“Bi bafletan aterako ginela bagenekien, baina ez nolakoak izango ziren”

  • 1985eko uztailaren 7an bi euskal presok Martuteneko espetxetik ihes egitea lortu zuten. Imanol Lartzabalen kontzertua egin zuten kartzela barruan, eta emanaldirako baliatutako bi bafleetan ezkutatuta eman zioten ihesari Joseba Sarrionandia Sarri iurretarrak eta Iñaki Pikabea Piti oreretarrak. 36 urte pasa dira ordutik. Piti berriro atxilotu eta espetxeratu zuten, eta guztira, 19 urteko espetxealdia beteta atera zen aske 2000. urtean. Atzera begira jarri da oreretarra, duela 36 urteko ihesaldi sonatuaz hitz egiteko.


2021eko uztailaren 09an - 10:36
Azken eguneraketa: 12:41
Argazkia: Oarsoaldeko Hitza
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

36 urte bete ziren atzo Martuteneko espetxetik ihes egin zenuenetik Joseba Sarrionandia Sarri-rekin batera. Nola oroitzen duzu egun hura?

Gauza handi bat bezala, ederra, mundiala. Lastima ez diren izan halako gehiago. Oroitzapen ona dut. Pixka bat ahaztuta ere badut jada. Atzo lagun nafar batekin nengoela bazkaritan galdetu zidan ‘zein egun da gaur?’, eta orduan ohartu nintzen ihesaldiaren urteurrena zela, nahigabean, deskuiduan. Telefonoa hartu eta Sarriri —Joseba Sarrionandia— deitu nion, ez zuen hartu lehenik eta ondoren itzuli zidan deia. Hark ere ahaztuta zeukan zein eguna zen.

Deserrian hiru hamarkada luze emanda, aurten itzuli da Euskal Herrira Sarrionandia. Izan duzu berekin egoteko aukera?

Duela bi edo hiru urte izan nintzen Kuban eta han ikusi nuen azkenekoz fisikoki. Gerora telefonoz aritu gara etorri denetik. Halako batean egin beharko dugu bazkari bat edo. Etorri berria da eta oraindik ere denbora beharko du, imajinatzen dut edozein izkinetara begiratu eta herria berriz ezagutzen ariko direla.

Tokatu egin zitzaizula esan duzu behin baino gehiagotan, zozketa egin eta zuri egokitu zitzaizula. Zer suposatu zuen esan zizutenean ‘zu zoaz kanpora’?

Hori momentukoa izan zen, eta harrituta gelditu nintzen hasieran.

Beldurrik sentitu zenuen?

Kezka handia, ez genekien nola izango zen. Bi bafletan aterako ginela bagenekien, baina ez nolakoak izango ziren, tamaina, nola sartu beharko genuen bertan, ikusi arte kezka. Behin ikusita pentsatu nuen, ‘hor sartu behar dugu?’. Hortik aurrera hasten zara pentsatzen nola aterako da, nola izango da… Noski, behin sartuta bafleetan, hortik aurrera ez genuen ezertxo ere ikusten, entzumena zorroztu eta adi. Urduritasun eta ezjakintasun hori, entzumena genuen soilik. Gogoan dut kontzerturako furgoneta iritsi zenean bi bafle eta gitarra bat zihoazela, eta suposatzen dut berdin atera gintuztela, baina guk ez genuen ezertxo ere ikusten. Atea irekitzen ere sumatu genuen begiratzeko furgoneta barruan; horrela hainbat ate pasa arte, eta azkenean martxen aldaketarekin eta abiadura bizkortzearekin ohartu ginen kanpoan ginela jada, espetxetik atera ginela.

Zer izan zen zailena behin ateratzea lortuta?

Zailena zen ez jakin noiz arte egongo ginen, ez ginen oso estu, baina ezta erabat lasai ere. Ahalik eta modu lasaienean eramaten genuen, hitz egiten, irakurtzen, telebista ikusten, ezkutuan ginen etxeko haurtxoari oinez irakasten… Kezka zen noiz arte, ohituta ginen itxita egoten espetxean, baina ezberdina da, han errutina batzuk daude.

Beste anekdota bat badu ihesaldiak. Zure anaia Martuteneko espetxera joan zen zuk ihesi eginda, zure gauzen bila. Hala da, ezta?

