100 pertsona inguru elkartu ziren Donostiako Loiola auzoan protesta egiteko. Ostiralean ere manifestarien aurka oldartu zen Ertzaintza, eta bi lagun eraman zituen atxilo.
Ostiralean, uztailak 4, Donostiako (Gipuzkoa) Loiola auzoan hauteskunde ekitaldia egin zuen Vox alderdi faxistak. 19:50ean hasi zen mitina Latsarien plazan, Espainiako Armadaren kuarteletik gertu. Inguruetan 100 bat lagun bildu ziren protesta egiteko, eta oihu eta zarata artean hartu zituzten Voxeko kideak eta agerraldian parte hartu zuten pertsonak (30 inguru).
Ertzaintzaren 12 furgoneta bertaratu ziren Loiolara, auzoko sarbide gehienak ixteko. 15 minutuko mitina amaitu zenean, protesta egiten ari zirenen aurka oldartu ziren poliziak, beste herri batzuetan egin modura, Voxeko kideei irteteko bidea irekitzeko eta haiek babesteko. Manifestari batzuek su eman zioten edukiontzi bati, eta ertzainek bi pertsona eraman zituzten atxilo.
Aurreko astean, Sestaon (Bizkaia) eta Irunen (Gipuzkoa) ere antifaxisten aurka egin zuen Poliziak, Voxen mitinen aurkako protestetan. Hainbat manifestari ikertzen ari direla jakinarazi zuten, gainera. Aurretik, Bilboko (Bizkaia) San Frantzisko auzoan ere izan ziren kargak.
Martxoak 8a heltzear da beste urtebetez, eta nahiz eta zenbaitek erabiltzen duten urtean behin beren irudia morez margotzeko soilik, feministek kaleak aldarriz betetzeko baliatzen dute egun seinalatu hau. 2020an, duela bost urte, milaka emakumek elkarrekin oihukatu zuten euren... [+]
Oldarraldi faxistaren aurrean askatasuna leloarekin manifestaziora deitu dute dozenaka herritarrek. Ostiralean —hilak 21— 19:00etan Herriko Plazatik abiatuko da protesta, eta ahalik eta jendetsuena izatea nahi dute deitzaileek, faxismoaren oldarraldiari galga... [+]
Atxuri auzoan 2019ko azaroaren 5ean Voxen kontra egin zuten bederatzi pertsonaren kontrako epaia iritsi da. Akusatuek ez dute espetxean sartu beharko.
Larunbatean pertsona talde batek Tolosaldeako Kontseilu Sozialistako kide bati eraso egin ziola salatu dute. Azaldu dutenez, "faxistei aurre" egin zien propaganda jartzen ari zirela, eta piperbeltz espraiarekin zipriztindu zuten.
Larunbatean hamarnaka milaka herritar manifestatu dira Berlinen eta Alemania osoan. Otsailaren 23ko hauteskunde orokorren atarian, gainontzeko alderdiei eta bereziki CDU alderdi kontserbadoreari exijitu diete AfD eskuin muturreko alderdiarekin harreman oro eteteko.
Vox alderdi faxistak Iruñeko Arrotxapea auzoan "informazio-mahai" bat jartzeko asmoa iragarri zuen, eta "kaleetan faxistarik nahi ez duen" langile-auzo anitz baten gaitzespenarekin egin dute topo. Berriozarren ere izan dira VOXekoak, eta bertan ere... [+]
‘Gerraren eta faxismoaren aurka’ lelopean manifestazioa antolatu du Gazte Koordinadora Sozialistak larunbatean Iruñean eta Bilbon.
Atxuriko irakasle eta ekintzaile batek uko egin dio akordioari kontzientzia arrazoiak direla eta. Voxek bost urteko kartzela-zigorra eskatzen du auzokidearentzat, Fiskaltzak aldiz zazpi hilabeteko espetxe-zigorra hauteskunde-delituagatik eta hiru hilabeteko isuna mehatxu... [+]
Duela bost urte Bilboko Atxuri auzoan Voxen diskurtsoaren aurka mobilizatu ziren bederatzi gazte epaituko dituzte. Goizean bildu dira Bilboko Probintzia Auzitegiaren aurrean zenbait kide, akusatuen absoluzioa eskatzeko eta faxismoaren gorakada salatzeko.
Hainbat eragile antifaxista eta antirrazistak antolatuta, Lo que no te cuentan de Donosti (LQNTCDD) taldearen kontrako elkarretaratzea antolatu dute, datorren astelehenean 20:00etan, Amarako Easo plazan. Telegram kanal horretatik, leku horretan deitua dute asteroko... [+]
Voxek lau eta zortzi urte arteko zigorrak eskatzen ditu haientzat. 2019an, faxistek jarritako propaganda-postu baten harira egin zuten protesta.
Bederatzi lagun epaituko dituzte azaroan, Bilboko Atxuri auzoan Voxen aurka protesta egiteagatik. Gorroto-delitua egozten diete “Voxen hauteskunde-ekitaldi bat oztopatzeagatik”. Fiskaltzak zazpi eta hamalau hilabete arteko espetxe zigorrak eskatzen ditu, eskuin... [+]
Azken egun hauetan, "Faxistak kanpora!" lelopean EHUko Zuzenbide fakultatean eramandako borroka antifaxistaz hitz egin dugu anonimotasuna atxiki nahi izan duen ikasle batekin. Sare sozialetan frankismoa goraipatzen eta mezu xenofobo, matxista eta homofoboak zabaltzen... [+]