare... [+]


2025-03-21 | Elhuyar
Autismoak: normaltasuna zabaltzeko aukera bat

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.


AINTZANE CUADRA MARIGORTA
“Endometriosia gizonek pairatuko bazenukete oso bestelako egoera batean egongo ginateke”

Endometriosiaren Nazioarteko Eguna izan zen, martxoak 14a. AINTZANE CUADRA MARIGORTAri (Amurrio, 1995) gaixotasun hori diagnostikatu zioten urtarrilean, lehen sintomak duela lau urte nabaritzen hasi zen arren. Gaitz horri ikusgarritasuna ematearen beharraz mintzatu da. 


Sistema psikiatrikoak sexualitatean daukan eraginaz zenbait gako

La bajona kolektibo kide Heiko Elbirak salatu du psikiatriak zisheteroarautik aldentzen diren erotikak kontrolatu nahi dituela.


Gurutzetako Ospitaleko Larrialdiak “kolapsoaren ertzean” daudela salatu du ESK sindikatuak

Barakaldoko ospitaleko larrialdi zerbitzuan sufritzen ari diren "saturazioa larria" dela ohartarazi du sindikatuak. Pazienteak korridoreetan artatu dituztela eta krisia kudeatzeko "behar adina langile" ez dagoela salatu du. Errealitate horren aurrean... [+]


Nafarroako Medikuen Sindikatuak hilabete iraungo duen greba hasi du

Astelehenean abiatu da sindikatuak deitutako greba eta apirilaren 6 arte luzatuko da. Lan-gainkarga salatu eta baldintzak hobetzeko eskatu dute, baita mediku egoiliarrei karrera profesionala aitortzea ere.


EAEko Osasun Saila mediku euskaldun bila

Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak argi dio: ez ditu mediku euskaldunak aurkitzen, eta euskarazko osasun arreta ezin da bermatu mediku egoiliar (formazioan dauden espezialista) gehienak kanpotarrak direlako. Mediku euskaldunak bilatzea perretxikotan joatea... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


Donibane Lohizuneko poliklinikako larrialdi zerbitzua, “egoera jasanezinean”

Gauez ia aste osoan ateak itxita izaten ditu Donibane Lohizuneko osasun zentro horretako larrialdi zerbitzuak. Herri Berri udal oposizio taldeak deituta, mobilizazioei ekin diete herritarrek eta jadanik 3.000 sinadura bildu dituzte zerbitzu "iraunkor eta eraginkorra"... [+]


Trebiñu Araban sartzeko “aurrerapausorik” ez dela eman salatu dute enklabeko zinegotziek

Bizilagunek "egia eta politika" merezi dutela adierazi dute, oraindik konponbiderik bilatu ez zaizkien arazo ugari edukitzen jarraitzen baitute. Ikasketei eta osasun arretari loturiko arazoak nabarmendu dituzte.


Txikori-belarra udaberrian

Udaberri aurreratua ate joka dabilkigu batean eta bestean, tximeletak eta loreak indarrean dabiltza. Ez dakit onerako edo txarrerako, gure etxean otsailean tximeleta artaldean ikustea baino otsoa ikustea hobea zela esaten baitzen.


Gorputz hotsak
“Garrantzitsua da Down sindromedunok oholtzan ikustea”

Gazteagotan baino lotsa handiagoa dauka, baina horrek ez dio saltsa askotan ibiltzeko gogoa kentzen Leire Zabalza Santestebani (Iruñea, 1990). Beste gauza askoren artean,  Motxila 21 musika taldeko kidea da. Nabarmendu du musika gauza asko aldarrikatzeko bide izan... [+]


Eguneraketa berriak daude