COVID-19ak kutsatutako 574 positibo berri ezagutu ditu Hegoaldeak asteburuan. Ostiralean koronabirusak 155 kasu berri utzi ditu, 256 larunbatean eta 165 igandean. Koronabirusak udako beroaren aurrean menia bat emango zuen itxaropena zutenentzako, ezusteko galanta. Edonoren begietan itxura txarra daukan beroaldi hau kontrolatu nahian, agintariek hainbat jarduera eragotzi edo zorrotzago kontrolatzea erabaki dute: zahar-etxeetako sartu-irteerak murriztu, haur eta gaztetxoen udalekuak eten, gazteen lokalak itxi arazi...
Azken 15 egunetan koronabirusaren agerraldiak ugaritu ostean –batik bat Gipuzkoan eta Nafarroan– PCR bidez hautemandako kasu berriek jauzi arriskutsua egin dute azken hiru egunetan. Ostiralean –uztailak 18– 155 COVID-19 positibo berri ezagutu ziren Hegoaldean: Araban 11, Bizkaian 48, Gipuzkoan 56 eta Nafarroan 40. Larunbatean zenbatutakoek ia bi halako kopurua osatu zuten, 254 honela banatuak: Araban 10, Bizkaian 92, Gipuzkoan 93 eta Nafarroan 59. Igandean –uztailak 19– bezperakoa datuak pittin bat hobetu dira: Hegoalde osoan 165, horietatik Araban 6, Bizkaian 45, Gipuzkoan 63 eta Nafarroan 51.
Nafarroako Gobernuko bezala Eusko Jaurlaritzako sailburuek nabarmendu dute agerraldi berrietako kasuetan gazteek daukaten presentzia, asko ugaritu direlako 30 eta are 20 urtez azpiko gazteak –Nekane Murga sailburuak aipatu du EAEko kasu berrien %40 direla 20 urtez azpikoak– agintariek lotzen dituztenak kurtso amaierako ospakizunetan gertatutako kutsatzeei.
Herriei dagokienez, itxura batera lasaiagotzat jo daiteke egoera hainbeste zalparta sortu zuen Ordizian eta neurri txikiagoan Tolosan eta Getarian eta, aldiz, askoz kezka handiagoa eragiten dute EAEri dagokionez bai Ermua-Eibarko eta Zarautzko agerraldiengatik eta Nafarroan Iruñerriko Mendillorritik zabaldu denak..
Osakidetza berriro astelehenean hasi da herrikako zenbait datu ematen. Horietan ageri dira EAEko koronabirus positibo berriak zein herriri dagozkion. Araban, azken hiru egunetan metatutako 25 berrietatik Gasteizen hauteman dira 14. Bizkaian hiru egunetan 180 pilatu dira eta horietatik Ermuan 77, Bilbon 57, Barakaldon 10, Basaurin 7... Gipuzkoan hiru egunetan 219, horietatik Eibarren 66, Zarautzen 53, Bergaran 17, Donostian 13, Ordizian 9, Arrasaten eta Tolosan 7...
Asteburuan koronabirusaz inor hil denik ez dirudi, agintariek ez dute bederen bakar baten berririk eman. Aldiz, erabat txartu den erreferentzia da R0 edo Rt tasa, koronabirusaren erreprodukzio tasa erakusten duena: Euskal Autonomia Erkidegoan Rt 2,21ean dago gaur, martxoaz geroztik inoiz ezagutu dugun kopuru txarrenean.
Herritarren arteko elkarrizketetan entzuten baita positiboen ugaritzea izan daitekeela osasun zerbitzuek, batik bat EAEn, agerraldien jarraipena egiteko ugaritu dituztelako PCR testeatzeak, egindako test kopuruaren eta agertutako positiboen arteko proportzioaren bilakaerak iradokitzen du egoera txarrera doala. Hala uste du, esaterako, COVID-19aren jarraipenean –tartean martxo-apirilean krisi betean EHU unibertitsatetik bertan egindako PCR test propioa martxan jarri izanagatik– erreferentzietako bat den Ugo Mayorrek:
Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]
"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]
Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.
Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.
Bilboko Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman dio ELA sindikatuari eta ezintasun iraunkor absolutua onartu dio COVID19 iraunkorra duen osasun zentro bateko zeladore bati.
Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du garraio publikoan musukoa derrigorrezkoa ez izatearen dekretua.
Txinan derrigorrezko isolamendu neurriak kendu dituzte nazioarteko bidaiarientzat, eta eguneroko kutsatzeen datuak emateari utzi. Politika aldaketa baten ondorioz dira neurriok, baina egoeraren kontrolik ezak nazioartean izan dezakeen eraginaz ohartarazi dute zenbait adituk.
Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.
Milaka herritar kalera atera dira hiriburu nagusietan, Txinako Gobernuaren zero COVID estrategiak eragiten dituen kalte ekonomikoak eta psikologikoak salatzera. Aspaldi ikusi gabeko mobilizazioetan orri zuria erakusten dute manifestariek, zentsura irudikatzeko. Pandemia hasi... [+]
Sumindura pikor batekin hartu dute batzuek zero-covid estrategiaren inguruan Renmin Ribao egunkari txit ofizialak aste honetan bertan argitaratu duen artikulu-segida. Ondorioztatu baitute –zuzen, behingoz– Beijingeko agintariek, Partiduaren XX. Kongresua amaitu... [+]
Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]
"Azken txanpan" sarturik, arrisku taldeak txertatu, aldagai berriak kontrolatu eta osasun sistemak hobetu behar direla dio MOE erakundeak.
Irailaren 1ean ekin diote 2022-2023 ikasturteari Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin, COVID-19aren aurkako neurririk gabe. Berrikuntza gehiago ere izan dituzte: Seaskako ikastola eta kolegioetan ehun ikasle gehiago dituzte, eta Irisarrin, Larrainen eta Barkoxen murgiltze... [+]
Ikerketan ia 40.000 hilekodun pertsonek parte hartu dute eta haietatik ziklo erregularra dutenen %42k txertoaren ondoren odoluste handiagoa izan dutela ondorioztatu dute ikerketan.