Bai ausardia behar da egiteko, eta anaiak egin zuen. Joan zen, joan zen…

Zure eta Sarrionandiaren ihesaldiak kantu bat inspiratu zenuten. Sarri sarri belaunaldi ezberdinek dantzatu dute, eta egun ere dantzatzen jarraitzen dute. Zer sentitzen duzu entzuterakoan?

Kanta martxosoa da eta jendeak saltoka dantzatzen du. Fermin Muguruzak dagoeneko existitzen zen doinu bat hartu, eta ondoren letra egokitu zuen gurea kontatzen. Polita da. Modu umoretsuan kontatzen du ihesaldia.

Euskal Herrian ospatu zen zuen ihesaldia.

Imajinatu, jendearentzat kristorena izango zela pentsatu nahi dut.

Imanol Lartzabalen kontzertua entzuteko aukera izan zenuten ihesaldiaren aurretik edo bestelako lanetan ari zineten?

Entzun genuen, bai. Gogoan dut, Errenteriako preso sozial bat zegoela eta guregana hurbildu eta guk bakarrik gelditu behar genuen ihesaldia egiteko. Nola edo hala lortu genuen aldentzea.

Bafleetan sartzeko unean zer pentsatu zenuen?

Nik uste dut ez nuela gehiegi pentsatu. Programatuta dago ateratzen bada, baina eta ez bada ateratzen? Hori ere pentsatu nuen. Ateratzekotan nola izango zen ere pentsatu nuen. Bestaldera helduta —Ipar Euskal Herrira— geunden kontu handiarekin, ez ginen mugitzen etxeetatik, behar zena bakarrik mugitzen ginen, inoren aurrean ezin genuen azaldu.

Zure ihesaldiak bi urte eskas iraun zituen. Atxilotu egin zintuzten 1987an. Kontrol gehiago ezarri zizuzten ihesaldiaren ondoren?

Hala da, bi urtera atxilotu ninduten. Frantziako Estatuan izan nintzen espetxeratua eta han beste sistema bat zen. Ez nuen sumatu kontrol berezirik nirekin egin zutenik, beste euskal preso politikoen antzerakoa izan zen.

Hemeretzi urteko espetxealdia egin zenuen guztira. Zer nabarmenduko zenuke?

Espetxea ez diot inori desio. Gogortasuna nabarmenduko nuke, euskal preso politikoei  ezarritako salbuespen neurriak, urruntasuna… Estutasuna. Zer esanik ez Herrera de La Manchan, han gu ginen, beste batzuk Puerto de Santa Marian. Oso erregimen zurruna. Martutenen beste irekitasun bat zegoen, baina ez dut konparaketarik egin nahi, are gutxiago espetxeen artean, espetxea espetxe delako eta beti izan da guretzat batez ere oso zurruna, oso estua, oso zorrotza. Sorian egon gineneko garaian konpainia oso bat genuen gu zaintzeko; grisak ziren. Haiek egiten zizkiguten miaketak eta. Oso gogorra.

Merezi izan zuen ihesaldiak.

Noski, noski, dudarik gabe. Pena ez direla ondo atera beste batzuk, Soriakoa adibidez. Merezi beti. Pena handien Burgosekoa ez ateratzea izan zen, hainbeste lan egin eta gero, nolatan ez atera? Horrela da. Orain ea ahalik eta azkarren egiten dituzten urratsak. Hurbildu dituzte, ez dago jada euskal preso politikorik Andaluziako espetxeetan eta zerbait bada, baina poliki doa. Denbora beharko da; denek behar lukete kalean oraintxe bertan, baina denbora beharko da. Bestalde hor daude 13/13 auzia, edo presoen harrerak antolatzea egotzita atxilotu dituzten preso ohiak, ez dute lekurik halakoek. Gizarteak presoen korapiloa askatzeko aktibatu beharko lukeela uste dut, dagoena baino gehiago, presoen eskubideen alde gehiago egin beharko genuke.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
2025-03-19 | ARGIA
Espetxetan jarduerak edo emankizunak antolatu nahi dituzten artista eta eragileei auto-zentsura agiri bat sinatzea exijitzen hasi da Jaurlaritza

“Saihestu egingo dira giza eskubideen, ordenamendu juridikoaren eta espetxeetako tratamendu psikosozialaren aurkako balioak eta jarrerak babestea, justifikatzea eta goratzea ekar dezaketen adierazpenak”, dio, besteak beste, agiriak. Azaroan Eusko Jaurlaritzako... [+]


Juan Luis Agirre Lete kalean da 28 urteko espetxealdiaren ostean

Asteazken eguerdian berreskuratu du askatasuna astigartarrak, zigorra osorik beteta. Espainiako Auzitegi Nazionalak otsailean inputatu zuen ETAren zuzendaritzako ustezko beste lau kiderekin batera, Gregorio Ordoñezen hilketa leporatuta.


Frantzisko

Martxoaren 13an lau urte bete dira Fran Balda arbizuarra istripuz hil zela. Preso, iheslari eta deportatuen etxeratzearen alde egin zuen lan, eta haren bost kidek idatzi diote gutun hau.


Xabier Zabalo euskal presoa espetxera itzularazi du Auzitegi Nazionalaren Fiskaltzak

Frantziako Poliziak 2002an atxilotu zuen zumarragarra, eta 30 urteko zigorra betetzen ari da. Sare Herritarrak mobilizazioa deitu du datorren ostiralerako, Urretxuko Potros Plazan.


2025-02-25 | Angula Berria
Iratxe Sorzabal preso politikoaren absoluzioa eskatu dute Irunen

Iratxeren Bidasoaldeko Lagunak ekimenak deituta, dozenaka lagun kalera atera ziren atzo Iratxe Sorzabal preso politiko irundarraren absoluzioa eskatzeko eta behingoz etxera ekartzeko, torturak salatzeaz gain.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Herritar uholdea preso, iheslari eta deportatuentzako behin betiko konponbidearen alde

Urte hasiera honetan ere Bilboko kaleak bete ditu Sare Herritarrak larunbatean Bilbon antolatutako manifestazioak. Presoei ezartzen zaizkien salbuespeneko lege eta tratamenduekin amaitzea eskatu dute amaierako ekitaldian, eta memoria “kolektibo” bat eraikitzea... [+]


135 preso politiko daude eta 66 ateratzen dira kalera baimenen batekin

Larunbat honetan egingo da Bilbon euskal preso politikoen aldeko urteroko manifestazioa. Gero eta preso gutxiago dago, baina 2011n ETAk bere jarduera armatua eten zuenean inork gutxik irudikatuko zuen handik hamabost urtera oraindik gatazka haren ondorioz espetxeratutako... [+]


Noizko berrikusi ANren prozesuak eta epaiak

Jar gaitezen 2025erako proposamen politiko gisa, Espainiako Auzitegi Kolonialaren (AN) epai guztiak berrikusten hasteko eta makila bakoitzak bere belari eusteko.

Unionismoarekin lerrokatutako alderdi, sindikatu eta gizarte-erakunde gehienek, eta ez bakarrik horrela... [+]


Aurrera egiteko aukera

Datorren larunbaterako, urtarrilaren 11rako, Sare Herritarrak euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa deitu du, beste urte batez, Bilbon. Aukera paregabea da gure herriarentzat elkarbizitzaren bidean aurrera egiteko, hainbat hamarkadatan liskar bortitzetan murgilduta egon... [+]


2025-01-07 | Leire Ibar
‘Behin betiko’ lelopean egingo du Sarek urtarrilaren 11n Bilboko manifestazio nazionala

Konponbide prozesuari eta etxeratze prozesuari behin betiko amaiera emateko aldarrikatuko dute, eta euskal preso behin betiko etxean nahi dituztela. Laguntza ekonomikoa jasotzeko Bizumkada Nazionala ekimena jarri dute martxan.


2024-12-31 | Julene Flamarique
24 urteko espetxe-zigorra bete ostean libre da Guillermo Merino durangarra

Merino 2001. urtean atxilotu zuten, eta dispertsioa jasan du, zigorraren zati handi bat Euskal Herritik kanpoko kartzelatan igaro baitzuen baldintza “zailetan”. Orain, askatasuna berreskuratu du.


Ibai Ripodas: “Balorazio oso positiboa egiten dugu, orain gazteek sortu beharko dituzte presoei elkartasuna helarazteko bide berriak”

Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.


Eguneraketa berriak daude